OGEITA IRUGARREN BURUA
EMATEN DA ESPAÑI ONETAN, DAUDEN SANTA BRIJIDAREN ERLIJIOKO KOMENTUEN BERRI.
Valladolid-ko Santa Brijidaren komentua fundatu zan milla seireun ogeita amazazpigarren urtean. Lenengo komentu au fundatzera etorri ziran (San Agustiñek D.ª Mariana Escobar beneragarriari agindu zion bezela) Elizako Maisu andi onen alabak. Lenengo fundatzalle eta abadesa zan Ama Ines Asunziokoa: bestea zan Ama Mariana San Jose-rena. Santa Brijida bezperan artu zuten habitua bederatzi donzella goimallakok; bost korurakoak, eta beste laurak lega-tzarako: guziak ziran espiritu andikoak Erlijio berriari oña emateko.
Bederatzi oetatik lenengoa zan Ama Maria Sakramentu Santuarena, D.ª Marina Beneragarriaren laguna. Bigarrena Ama Anjela, Jainkoaren Amarena, orabat D.ª Marinaren laguna. Beste irurak ziran, Ama Menzia Jesus Mariarena, Ama Trinidade guziz Santuarena, eta Engrazia Kristorena. Iru oek ziran D. Juan Andonegi eta D.ª Maria Ganboaren alabak Gipuzkoako Probinzi onetan Deba-ko alabak.
Beste laurak ziran, Katalina Santa Brijidarena, Ama Maria San Ignaziorena, Antonia Jesusena eta Katalina San Jeronimorena.
|