www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN BURUA

 

IRAKURLE GAZTEEN PENSAKIZUN EDERRAK
BIZITZA ONEN GAÑEAN.

 

        Orañ neskatxatxo irakurle maitea, nik nai nuke zuk emen puska bat ondo pensatzea Jainkoaren esku ezkutatuak, eta bere ontasun agiriak animak zerura eramateko dituen bide-modu ederrak. Begira ondo Josefa Beneragarria Jainkoak nola beretzat txikitatik siñalatu, eta onek bera zeñ zuzen beti billatu, eta ditxa andiaz arkitu zuen: nola Jesus argi Jaungoikozkoak aurrerako bidea erakutsi, eta Josefak biziro eranzun, eta leialki jarraitu zion. Begira zure deboziorako aurra zanetik Ama Birjiñak zer ikusaldi erregalatu eta mesede agiriak anima garbi oni egiñ ziozkan; eta onek aren mantupean bere donzellatasun garbi edo kastidadeko promes osoa eman, edo agindu, eta lorerik ederren ori Donzellen Amari gorde zion.

        Oroi zaite Jesus bere Esposo maiteak Josefa-ri eta guziontzat eman zion ikasbide Jaungoikozkoaz: ondo ikasi eta biotzean josi ezazu. Esan zion bada: Nere Amari deitu bear diozu: bada orren bitartez nere graziak animai ematen diztet. Ama Birjiñaren amore eta konfianza oso au zure deseo, obra eta hitz edo hitzketetan bere Semeari atsegin egiteagatik alegiñaz beti guzietan aurrera zazu. Oroi zaite, Jesus maittesuak nola Josefaren amore garbia iru bider esamiñatu zuen, eta onek bezela Jesusen Biotzeko amoreari ondo eranzun zaiozu.

        Begira, ondo Esposo ontsuak Josefa bere penetan animatzeko, nola segurutu zion: Ondo zaude: Nere borondatetik beñere aldegiñ eztezu: Nere grazian beti egon zera: Beñere gogoan jo ez nazu, Nere amorez illko zera zu.

        Begira Jesukristok Josefari egiñ zion eskañtza edo promes jainkozkoa, edo eriotzeko orduan bera etorriko zitzaiola: eta kulparen gaua aren animan ez arkitu eta ez arkituko zala. Begira azkenik, nola Josefak bere eriotzeko orduan esan zuen, Ama Birjiña berekin, edo an zuela. Bada Jesus eta Maria arekin bazeuden, Santu guzien lenen Jose guziz doatsua, eta Josefa ditxazkoaren biotzeko santua, an egongo zan. Jesus, Maria ta Jose, zeruko Erregiak zeuden lekuan, aien Kortea, edo Aingeru eta Josefa-ren jaierako Santu bitartekoak an egongo ziran. Argatik Josefa ordu artan añ ixill, eta zeruko pake gozoan aiekin zegoela, ill zan.

        Ikasbide oietatik, kristau on, edo neskatxa garbi irakurlea, kontu on bat, ondorengo seguru bat zuk ateratzea, nik nai det. Illtzen zaudela kontu egizu, eta zere buruari galde: Ordu artan nik zer naiko det? Edota munduko aberats erregalatu, andinai, soberbiazko aizez beteak bezela, eragabeko beren griñen erara eta orien esklabo billau beti bizi izan? Edota Josefa umill, ixill, ilduratua bezela pobre jaio, pobre azi, pobreak bezela bere gurasoak bear zutena billatzeko bearra galanki egiñ, beretzat ontza gutxi janari, orazio eta penitenzia gogor asko; ez letra andi, edo aizezko jakintasunik: orietatik utsa; baña zeruko argi eder eta amorez betea, beti bizi, eta pakean aren gisa ill? Bietatik zer naiko det? Bada au nere aukeran dago: Jaunaren graziarekin nere eskuan dago: eta laster nere eskuan egongo ezta. Ekin, bada, lan oni: ekin bereala eta gogotik. Zu ta ni biziera santu batean bertatik asi gaitean: eta aren gisa, eriotza guretzat zeruko ate izango da. Ala izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa