www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASISTAR PANTZEZKA
DEUNAREN ERIOTZEA

 

Eguzki sutsuak udazken arratsez

dauzala bialtzen azken-izpiak,

Porziunkulako txabola batean

argitzen dauz gauza oroigarriak.

 

Txirotasun deunan irudi bizia,

billosturik datza lur gogorrean,

«Asisko Txiroa», iltzer zotiñetan

eriotzearen erpe artean.

 

Yaun-maitasun-garrez oldarka biotza,

lertu bearrean taupadaz dago;

ta berak pozarren abesten diardu,

eriotzea ur eta gartsuago:

 

«Neure abotsez dei-dagitsot Yaunari

Neu-abotsez Yaunari eska dautsot,

Neure otoya bere aitzin ixurita

Bere aurrean neu-samiña agertzen dot.

Neure gogoa naigabetzen danean,

Neure bidaskak Zuk dozuz ezautzen,

Bide onetan neu nabilen bidean,

Lakio ixill bat edatu eustien.

Eskumaldera begiratuta dakust,

Iñortxo ez dala ezautzen nabenik;

Iges-bidea niretzat galdu da-ta,

Ez da bizia zaindu nai daustanik.

Didar dagitzut nik, Yaunoi, diñodala;

Zu zara nire zain eta itxaroa,

Ta biztoki ontan nire yabegoa.

Neure oyua arren entzun egizu,

Oso-osoan apaldua izanaz ta,

Neu yasarleetatik gaizkatu nagizu

Nire aldean indartsu dira ba.

Bere espetxetik atera neu-gogoa,

Aintzaldu dagidan Zeure izena,

Zuzenzaleak ba, begira daukadaz

Emon daidazun Zeuk epai zuzena».

 

Pantzezka ixildu da; ta euzki ondoren

illuna zabaltzen dan bitartean,

eriotzearen eskutik iges dau

argi egiteko betiraundean.

 

Txirotasun deunan irudi bizia

il da, ta gotzonak dabe goraltzen,

ta bere gorpua datzan ingurura

txoritxo pilloa dator agurtzen.

 

aurrekoa hurrengoa