www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN BURUA

 

SANTA CRUZ-KO ERMITAN
SERORA GELDITZEN DA,
AN SENDATZEN DA
MESEDETZEN DU JAUNAK.

 

        Zazpi urte bearreko eta eriak sendatzen Josefak eginta, leku-aldatzea Jainkoak nai zuen. Bere ongille batek konseju eman zion, Santa Cruzko-ko Ermitara aldatu obe zuela: ango serore izatea iritxiko ziola, eta bakartasun santu artan bere obra onak ondo egiteko era ederra izango zuela. Bere Konfesoreari kontu eman bear ziola, esan zion, zeren Josefak gauza guzietan Jainkoaren gogoko zana egiteko, Konfesorearena beti egin nai zuen. Onek bide-santu ori ontzat eman zion, eta bereala seroretza iritxi zioten. Ermita errian txit estimatua zan, eta Josefa Kalbarioko estazioak egiten, eta bestela, txit askotan ara joan oi zan: erritik ara begiratzen zuen guztian, gau ta egun, beti ermita-gañean odei guziz argi eder bat ikusi oi zuen. Orduan beti zer ote zalakoan egonagatik, zer zan etzekien. Eskean zebilltzan San Franziskoren ordenako Erlijioso bik bederatzi gautan beti ermita-gañean argi eder irazaki batzuek ikusi zituzten.

        Bere ermitara igo zanean, serora txit zar nekatu bat arkitu zuen: gajoak bere limosnak eta bizikaia kenduko ziozkalako pena eta miñ txit andia artu zuen; baña Josefaren grazi onak bereala burutik ori kendu zion: segurutu zion, zeukan guzia, eta zetorrena arenzat izango zala, eta berak al zuen biguntasun eta amore guziaz illarteraño lagunduko ziola: esan ta egiñ: alabarik maiteen eta umillenak bezela Jainkoari bere anima Josefaren besoetan eman arteraño serbitu zuen. Ermitara joan zanean guziz galdua, eta erorteko zorian arkitu zuen; frontal zatar bat bai, eta beste jantzi edo apaiñgarririk etzegoen. Egiteko eta neke andiak, Jainkoaren etxea bear zan bezela ikusteko, artu zituen.

        Jaungoikoaren onraren egarriak desegiten zuen, itoitiak bereala tellatutik kendu, eta bost lekutan suak egin zirala ikusi, eta Josefa añ txukuna zan bezela, egun askotan ermita garbitzen nekatu zan. Erriko persona andizkiak limosnan eman ziozkaten gaiakin frontal eta aldareko bear ziran beste gauza sagraduak josten asi, eta egun askotan jardun zan. Ermita ornitua idukitzeagatik artu zituen naigabe eta neke andien ondoren gaitz andi edo tabardillo eta alboko miñ gogor batek azpiratu zuen: emezortsi sangria eginta ere gaitza aurrera zijoala ikusi, eta Medikuak etsi, eta Konfesorea kontuan ipiñi zuen. Baña Josefa konfesatuta, Elizakoak eginta, Zeruko indarrak artuta, lurreko Medikuak utzi bazuen ere, zerukoak libratu eta osoro sendatu zuen.

        Konfesoreak gero kontatzen zuen, alboko oñaze larriak baño animako pena garratzak Josefa geiago tormentatu zutela. Onen amore fiña Jainkoak alde guzietara progatu nai zuen. Sendatu zanetik zeruko biziera santu bat Santa Cruzen artu zuen. Jakiña zan gau eta egun Jainkoarekin bat egiñ, Jainkoagan pensatzen eta bere amorean beti sarturik jarduten zala. Bere orazioko orduak igaro, eta lo puxka bat eginta jaiki, eta zutik anbat kordegabetze gozo artu, eta illa-bezela bertan sentieragabe geratzen zan. Ermitan onela arkitzen zuten. Alako batean, berezko loa, edo egiazko Jainkoagan kordegabetzea ote zan jakiñ naiez, batek Josefaren besoa orratz batekin txit gogor sartuta utzi zuen: baña nola Jaungoikoaren loa baitzan; ez esnatu, eta ez mugitu zan. Elizan eta etxean askotan onela arkitzen zuten, eta lotsa eta naigabe andia artzen zituen. Eremu batera, lurreko alabanzen iges, joan nai zukean; baña Jainkoak aren gogokoa ori etzala, erakutsi zion. Beste penak beti bezela Jainkoaren izenean eraman zituen, eta tratu gaiztoetan bere egiazko umilltasuna ederki erakutsi zuen.

 

aurrekoa hurrengoa