www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEYASKA, GURUA, ILLOBIA

 

Aurtxoak yayota seyaskatxoan

negar-zotin dagi

aman ondoan.

Laztan bat emonaz amak diñotso:

Zer izango az i,

ene kutuntxo?

Izango ete az osasuntsua?

Ala erkiña ta

gaxo-gaxoa?

Oso aberats eta yakintsua?

Ala ezyakiñ ta

txiro-txiroa?

Noiz arte bizirik iraungo dok ik?

erantzun egidak

zerbait badakik.

—Esango neuskizu ezer baneki.

«Ilgo naz» besterik

iñok aldaki?

 

Atzo yayotako aur gizondua

bide lakar-zear

goirantza doa;

Gurutz aztun-latza daula lepoan,

indarrak nekauta

ezin eroan;

Alan be, aurrerantz aberrirantza

yarraitzen dau beti,

beti goirantza.

Noizko elduko dan bere elburura?

Ez izan alperrik

au yakin gura.

Gurutzdun gizon au indargeturik

bide-ertzean datza

gustiz auldurik.

Gogoak iges dau bere barrutik

yoanda bizia

gorputz ortatik.

Illobian datza giza-gorpua

arren yanari ta

auts biurtua.

Ara or gizonen bizi gustia:

SEYASKA, GURUTZA,

eta ILLOBIA.

 

aurrekoa hurrengoa