www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLEARI

 

        Giza-biotzak yoranez beragandu gura dituan Egia ta Zorunak, ludi onetako gauzetan susterrik eztauke; eguzkiaren izpi beroan antzera goitiko igaliak dira; norberagandu gura dituanak ba, nai ta nai ez adimen biotzak goirantz yaso bear. Auxe dala-ia, gai onetzaz urte bi oneitan egin dituan itz-neurtu geyenak, aizkidetasunak bultzatuta egilleak idaztitxo onetan esitu dituanean, GOI-IZPIAK izentzat ezartea otu yako.

        Elerti arauz begiratu ezkero, txorta onetan kimu asko moztu bearko litzakezala, baidakus; gai onetzaz ba, bere lenengo urratzak dira; baita elertizaletasunak baño egi-zaletasunak geyago eragin dautsolako. Baña Jaungoiko-Zale-ko diranak behintzat abegi txarrik eztautsoela egingo baidaki ta, euren eskuartera bere leraz idaztitxo au zuzentzen dan ezkero, egillea opaltzen asartzen da.

        Euskotar-Euskaltzale yakintsu batek euskal-idazti yasa bearra dogula esan dausku. Ara or ba ur tantatxo bat.

        Urretxindorak abestutea obe litzake, baña oneik banakak diran artean Eliza txorien abesti apalak be entzun bearko.

        Agur.

Egileak,

Eibar-Isasi 1920ko Miren Sortzez Garbiaren egunean

 

aurrekoa hurrengoa