www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Goi-izpiak
Gabirel Manterola
1921

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Goi-izpiak, Manterola'tar Gabirel. Jaungoiko-Zale, 1921

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA SORTZEZ GARBIARI

 

Zu zara Miren aranetako

lili eder ta garbia,

gustiz ederra, edur antzera,

zuri daukazun yantzia.

Eguzkiak lez dis-dis dagitzu

arpegi zoragarriak;

zure kutunoi biotzetara

bialtzen zorun-izpiak.

 

Yerosolymgo aintza zara Zu,

Ixarreldarren zoruna,

kistar-erria zeure izenagaz

gora-goraltzen dozuna.

Onetsia Zu Yaunak autuoi

emakumeen artean,

Zure antzedun bat ez daurki ba,

ludi zabal dan gustian.

 

Zu zara Sortzez Garbi-garbia,

gure Amatxo laztana,

ta, arren! laguntza eske gatoz gaur

apal-apalik Zugana:

Len-gurasoen oben galgarriz

illun doguz adimenak,

Argian Ama zaran ezkero

urratu oben illunak.

 

Geu-naimena be, lera on barik

argal-indarge dogula,

ekandunari yarraituteko

daukagu auldu-aulduta;

Zeuk indartzeke, zer ete geinke

egin Amatxo laztana,

izanik bakar Yaun altsuaren

Neskutz Ama deun zarana?

 

Salla danari gaiñ egiteko

eztogu geugan indarrik,

girñak pozkiña maitatzeko be,

ezta bear dan neurririk;

Nok ba zuzendu girña zitalak

ta indartu biotz argala,

Zeuk izan ezik guretzat beti

argi dagizun izarra?

 

Geure itxaroa zaran ezkero

lagun zakiguz Yaunarren,

Zure onoimen lurrun ondoren

yarraitu daigun pozarren;

Oben galgarriz kutsutuok ba

ustatsu gatoz Zugana,

Arren! gustiok donokiratu

gaizuzan Ama laztana.

 

aurrekoa hurrengoa