www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN BURUA

 

ONEN JARDUNKINTZA JAKIÑAK, ETA
BERE NOBIZIADUKO ZENBAIT GAUZA BEREZI.

 

        Bere Maestrak agintzen ziozkan nobiziaduko beargaiak osoro egiten zituen, eta eginkizun gabe arkitzen zanean, bere arreta guziak oraziora zuzentzen zituen. Zeldan bakar zegoenean, oraziorako eresi añ guzizkoak oi zetozkion, non belauniko jarri eta Jainkozko gauzetan pensatzen luzaro egotera beartzen zuten. Gauaz ere deseo oek loa galerazitzen zioten; eta argatik otoitz-aldi labur bat egiteko asmoaz jaiki oi zan; bañan onen asieran beregandik irten, eta Jaunagan gozotoro kordegabetua geratzen zan. Suertaldi batean Santisimoaren lanpara itzalia zegoelakoan jaiki zan, eta egiaz itzalia arkitu, eta deretx onekin Jaunaren aurrean orazioa aurrera eramatea iritxi zuen. Beste gau asko igaro oi zituen bere zeldan bizkarrean gurutze eta barruan arantzazko koroa bat zituela belauniko jarri eta kordegabetuta.

        Denbora artan komentuan zegoen Ama Engrazia Kristorenak kontatzen du, ezen egun batean goizeko lauretan joan zala Abadesaren aginduz Josefa-ren zeldara, eta an arkitu zuela oso Jainkoagan kordegabetua, zutik Loiola-ko Etxe santuronz begira, eskuak gurutzetuta, arpegi alaiarekin, eta era artan egon zala bezperako amarretatik goizeko ordu artaraño.

        Aita Berreiarzak, Josefak orazioan izaten zituen mugida eta samurtasunen berri ikasirik, eman zion konseju au: Orazioan etzedilla beñere irten Abadesaren agindutik. Onelako zaleak barrunda zituenean, eman zegiola aditzera bere Abadesari; ark nai zuena eta nai zuen bezela egiteko, eta ark agindu arte egon zedilla beste Mojak zeuzkatzien erregletan, baita oiean egotearen gañean ere.

        Nobiziak konseju au leialki bete, eta guzian Abadesaren agindua egiñaz bizitu zan. Baña Abadesak eman oi zion goizean ordu bietan oraziora jaikitzeko eskubidea, non eta miñez etzegoen, edo guziz eroria: orregatik Erlijioak artarako siñalatuak dauzkatzien bi ordu eta erdiak baño lenago, bi ordu bere kontenplazio edo Jainkozko gauzetan pensatzen igarotzen zituen. Egun orietako batean gure Josefa goizeko ordu bietan jaiki zan; eta bere serbitzariaren, orazio aurreratuaz Jaunak zer atsegin zuen ezagutzeko, argi zerukoa Abadesak izan zuen; eta onek berak eskribatzen du: «Esna edo logabe nengoan (dio) goizeko ordu bietatik aurrera, eta ikusi nuen nola iruretako garaian argi guziz andi, argitsu, eta eguzkiaren gisako bat etzindegitik koruronz igarotzen zan. Erlijiosa bati deitu, eta esnatu nuen; baña pauso otsik sentitzen etzan. Goizean Erlijiosa guziai galdetu nien, eta ordu artan iñor ere jaiki etzala, eranzun zidaten. Gero gure Josefari galdetu nion, ea non ordu artan egon zan, eta esan zidan, gure Jaunak korura deitu zuela, nik argi andi hura koruronz igarotzen ikusi nuen ordu artan bertan».

        Abadesa oartu zan bere Nobiziaren kordegabetzeaz, zeñak komunkiro orazioan izaten zituen; baña saiatzen zan ez barreatzera eta ez-ikusi bezela ere egitera, eta onetarako Josefari lo gozo artatik esnaerazitzeko txit polliki eta arreta guziaz bere habitutik tiratzen zion.

        Jainkozko gauzetan pensatzen zegoenean etortzen zitzaiozkan gogoeta eta samurtasunaz bere konfesoreak eskribatzen du onela: «Belaunikatu orduko jartzen zaio begietan Jainkoaren ontasun ondogabearen ezagüera, onen mesedeen anditasuna eta bere eranzuera txarraren igermena: eta emendik jaiotzen ziran bere negar malko añ ugariak, zeñaz bere arropak eta zegoen lekuko solaidua ere bustitzen zituen. Bere biotza añ sosegugabe dago, non argiro aditzen diran golpeaz lertu bear duela dirudien; eta kolpe oek geratzean, iziotzen da bere biotzean berotasun bat, añ andia, non bearrik bazan, arropak lasaitu bear izaten zitzaiozkan. Berak ezin lasaitu dituenean, Abadesak egiten dio beargai au; bada askotan esan dit, añ beroak egoten dirala bere arropak, non eskua erre lezakeen».

        Au, Abadesak konfesoreari kontatzen zion denboran, beste mojak ikusiaz gañera seguratzen zuten ezen onelako gertaldietan askatu oi ziotela bere gorontza, eta bere bularrak eta arropak brasa biziak bazeuzkakean bezelako berotasuna botatzen zutela. Oek zirala Jaunak bere serbitzariaren espiritua orazioaren sutegian ezio eta urtutzen zuelako siñale agiriak.

 

aurrekoa hurrengoa