www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

BARIKU GUREN

 

Oron artean oroigarri dan bariku baten

izpi argiak ostendu ziran eguzkian,

illuntasunan estalki baltza zabaltzen zala,

gauza gustiak geratu ziran itzalpean.

 

Gizadi oro geldu-geldurik ixilduten da;

abere, egazti, oyu larri ta orruakaz,

ixiltasuna austen dabenak bakarrik dira

axe ekaitzkorrak egiten dauzan uluakaz.

 

Lurra dar-darka azken zotiñak emoten letxe,

mendi-arkaitzak ikareagaz zatituta,

obietatik illak bizturik urten dira,

ezautzeztaben indar ixilak bultzatuta.

 

Ludi zabal au illunpetzeko zer gertatzen da?

Noren aginduz izpiak gorde eguzkiak?

Arkaitz gogorak zeren indarrez zatitzen dira?

Zer dala dar-dar lur zabalaren eustazpiak?

 

Yakin nai daunak yaso begiak Koskotegira,

oldoztu ondo biotz samiñaz gerta zana,

ta galde onek urtengo dautso espanetara:

Zelan betiko etzan ondatu ludi dana?

 

Gurutza baten zinzilik dager Yainko-Semea

esku ta oñak untze gogorrez zulaturik,

buru deun-deuna arantza latzez inguratuta,

Biotz samurra burdin ankerraz zauriturik.

 

Esku ongiñok zer egin eben ludi onetan

gurutza bati untzez yosirik ipinteko?

on ta zoruna biotz danetan zabaldu eta,

nor ain ankerra gaiztakeri au egiteko?

 

Obendioen maitetasunez erririk-erri,

ainbeste bider nekatutako oin maiteak.

Zelan zagoze gogor bai gogor untzez yosita,

erruki barik zelan zagoze zulatuak?

 

Biotz maitekor, Biotz bigun ta Biotz onena,

neurri bagarik gizonok maite dozuzana,

Esker gaiztoko burdin ankerra nok egiña da

erruki barik erdibituten zaituana?

 

Gizonon zorrak Yaungoikoari ordaintzearren

gure obena beraganduten ebalarik,

gu gaizkatzeko gurutza baten ixuri eban

Yosu maiteak odol gustia neur i barik.

 

Neure oben ta gaiztakeriak ipiñi zaitu,

errugeori, gurutza ortan untzatuta.

Zelan ba daukat neure biotza garbatu barik,

zelan ez daukat damutasunez zatituta?

 

Esker-gaiztoko biotz gogorrok ikusirik ba,

dar-dar egiñaz, mendi-arkaitzok, erdibitu,

ia biotzok lur zotin eta ikareagaz

Yaun maiteatzaz egiten diran errukitu.

 

aurrekoa hurrengoa