www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

GOGO-ARGIDIRIA

 

Udabarriko argidiria

baidala ziñez zoragarria!

 

Eguzkiaren urrezko izpiak

mendi galenen ertzetatik

yatsirik, ibar lili gustiak

esnatzen dituz lo zorrotik.

 

Udabarriko argidiria

baidala ziñez zoragarria!

 

Goitik yatsi dan iñontz gardena

lora-gain dagola atsedentzen

argi-beroak laztantzen dau ta

beragaz goirantz eroaten.

 

Udabarriko argidiria

baidala ziñez zoragarria!

 

Odei-ertzean argitasuna

sortzen daneko txoritxoak,

txuinta gozo eta bigunaz

alaitzen dabez inguruak.

Eta axe bigunak abes samurrak

here altzoan laztandurik

pozaren-pozaz edatzen dituz

urira oyan, ibarretik.

 

Ziñez bai ziñez zoragarria

udabarriko argidiria!

 

Baña nik dazaut ederragoa

argidiri bat bikañagoa.

Gogo bizitza galdu dabena

esnatzen dauna lo-zorrotik,

oben gabean bizi izan dana

bildurgarri dan ilunpetik.

 

Beronek garbai dan biotzetik

sortzen dau negar-malko iñontza

izpi bigunez lurrundu, eta

oben ordaña dan eskintza;

Yaun errukitsu ta biozperan

aurrera pozez aurkezturik,

goiko eskarrez geure biotzak

ipinten dituz zorundurik.

 

Eta pozaren birloratuta

esker-maitasun abes leunaz,

mendi ta ibarrak poztutzen ditu

Miren Amari abestuaz:

«Bigun, samurra, zoragarria,

Zu zara gogo-argidiria!».

 

aurrekoa hurrengoa