www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN BURUA

 

AMABI URTEETATIK AURRERAKO
JOSEFAREN BIZIERA EGURBIDE-KO BASARRIAN
ETA AN IGAROTAKO TENTALDIAK.

 

        Bere guraso beartsuen laguntzan Jainkoa serbitzeko, ejenplo ederretan bere alegin zintzoak txit egokiro erakusten zituen. Baserrietako joste-lanetan, ikusi dan bezela, zebillen. Baña Jainkoak bere Josefa maitea beregana obeto ekartzeko, eta bakartasun obean bizitzeko, lenengo Egurbideko etxea Josefari prestatu zion. Ango Jabe prestuak Martin Villarreal, eta Maria Cruz Salaberria ziran. Onek bere ditxa andirako donzella Josefa deitu, edo eraman zuen, eta partidu estimagarriak egin ziozkan. Gela bakar bat bere ejerzizio santuetarako eman zion, eta egun oro meza enzun, eta Komunio santuaren usuera Konfesoreak esaten zion bezela beste jaierakin gorde zezala, eta bere joslanaren alogera gurasoentzat izango zala: ala etxe artan denbora luzean bizitu zan, bere Jainkoa biotz guziaz, eta gauza guzietan billatzen zuela.

        Baña Aingerueri pakezko biziera au an egiten zuen bitartean infernuak gerra bizia egin nai zion; eta bere orazio eta komunioetatik urrutiratu nai zuen. Komunioko egun batean lo gutxi egiñ, eta bere Jabe maitea biotzean artzeko antsiakin txit goiz Elizarako abiatu zan; illargi zan, eta orra non bidean bere aurrean zezen-talde aundi bat, eta gizon zakar batzuek deadarrez, eta zezenak orroaz, ikusi zituen. Lenengo artan laborriak artu zuen Josefa; baña bere Jaungoikoagana biurtu, eta beldurgabe erriraño aiek aurrean zituela joan, eta mamu ikaragarri guziak an infernura ondatu ziran.

        Alde onetatik deabrua burlaturik geratu zan, baña berriz eta beste alde perilltsuagotik bere armakin jokatu nai zuen. Josefari burura milla gezur eta beldur ekarri ziozkan, eta infernuko engañuak persekuzio latza jaso zioten. Oiek ziran, Jainkoaren bidean ongi etzebillela, eta gazte zoro burugabea bezela biziera errukarrian sartu zala. Kristau on askoren gisa obeko zuela perilletatik libratu, eta ezkonduta Jainkoa seguruago serbitu. Ikusten zituela asko, eta Josefarentzat urlia gazte ona, egokia, izango zara. Onelako burutazio asko bere buruan bakarrik sartu, eta biziro erantsi, eta ezin kendu, eta gerra bizia bere barrenen egiten zioten.

        Baña arako bero Esposo Jaungoikoari agindu zion kastidadearen promesaz oroitu zan puntuan, eta garbitasuna galdu gabe gauza oriek eziñ izango zirala, donzella garbiak, bereala Jaungoikoagana biurtu, eta tentazio orien gorroto betikoa artu zuen. Gizon gazte batek sobra edo geiegi Josefari begiratzen zion. Au lenengoan oartzen etzan; baña betiko begiratu edo ikusi-naiak beldur santua eman zion, deabruaren lazoren bat an ezkutatzen ote zan. Andik aurrera txit arretaz zebillen eta alegin guziaz argandik iges egiten zuen. Gizona, au ikusita, maliziaz bitarteko edo andre txar batez baliatu zan. Onek gaitzerako mandatua, edo infernuko beargaia biziro egin zuen, eta bera ikusteko, eta biak egoteko gizonaren griña ta zalea agertu zion. Baña atso triste ori gura donzellak, ordu gaiztoan, merezi zuen bezela, bere gelatik bota zuen. Orazioan bareala jarri zan, eta Jaunari biotz guzitik bere garbitasun osoa gordetzeko indarra eskatu zion.

        Orregatik ere etsai gaiztoak, mandatu orrez baliatu, eta alde askotatik Josefa tentatzen zuen. Baña, au bere orazio eta penitenziakin gordetzen zan, eta Jainkoari erregutuaz, aren grazia eta indarra arkitu zuen, eta tentazioak pakean utzi doten. Orrekin bere argaltasuna egunoro obeto ikusi, eta aurrera perill guzietatik bere burua libratzen ikasi zuen: eta ez len eta ez gero, pensamentu oiek ezpada, beste tentañirik bere gorputz garbian beñere senti etzuen.

 

aurrekoa hurrengoa