www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN BURUA

 

NOLA JOSTEN IKASI, ETA KASTIDADEA EDO
GARBITASUNA GALBIDEETATIK GORDE ZUEN.

 

        Amaika urtekoa zala bere guraso pobreak josten ikastera bialdu zuten; eta nola gauz askotarako argi eta egokia zan; eta txit gogotik ikasi nai zuen, amabi urteetarako era guzietako josteak txit ederki ikasi zituen. Bere esku, modestia eta grazia onagatik, etxe askotan josteko nai zuten. Basarrietatik ere billatzen zuten, eta batera eta bestera deitzen zuten. Bere alogera gurasoen laguntzarako justuro irabazteko, bearra galanki, gogotik eta biziro egin oi zuen. Jainkoak guzian laguntzen zion, eta nola bera añ egokia zan, guzia eskuetara zuzen zetorkion. Bearrean Jaunaren aurrean jarduten zan, edo bere Jabeari beti begiratzen ziola: bere asnase guzietan amorezko grazia, eta gozotasua andian Jaunaren borondatea guziz argiro eta zuzen billatzen zuen.

        Bearrean onela eguna igarota, gau guzia len bezela eramaten zuen: esan dan lo-kuluska egin, eta Jesus amorezko eta dolorezko maitearen ejenplo eta Pasioko pausoetan sartu, eta bere biotzeko atsegiñetan sartzen zan. Orratarako kanpoko bakardadea lekurik onena bezela, billatzen zuen: sagasti edo soroetara segurutasun andiaz bere Jabearen billan irten oi zan. Azote eta zilizioaz gañera oñ-utsetan asun artean oñak erretzen zituen, eta gorputz guzia tormentaturik, bere Esposo jainkozkoa ikusi, eta iñoiz narru gorrian guzia burutik oñetara erre, eta oñak samiñezko tormentu gogorra artu zuen.

        Goiz batean bearrera zijoala gure Kolejioan otoitzaldi labur bat egiteko ustean sartu zan. Jesus jainkozkoa Sakramentuan agertuta egon bear zuen eguna zan. An lurreko gauzaz aztu, eta Jaunak guzia beregan artu, eta jangabe baztertxo batean arratseraño egon zan. Zeruko janari jainkozko, edo Sakramentuaren erregalo asko eta andiak mai soberano artan animak artu ezkero, gorputzak ezeren bearrik etzuen.

        Josefaren garbitasuna gordetzeko Jaunak bere esku eta indarra eman zion. Amabi urtekoa zala gizon galdu bat deabruak tentatu zuen: eta nola Josefa grazi oneko eta ederra zan, eta bere modestia birjindarrak are ederrago eta egokiago egiten zuen, eta pobre eta bearrekoa zala ikasita, gaitzera errazago ekarriko zuela, sinistu zuen. Aren gelan, bada, gizona ustegabeko lapurraren gisa ixilka sartu zan: atea barrendik itxi, eta Josefa galdu nai izan zuen. Baña donzella garbia aserre santu baten arma edo indarrak artu, eta añ eta onen matralleko gogorrak eman ziozkan, non lurrera gizona zoraturik bezela bota zuen, eta an ostikoka eta kolpeka arritu zuen: eta ditxa anditzat berak itxi zuen atea, lasterka idiki, eta azotaturik iges egin zuen.

        Beste beñ Josefa bere bearrean ari zala, mutill gaizto batek onen arpegiari berea arrimatzera egin zion; baña besoko bere indar guziaz, eta are geiago zerutik etorri zitzaionaz lotsagabeari belarrondoko bat aire galantarekin eman zion, eta ondo miñ zuela, aienatu zan.

        O donzella garbiaren miragarrizko ejenploa! O Jaunaren graziazko balentia! Onela bere karidadearen Zeruko indarra beste beñ erakutsi zuen. Gizon bik, Josefaren atarian biziro aserretu, eta armaz alkar ill nai zuten. Josefa amorezko su santuaz armatu, eta gizonik portitzena bazan bezela, gizon bien erdian sartu, eta perillik estuenean zegoan gizasemea besotik artu, eta aire ederrean bere etxean sartu zuen, eta portu segurua, bizia eta pakea eman ziozkan.

 

aurrekoa hurrengoa