www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

IKUSI TA IKASI

 

Kistar zintzoa, badozu ikusi

udabarriko goxetan,

margo ederdun lora usaintsua

biribil aran-ertzetan,

eguzkiaren izpi samurrak

ikusiaz beste barik,

here orritxo legun-bigunak

ipinten zabal-zabalik?

 

Eta arratsean ez dozu ikusi

loratxo guri samurra,

biribilduaz, eguzkiari

bialtzen esker-agurra

beroak iges egin eztayon

orri guriak estutzen,

ta goitik yausten dan iñontz otza

bildurge bere gain artzen?

 

Bardin eikezu kistar maitea

zeure gogoan erdian,

Goiko Yaunaren eskar-argia

agertzen dakuszunean.

Zabal gogoa, zabal biotza,

argi bero au artzeko;

yagon barruan otz-aldietan

Yaun-maitasuna zaintzeko.

 

Ta atsekabezko gau baltz, itunan

biotz beroa badozu,

eta iñontziar gogorrenak be,

ez otzitzea naibozu;

goiz gustietan Yaun maitearen

eskar-beroa zeugandu,

Yaunartze bidez Yosu-Gorputza

biotz barruan laztandu.

 

aurrekoa hurrengoa