 |
OGEITABATGARREN BURUA
BESTE BERE BARRUNBEKO NAIGABEAK.
Ainbeste oñaze eta larritasunen artean Jainkoak agertzen bazuen ere, bere serbitzari onen biotza orazioan amorezko sutegi bat zala, eta bere bularra martirioko labe bat, ezagüera au jaxten zan bere humiltasunera eta bere eziñ asmatuen beldurraz, egiten eta padezitzen zuen guziak estutzen zuen, nolere-bait Job santua bezela, izanik au sufrimentu eta gaitz gabetasunaren ejenploan guziz miragarria.
Bere obra onetan Jainkoagana zuzen bide egiten etzuelako irudipenak biziro estutzen zuten: zeren izanik bere biotzeko eresi guziak egiten zituen gauza guzietan Jainkoaren honrarik andiena billatzekoak, beñere egiten etzuela uste zuen. Ainbeste ordu orazioan ematen zituenak, ezer ez edo alferrak zirala uste zuen; bada onen azkenean bertutez beartsuago arkitzen zala. Beldur zan, bere Komunio sarritakoak Jainkoarenak izango ote ziran; egonik bera estadu txarrean. Eta zeren konfesoreak beldur oek despreziatzen ziozkan geitzen zan beragan pena guziz andia, Konfesorea engañatzen zuelako, eta arteraño berarekin trata-bidea izan zuten guziak ere engañatuak zeduzkalako.
|
 |