www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN BURUA

 

BIZITZA BERRIAREN ASIERA
ORAZIO MENTAL EDO BIOTZEZKOA,
ETA GORPUTZAREN ILLERAZTEAK.

 

        Denbora orretan, San Jose gloriatsuaren egunean, andre batzuek Santuaren ermitan, meza enzutera zijoazela, gure aurrak ikusi zituen. Kaletik San Jose-ren ermita jakiñera, legoa erdi bat dago, eta Josefak zazpi urte bete etzituen. Bidean urteetan aurreratutako andre batekin batu, eta oni jolasean galdetu zion: Andrea, orazio mentala zer da? Aurra, esan zion; orazio mentala besterik ezta, ezpada, Jainkoaren aurrean gauez belauniko jarrita, auzpez dagoela, beñ eta berriz Aita gurea esatea. Josefak ori aditu, eta San Joseren gau artan orazio egiten asi zan: eta nola Jainkoak biotz onari begiratzen baition, eta bearrekoen eresiak aditzen baitituen, andrearen paltak, Maisu obeak bezela, San Josek iñolaz ere bete zituen, eta, orazio egiten ordu artatik erakutsi zion. Orduan ikusi zan Santa Teresak diona; Orazio egiteko maisurizez duenak San Jose ar beza Maisutzat, eta bidean utsegingo eztu.

        Arpegiaz lurrerañoko egoera umil artan jarri, eta gau oro ordu bi eta iru Paternoster edo Aita gurearen orazio jainkozkoan igarotzen zituen; eta ez askotan esanaz, baizen beñ edo berriz. Eskari ederretan soseguz pensatuaz, Espiritu Santuak aurraren biotza argitu eta berotzen zuen, eta oraziotik Jesukristoren amore irazeki bat ateratzen zuen.

        Orazioa eta bere buruaren illeraztea alkarrekin jaio eta azi oi dira, eta senide onak bezela biak beti oi dabilltza. Jaungoikoaren amoreak espiritua jotzen duenean, gorputza jo nai oi du. Josefa zortzi urteetaronz zebillen, eta penitenziak egiteko asmoak artu zuen. Lenengo asmoa loaren neurri estua izan zan: gau oro ordu bi ta erdi eta ez geiago, lo egitera, eta gañerako denbora otoitz eta jarduera santuetan eramatera bertatik jarri zan. Lo geiago egiñ etzezan, arri andi bat bere gañean arzen zuen, aren kargak esna zezan, Amak ori ikusi, eta oiera joatea agintzen zionean emen mortifikado gogorra arkitzen zuen; bada izarepean tella eta bidrio puskak eta egur desberdiñak, eta punta zorrotzakiko gurutze bat ipiñi, eta atseden-lekuan tormentu edo martirio bat arkitzen zuen.

        Ordu bi ta erdi nekez an eraman, eta jaiki eta bereala odolezko azote gogorrak luzaro artzen zituen. Soka edo espartzuak miñ gutxi ematen zioten, eta penitenziarren argizagizko bolatxo bidriozko puntadunak topatu, eta oriekin bere gorputz gaitzgabea urratzen zuen.

        Penitenzia egiteko zedukan egarri biziak zilizioak billatzeko gogoa eman zion: katetxo puntadunak buruan, besoetan, iztarretan eta gerrian tormentu aundiaz eta aragia usteltzeraño zekaizkien: gero berak oi zion; aurrari bezela maitez aide edo adiskideren batek laztan ematen bazion, orduan miñ edo oñazerik biziena artzen zuela, zeren puntak kerrian guziz barrura sartzen zitzaiozkan.

        Jesus maiteari bere Pasioan beazuna ozpiñetan eman ziotela aditu, eta aren antzera Josefak artzen zuen, eta kedarrez eta auts samiñez bere au gozoa agitz tormentatzen zuen. Penitenzia, latzak eta orazio luzeagoak egitera eremura joateko gogoak eman zioten; baña gurasoen baimenik eziñ izango zuela ikusita, belar utsak eremuan bezela, eta oriek alik samiñenak, jateari eman zion: luzaro penitenzi au egin zuen, eta gurasoak aparitan berakin ipintzen bazuten, lo-gale bazan bezela batera eta bestera erortzen zan, eta orrekin apaldu gabe, oiera bialtzen zuten, eta orrela bere burua illerazten zuen.

        Jesukristoren fedeagatik Martiri bat erre zutela aditu, eta bera ere martiri izateko antsiakin, illeti batekin izterra erre zuen, eta zulo andi bat egiñ, eta an ikatz sutuak sartu eta luzaro iraun zion. San Franzisko Jabierrek bere izterra korapilloz betetako sokarekin bidean txit estutu zuela aditu, eta aren antzera ori bera Josefak egin zuen, eta beregan onek ikasi zuen, gorputzaren tormentu andienetako bat zala, eta batez ere eskalleretan igo edo jestean.

        Tormentu mueta berriak arkitu nai, eta eziñ, eta negar andiak egiten zituen, eta bekokiaz iskiña, edo arri-ertzetan golpe gogorrak artzen zituen. Pena orietan Jesusen amorez artzen zuen atsegiñak ere bildurtzen zuen, eta zer egiñ etzekien. Zazpi urteetatik amarretaraño bere gorputz gaitzgabe garbia onela tormentatu zuen: geiegizkoa bazirudien ere, Jainkoaren espirituak guzirako indar eta biotza ematen zion.

 

aurrekoa hurrengoa