www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN BURUA

 

NOLA GAIXOTEGI EDO HOSPITALEAN BIZI ZALA,
JAUNGOIKOAREN DA LAGUN URKOENGANAKO
AMOREAN AURRERATU ZAN.

 

        Zeruko bide seguru edo obedienzia egiazkoan beste bertuteak arkitzen eta gordetzen dira: orietan Josefa biziro aurreratu zan. Bost urtean bere lagun san        tarekin Aingeruen pakeazko biziera egin zuen: denbora orretan Asteasuko Ama Maria ikusi , eta onek esan ziona egiñ, eta Zeruko argi, egun oro andiagoak artzen zituen. Jainkoaren ontasuna argi orietan ezagutu, eta Josefaren biotza Serafiñen amoreaz bezela erretzen zan, eta bere Jabe maitetuagatik bere alegiñ guziak egiñ nai zituen. Karidadea da Jainkoa, eta Josefari, bere karidadea Kristoren pobreetan erakusteko gogo bizi batek eman zion. Konfesoreari kontu eman zion, nola bearrekoak Ospitale santuan serbitzeko zale andiak barrundatzen zituen. Ontzat onek gogo ori eman, eta bear ziran bideak, Josefa Etxe santuan sartzeko, berak artu zituen.

        Milla esker-erakutsi orregatik Josefak Jaunari agertu ziozkan. Jainkozko malla goratu bat bezela Ospitaleko izatea artu zuen: au zan Kristoren pobreak bera bezela serbitzea. Etxe santuan sartu, eta era ederrean, ogei urtekoa zala, gauza guziak ipiñi zituen. Nola ezertako egoki eta berarizkoa zan, guzia ondo eskuetara zetorkion. Bearreko eta erietan Jesus onari begiratu, eta txit pozik eta biziro laguntzen zien: txukuna zan, eta guziz garbiro serbitzen zituen. Bear ziran lan edo egitekorik txatar eta umillenak beargairik estimatuenak bezela txit gogotik artu zituen: eta bakarrik orietarako jaioa zirudien.

        Ori baño geiago zan aren espiritu eta gogo santu garbia. Jainkoaren izenean karidadezko obra on oriek eginta, bere gelan sartzen zan; an bere joslanak egiten eta jainkozko gauzetan pensatzen jarduten zan. Onetan, zion Konfesoreak, Jainkoak argi txit andiak oi ziozkan eta aren Ontasun ondogabea ezagutu, eta amore irazaki eragille batean berotzen zan, eta Jaungoikoagan ezpazan, beste gauzatan pake edo sosegurik arkitu eziñ zuen. Anima santa onen suspirio eta ansia guziak gau ta egun bere Jaun maitearekin egotea ziran. Bearrekoen karidadezko kontu, eta bere penitenziaz ostean, egun oro zortzi eta bederatzi ordu Zeruko gomunta edo kontenplazio gozoan pozik igarotzen zituen.

        Onela Josefaren biotz guzia Jainko guziz amoretsuak beregana, eta txit barrena, tiratzen zuen, eta aren amorezko gozo onetan bai, eta bestetan atsedenik etzuen. Nola amaren bular gozoa artzen dagoen aurtxoak bere alegiñaz itsatsi eta utzi nai eztuen, eta aren besoetatik atera nai badute, negarrari eta inziari edo suspirioari ematen dion, eta gorputza ezpada ere, biotz edo gogoa beti an daukan, ori bera Jainkoaren amorezko bular gozo edo Zeruko erregaloakin gure Josefa-ri gertatzen zitzaion. Urtu eta desegiten zan Jainkoaren ontasunaganako amorean, eta beste ansiarik, ill arteraño ori arkitu eta idukitzea baño, nai etzuen.

        Zeruko gauzen gogorazioan beti asea zegoelarik, beti gose eta egarri zan; bere barrenen beti zedukan jabe amoretua beti geiago amatu nai zuen.

        Ai ene! esaten zuen, zertarako jaio nitzan, ezpada Jainkoa amatzeko? Eta zenbat denbora amorezko sutegi onetan erretzea nik nai dedala, eta orregatik erretzen ez naizela? Jainkoaren mesedezko doaia ori dala, badakit; baña Jainko Emalle ugariari eskatzen dioten anima jutuak iristen dutela ere, badakit. Ori nik ez iristea nere kulpa seguru ere izango da, eta nere eskari eta negarrak orrek atzeratzen ditu. Nik ori nola segurutu baneki, nere biziaren kostura ere egingo nuke; baña eziñ det. Eta orrela, nere Jainko guziz ona ez maite izateko, nere bizia zertarako da? Alperrik nago: fruturik ematen eztuen arbola ebaki obe da. Jainkoaren amore gabe bizitzea baño iltzea obe da.

        Burutazio illun oien artean urari bere burua emateko tentazio gogor batek eman zion. Konsuelo gabeko negar samiñen artean bere Konfesorea billatu, eta zan bezela guzia kontatu zion. Onen konseja santuak asi ziran bezela Jainkoak Josefari argia, etsaiaren lazo izugarria ezagutzeko, eman zion: bere argaltasun eta ezereza ezagutu zuen; baita ere obedienziaren graziazko indarra, eta nola Konfesoreari guziaren kontu eman bear zion. Josefak añ biotzetik opa zuen amore jainkozkoa beregan sentitzen asi zan, eta bere sentibideak galdu, eta gau osoak gozotoro kordegabeturik igaro, eta denbora gutxi zeritzan. Egun batez goiz komulgatu, eta bere baztertxoan jarri, eta arratsaldeko iruretaraño Jainkoagan gozotoro kordeagaldurik belauniko egon zan. Nekez Konfesoreak beregana biurrerazo, eta amorez guzia desegiñik, illa bezela arkitu zan.

        Baña ez Elizan, edo orazioan bakarrik, baita ere joslanean guzia beregandik irten, edo bere Jainkozko amorean sartu, eta kordegabetze orietan sentieragabe ikusten zan: josten ziardula, bera eserita, eta almoadatxoa eta jostorratza eskuan zituela, ill-otza bazegoan bezela argitu oi zan.

 

aurrekoa hurrengoa