www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARANTZATSUKO LILIA

 

Lora gustien edertasunak

igesten dabe bertatik,

eguzki aitzin izarrak legez;

lili ederren ondotik.

Lilia da ba, loren artean

eder, garbi, txukunena,

bere yantzi ta usain ondoan,

zer da lorarik onena?

 

Goirantz begira lerden dagola,

espanak zabal-zabalik;

ikusten daben oroi diñotse

emen eztala zorunik,

Zerua dala zoruntegia

ta bertarako bidea,

gure biotza zuri ta garbi

bera dan legez zaintzea.

 

Lili eder bat agertu zan bein

Eusko-errien erdian,

anayak alkar galdu gurarik

gogor ebiltzen aldian,

arantzartean lilia legez

zuri, eder ta garbia,

Aloña mendin agertzen zala

Ama samur Orbangea.

 

Arantzan Zu be? diho artzañak

—Arantzan ene semea.

—Zer dala baña zagoz arantzan

Yaunaren Ama maitea?

—Ene semetxo ez dakizu ba,

Ama zeuentzat izanik

neure biotzak ezin leikela

autu yarleku obarik?

 

Atsekabezko arantzartean

semetxoak ikusita,

Amak biotza zelan euki lei

arantzatik aldenduta?

 

              * * *

 

Arrezkerotik lili eder au

Aloña mendi gañean

bere kutunak zaintzeko dago

Eusko-errien erdian;

Amaren biotz maitekorragaz

esaten abots samurraz:

Arantzartean ez aztu Nigaz

ez aztu goiko zorunaz.

 

aurrekoa hurrengoa