www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDABARRIA

 

Axeak odeyai bultz-eginda legez

egun otz itunak iges dakustaz,

euzkiaren izpi bero argitsuai,

begiratu ezinda igesi doaz.

 

Ozkarbi urdiñan odeirik eztager,

izaki gustiak pozez eztitzen

dagoz, ta poz on agertu gurarik,

apainduraz danak dira yantziten.

 

Mendiak begira orlegi samurrez

yantzita, zugatzak osto mardulez,

baratzak loratxo eder usaintsuz ta,

aran ta muruak pitxi politez.

 

Oyan itzaltsuan sortzen diran urak

txor-txor alai-alai doaz ibaira,

ta txori politen maitasun-abesak

axeak dakarstaz entzumenera.

 

Izaki gustion ereserki eder

onetan utsun bat tamalez dakust;

oron bakaldun dan gizonan abotsa,

epel eta motel bakarrik dantzut.

 

Neguan ondoren izadi gustia

pozez esnatu da Yauna goraltzen;

ta gizon alperra logale ondiño?

eskartxarrekuoi; ezta lotsatzen?

 

«Alperroi, esnatu», nozipein oztotsak

durunda gogorraz oartzen dautso;

«esna zaitez laster Yauna goraltzeko»

izadi gustiak batez diñotso.

 

«Zeure adimenoi egiaz argitu;

biotzoi berotu Yaun-maitasunaz,

ekandun ederrez apaindu gogoa,

aintzatu pozarren Yaun ona gugaz».

 

«Ekandun loraen usain gozatsua,

kedatz lurruna lez bialdu goirantz,

zeure biotzeko eskarron-oyua,

gautegun zuzendu Yainkoaganantz».

 

«Adimen argidun zeu bakarrik zara

ludiko biztanle oron artean;

Yauna goraltzeko lo-zorroz egoten

ez zara lotsa be bakar ludian?».

 

aurrekoa hurrengoa