www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BIGARREN BURUA

 

SANTA CRUZ-KO KOMENTUAREN
OBRA EGITEA AURRERA DIJOA,
ETA BERA FUNDATZEKO EGINKIZUNAK.

 

        Esan zan, zer ezinkizunak izan ziran Santa Brijidaren komentuko obra berriaren gañean, D.ª Maria Ignazia Hurtadok zimenduak bota ziozkanean, Jainkoaren serbitzuko torre oni batere dirurik gabe aurrera jarraitzeko. Baita ere esan zan, nola komentuaren kanporunzko obra, jende guzia arritzen zan eran egin zan: baña barrunen palta ziran korua, zeldak eta bear ziran beste gauzak, eta oek egiteko dirutza asko bear zan, eta etzegoen besterik, baizik Jainkoaren laguntza bere Ongilleetan.

        Ezinkizun au guziz andia zan gizonen begietan, baña laster aldendu zan; zeren obran bear zan guzia ematera persona Jainkoti batzuek mugitu ziran. Triunfo onen zati andia zor zitzaion Bitoriako Santa Brijidaren komentuari, zeñak eman zituen bi milla eta bosteun dukat, komento berria egiteko.

        Aita Pedro Jeronimo Kordoba, Gaztelako Probinzia gobernatu, eta gero Loiolako kolejiora bildu zan atsedetera, edo etxe santu onetan illtzera: eta onek ere artarako limosnak egin zituen.

        D.ª Luisa Maria Egia, eta bere seme D. Pedro Idiakez-ek eman zituzten ekai asko, nola ta beste limosnak obra onetarako, onela agertuaz komentu berrirako zedukaten gogo ona, eta euren etxean zedukaten Josefaz egiten zuten estimazioa. Denbora berean, eta gauza bererako eman zituzten limosna ugariak D. Franzisko Antonio Munibe, eta D.ª Ana Luisa Idiakez, Peñafloridako Konde, ongille guziz andiak.

        Limosna oek, eta geitu ziran besteak obra guziari buru emateko serbitu zuten, ala koru, zelda eta bear ziran beste gauzai. D. Antonio Ortuzar, Parrokiako Bikarioa, zeñak begiratu zuen komentuko obretan, eta gero erlijiosen konfesore nagusi izan zan, eskribatzen du nola an bearrean ziarduten langille batzuek goitik erori, eta ezeren kalte gabe geratu ziran.

        Komentua bear bezela oso egitea gauz anditzat begiratzen bazan ere, au eskuratu zan: baña ostera jaio ziran beste aldapa eta ezinkizunak atzeratu zuten mojak ipintzea. Azkoitiko Erriak, beretar guziakin eta Elizako Kabildoak guziz gogo zuten, eta zeuden sinistuak fundazio berrian; baña Iruñeko Apaiz nagusi Jaunaren baimenean arkitu zan beatz-toparik andiena. Denbor-artan zan Apaiz nagusi D. Juan Grande Santos San Pedrokoa; eta Jaun au makurtzen bazan ere fundazioa ontzat ematera, arkitzen zuen, etzegoela bear zan errentarik mojak bear zutenerako, eta au gauza guziz bearra zala, Aita Santuak erabakia zeukatenez. Egia da, denbor-artan etzegoela errenta jakiñik komentu berrirako, eta argatik eskatzen zan, Apaiz nagusi Jaunak errenta ontzat ematea, Nobiziadua eskatzen zutenen doteak, au da, urtean sei milla dukat izatera iritxiko ziranak, eta Santa Brijidaren beste komentuaren batetik etorri bear zutela fundatzalleak beren premia guzietarako bear zan errentarekiñ, eta gañera eskas zana ipiñiko zala.

        Eskari onek Apaiz nagusi Jaunagan lekurik arkitu etzuen, zeren errenta seguru etzegoen, eta geroko doteen ustea seguru etzan; eta ala ukatu zuen bere baimena, non eta errenta jakin segurua ipintzen etzuten. Errenta au ipintzeko segurutasunik etzegoen, eta ala fundazioa galdutzat zegoen; eta komentu onetara besteren bateko mojak beren errentakin etorri bearko zutela, esaten zan. Alaz ta guzi ere, Josefak tau urtez aurretik igerri zuelako bere orazioan; geroenean ere iritxiko zala Santa Brijidaren ordenako mojak ipintzea, bere biotzean uste eta esperanza firme eta segurua gordetzen zuen, fundatzalleak etorri bear zutela.

 

aurrekoa hurrengoa