www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN BURUA

 

DENBORALDI ARTAN ETSAIAK EMAN ZIOZKAN
NEKE-PENA SAMIÑAK ETA JAUNA-REN MESEDEAK.

 

        Denbora onetan Jaungoikoaren beldur eta amore santuan, obedienzian eta beste bertuteetan obeto segurutzeko, tentazio eta naigabe gogorrak igaro zituen: oiek guziz barrungoak batzuek, eta kanporonzkoak besteak izan ziran. Barrungoak guziz estu artu zuten. Bere adimentua oso illundu, eta burutazio guziz triste eta agoniako ansiak bezela alde guzitik artzen zuten, eta Jaungoikoarekin ondo etzegoela alde aldean sinisterazotzen zioten, eta infernua idikia zedukala, bera artzeko.

        Komunio sagradutik ikara oiekin deabruak atzeratu nai zukean, eta bere barrenen esaten ziola, Jaunaren ira eta aserrea aren kontra zegoala, eta beldur estu onekin Elizatik igeska bezela joaten zan: baña Konfesoreari esanta, beti komulgatzen zan. Ori eginta, deabruak forma sagradua aotik botatzeraño tentatzen zuen. Konfesatzeko prestatzen zegoen batean, burutik jauzia bezela, negar ta deadar katea barrena zijoan esaten zuela: Ai ene ditxagabea! Ni Jainkoa serbitzeko ez naiz! Baña Konfesoreak erakarri, eta onen errieta aldia umilltasun andiaz artu, eta sosegatzen zan. Konfesorea billatzen zuelako etsaia amorratzen zan, eta aren kontra Josefa lazki tentatzen zuen; baña onek guzia umillkiro konfesatu, eta Jaunaren graziarekin guzian etsaia azpiratzen zuen.

        Deabruaren arte eta traza oiek kanporonz ere agertzen ziran. Konfesatzera Josefa joanta, ikusten ez, baña sentitzen zuen esku eda atzapar batek eztarria estuta eta itzegitea galerazten ziola, eta ur bedeikatua eman, eta Konfesoreak erlikia santuakin agindu, eta libre eta sosegatu geratzen zan. Komunioak, eta orazio añ luzea galerazi nai ziozkan bere engañuakin; baña Josefak Konfesorearen esana beti egiten zuen, eta obedienziaren armakin deabrua eskuratzen zuen. Beste aldetik estutzen zuen, bere guraso bearrekoai bizitzen laguntzeko, orazioa utzi, eta josten edo lanean jardutea bearrago zuela bururatuaz. Baña traza oriek ere desegiten, mirari askorekin Jainkoak lagundu, eta erakutsi zion.

        Bere orazio eta jardun-bide santuen ondoren irun zuen ari puska euntegian ondo ego, eta ariari zegokion baño miesa-kana geiago arkitu zuen. Bere lanean atera zituen kuarto batzuek kutxatxo batean zeuzkan, eta ori idikitzera joan, eta ogeita amar dukat arkitu zituen. Beste beñ kutxatxoa itxia zeukala, idiki eta diru puska arkitu zuen, eta munduko eskuk limosna ori eziñ emango zuen. Onela Jainkoaren esku altsuak beraren konfianza Josefari erakutsi zien, eta onen amorezko jarduñ-bideak ezer kentzen etzutela. Jainkoa lenena biotz onaz billatzen duenari, aren zuzentasun edo zeruko erreinua beste ondasunakin darraizka.

        Jainkoaren beste argi andi eta ikasbide ederrak onen gañean izan zituen. Josteko beargai andi batean espiritu deboziozkoan jarri, eta lenengo puntadetan Jainkoagan kordegabetua geratu zan: luzaro Jainkoak beregan iduki, eta biurtu zanean, Jainkoak edo Aingeruak lan guzia txit ederki bukaturik ikusi, eta Jainkoa alabatzeko gaia izan zuen.

 

aurrekoa hurrengoa