www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IHS

 

SARRERA

 

        Jaungoikoaren ontasun mugabageak beretzat esleitutako anima zorionekoen artean Ama Josefa Sakramentu guziz Santuarena bat, eta guziz señalatua izan zan. Onen bizitza miragarria gure ditxa andirako, Maisu sonatu D. Agustin Agirrekoak, txit-ederki, zentzu begiramentu eta argi-andiaz, eta nik-esan-al-baño obeto eskribatuta, Josefa Santaren konfesore eta illtzen lagundu zionak bezela, soma andiaz utzi zigun: eta nik beraren egiazko adiskideak bezela, nere begiramentu guziko Liburugille oni jarraitu-bearra, txit atsegin det: baña ez berak bezela, eta ez luzaro; ezpada laburtxo, eta animen onerako-bearren dana artuko det.

        Orretarako, nere irakurlea, lenago esan nai dizut, ezen Josefa doatsu au Azkoitiako erri guziz Nobleko alaba, gure Probinzia guziaren hondragarri eta bertutezko mirari, eta zeruko joia preziatua izan zala. Josefa Maietzaren lenengo egunean, eta milla seireun eta berrogeita amabigarren urtean jaio eta milla zazpireun eta ogeita bostgarren urtean, eta otsaillaren ogeita lau-garrenean ill zan.

        San Felipe eta Santiago egunean Zeruko lore eder au jaio, eta bataiatu, eta San Matias Apostoluaren egunean ill, edo Zerurako suerte ona izan zuen.

 

aurrekoa hurrengoa