www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

ORRILLA

 

Alai pozkarri oron artean

Orrilla yaku agertzen;

atsegin-pozez geure biotzak

dituzalako asetzen.

Zelan ez gaitu pozez beteko

Amaren illa dalarik?

Izadi dana ez da agertuko

alaitasunez beterik?

 

Argidiria sortzen danean

irribarrezko mosuaz,

«Mireni agur» ez dau esaten

abots samur ta gozoaz?

Eguzki eder disdiratsuak

mendigain dala agertzen:

«Mirenen illan argi eiteko

poz-pozik naz ni azaltzen?»

 

Beren izpiaz laztantzen dauzan

lora eder usaintsuak,

ezpan samurrak zabaltzen ditu

bialduteko agurrak.

Usain gozoa zabaltzen dabe,

«Agur Miren»i esanaz,

ta here aintzak abesten dabez

igartu arte yoranaz.

 

Ez dakuszuez barriz zugatzak

osto ederrez yantzirik,

mendi ta ibarrak orlegituta

bedar usaintzuz beterik

axe bigunak samur-samurki

sarri laztantzen dauzala?

«Agur Miren»i, abesten dabe

«Berak onetsi gaizala».

 

Txoritxoak be, abestiakaz,

poza dabela zabaltzen,

ez dantzuzuez birloratuta,

Mirenen ill au agurtzen?

Txorrotxioka ez diñoskue

Orrilla ospatuteko;

Ama Mireni kistar gustiak

opaltzen dautsoelako?

 

Poztu ba zu be, kistar maitea

izadi danaz batera,

ludi gustiko izakiakaz

aurkeztu Aman aurrera,

euren antzera eskiñiyozu

biotz semekor biguna,

bere bitartez lortu dagizun

beti-betiko zoruna.

 

aurrekoa hurrengoa