www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

NEURE GELAKO TXORITXOARI

 

Txori polit bat

kayola barru

daukat gelaren

erdian,

txorro-txioka

ixildu barik

abesten egun

gustian.

 

Abes itunik

ez dantzut iñoz

beti alaiki

diardu,

auxe dala-ta

sarri-sarri dot

neure artean

gogaldu:

 

«Txoritxu orrek

espetxetxoan

azkatasuna

galduta,

Zelan poz-pozik

abestuten yok

espetxeagaz

aztuta?

 

«Izatez beti

azke ibillteko

Yaunak egiña

dalarik,

egazkada bat

ezin eginda,

zelan abestu

alairik?».

 

Onetan baña

neure barruan

erantzun auxe

dantzut nik:

«Kayolan dagon

txori-abesak

auko gaxuoi

geldurik?

 

«Ez ete dok ba,

ikusten non nai

ekandu txarrez

lotuta,

alai abesten

gizon gaxoa

bere zorunaz

aztuta?

 

«Goirantz egazka

beti ibilteko

Yaunak egiña

dan arren,

ez dok ikusten

guzur-lokarri

ta obenpean

pozarren?».

 

Itzok entzunik

txoritxu orren

abesak ez nau

arritzen,

adimenduna

dakustalako,

berberorixe

egiten.

 

aurrekoa hurrengoa