www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

YOSU GURUTZAN

 

Gurutza baten yosita dager

Yaungoikoaren Semea,

gaizkille deunge baltzena letxe,

ludiko Yaun ta Yabea.

 

Esku ta oñak untze gogorrez,

gurutzagaz dauz baturik,

buru ederra zauriz beteta,

arantzaz inguraturik.

 

Gotzonen poza dan arpegia,

autsez, izerdiz, odolez,

maskaldurik dau, gorputz gustia

zauriz eunduta oñazez.

 

Bere biotza samintzen dautse,

irri garrats eta ixekaz,

lotsagarriro laidotzen dabe

itzik irainkoyenakaz.

 

Burdin ankerraz zulatzen dautse,

Maitasunari bularra,

ta, geu-obenak auts biurtzeko

urten da maitasun-garra.

 

Geu obendunok besarkatzeko

besoak daukoz zabalik,

ta maitasunez gogor yosita

ez bialtzeko zigorrik.

 

Eguzkiak be, lotuten ditu

bere barruan izpiak,

ez dala asartzen argitzen, bere

Yaunaren samin-nekeak.

 

Lurra be dar-dar dakuszunean

ez zadiz geldu kistarra,

illik dagona Errugea da,

Yainko-Seme Bakarra.

 

Geldu zadiz bai dagoalako

illda gugaitik gurutzan;

Garbatu barriz oben egiñaz!

Ez geyago oben bizitzan!

 

aurrekoa hurrengoa