www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN BURUA

 

BERE PROFESIORAKO BOTOAK
ETA LENAGO IZAN ZITUEN NEKEAK.

 

        Onela zeraman aurrera bere nobiziadua Josefak, eta siñalatu zan milla seireun larogeita amabigarren urteko Otsaillaren amaikagarren eguna, bere profesiorako moja guzien iritzi edo botoak bezpera ondoan artzeko. Nola Nobiziak egun au bere guzizko jaierazko eguntzat iduki bear zuen, goizeko amaiketan eskatu zion Abadesari baimena, Jaun Sakramentatuari agur onak egitera joateko, besteak errezatzera zijoazen bitartean. Baña egon-aldi laburra asi zuenak, luzatu zuen arratsaldeko irurak arte, bada onetan Erlijiosak bezperetara joan, eta Abadesak Nobizia falta zala arkitu zuen, eta Abadesa onek ara nola kontatzen duen egun artako gertakaria: «Profesiorako bere alderako iritziak erran ziranean, arkitu nuen bezperetan onen palta; irten nitzan zer izango zan zañak jota, onela beste erlijiosak oartu etzitezen: arkitu nuen oso kordegabetua eta beregandik irtena: tiratzen nion arropatik, batera eta bestera ekarriaz, mugitzen niozkan beso eta eskuak, eta deitzen nion bere izenez; baña guzia alperrik. Orregatik geratu nitzan bere alboan, bakarrik ez uzteagatik: tiratzen nion iñoiz arropatik, eta au asko etzala ikusita, ixilttxorik eta besoan kolpe txiki bat emanaz, esan nion: Ea biur zaite zeregan. Hitz oek esan ez al nituen, begiratu zidan: eta ea zerk beregana biurtu zuen galdetuta, eranzun zidan: deadar andi bat aditu zuela. Egia da nik hitz oek Abadesak bezela esan nituela, eta ala obedienziaren egitekoa zala adirazi zuen».

        Nobiziak bere espirituaren siñale añ onak eman zituelako, erlijiosak profesiorako aren alderako beren iritziak ematera makurtu ziran; baña au zenbat profesiora urreratuago, ainbat obeto agertu zuen Jaunak geiago ta geiago garbitu nai zuela barrungo eta kanpoko neke-trabaju askorekin. Jaunak garai onetan eman zion etsaiari gogorkiroago Josefa persegitzeko eskua. Atsedetera oiera joan, eta askotan sentitzen zuen gauerdian bere zeldan bele asko egan bazebiltzan bezelako ots bat. Beste gau batean orazio-aldi luzetik oiera zijoala, bere oiaren erdian abere izugarri bat, eta bereala leiotik saltatu eta ezkutatu zan. Beste gau batean ere oiera zijoala, ikusi zuen bere oiaren barrunen suge mortal bat, eta bereala gurutzearen siñalea eginta, andik zijoala, Trinidade guziz Santuaren izenean agindu, eta ala egin zuen, leku artatik bereala ezkutatuaz.

        Demonioak ez bakarrik onelako zotiñak ematen ziozkan, baita ere gaitz-tratatzen zuen, kolpe gogorraz gorputza elbarritua eta zauritua utziaz, goizean oraziora jaikitzeko. Gau oetako batean autsi zion ortz bat eta beste askotan kiskaltzen ziozkan bere begiak, ainbesteraño non erlijiosak errukitzen ziran.

        Mingarriago zitzaion Josefari etsaiaren trataera gaizto au erlijiosen aurrean izaten zanean, zeren oek naigabe guzizkoa artutzen zuten. Garai artan Abadesak Aita Berreiarzari eskribatu zion karta batean, dio: «Egun gutxi da (esaten du) guziok alkarrekin orazioan geundela, etsaiak bota zutela lurrera, zalapart andiaz, eta arrastatu zutela koroan gure nobizia Josefa. Zalapart hura guziok aditu genduen. Argi bat eskatu nuen, eta lurrean ezarria zegoen. Bi erlijiosen artean oiera eraman genduen, onela komunidadeak orazioa jarrai zezan; eta zeren ito nai zutela zirudien. Onelako suertaldietan ipiñi oi diot San Ignazioren Erlikia, eta esan oi diot bere orazioa eta andik laster bere oneratzen da: ala gertatu zan orduan».

        Karta onetan bertan geitzen du Abadesak gañera: «Atzo goizean esan zidaten, Nobizia bost eta erdietako garaian oiean zegoela guziz estu, izan oi dituen tormentuakin. Sartu nitzan bera ikustera, eta gajoa hitzik esan al gabe zegoen eta guziz nekatua. Etzegoen beste erremediorik, ezpada padezitzen ikustea, eta Erlikia ipiñi banion ere, eta ur bedeikatua bota, bere artan zegoen. Gogoratu zitzadan Aita Andrea Zupidek esan zidana; au da, onelako gertaeretan agindu negiola etsaiari gure Jaunaren izenean, utzi zegiola kriatura oni: baña nola Nobizien Maestra an baizegoen, onen aurrean egin nai izan ez nuen: eta bakarrik nere barrunen esan nuen bi aldiz: Jesukristo gure Jaunaren izenean agintzen nietelata, urrutira zitezela andik. Bigarrenean indar geiagorekin esan nuen: utzi zegiotela, bada Jainkoaren izenean agintzen niela, zijoazela beron lekura, au da, infernura. Oek aienatuta laster beregandu zan, eta guziz gaitz-tratatua geratu bazan ere, komulgatzera jatxi zan».

        Garai artan zeramazkien neke-trabajuai egozten zitzaizten beste batzuek, eta konfesoreak eskribatzen du onela: «Gau ta egun bere giltza edo juntura guzietako oñaze guzizkoak daramatzi. Askotan esan dit, zerrarekin burua ebakitzen diotela, uste duela; eta beste askotan, bularretik bizkarrera lanzada baten gisako tormentua sentitzen zuela».

        Beste beldur batzuek geiago estutu zuten, bada konfesore berak kontatzen du: «bere eskrupulo edo kezkak dira, (dio), beragan arkitzen dan guzia gezur eta itxura engañagarri utsa dala; eta ni, eta onekin tratatu duen guziak engañatuak bizi gerala. Au niri sinisterazitzeko egiñal guziak egiten ditu; baña kostutzen edo logratzen eztuelako, txit estu geratzen da. Joaten da Abadesagana gauza beronen billan, eta onek ere eztio lekurik ematen. Eta orduan sosegatzen bada ere, biurtzen da askotan beldur oetara, esanaz, Jainkoaganako betiko eskergabekerian berrogei urte igaro zaizkit, eta aurrerontzean bera serbitzeko eta amatzeko biderik arkitzen ez det; zeron konfesoreak bere engañioak sinistu nai etziozkan. Aita Berreiarzak beldur-aize oen berri jakin zuenean: eranzun zion onela: Tentazio au andi eta perilltsua da. Onelako suertaldietan eranzun bear dio tentatzalleari, naiago duela bere Abadesa eta konfesoreari sinistuaz uts egiñ, (bada onela beñere uts egiten ezta) aren burutazio txarrak sinistu baño».

 

aurrekoa hurrengoa