www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEIGARREN BURUA

 

ZERAMAZKIEN MIÑANTZE ETA NAIGABEAK.

 

        Josefa lau urtean Idiakezko etxean egon zan denboran aditu oi ziran onen gelan ots, eta kolpe izugarriak. Oraindik bere lo laburrean ere tormentatzen zuen demonioak garbitasunaren kontrako begitazio gaiztoakin. Infernuko espiritu ats onen amorrua bakarrik keñadakin asetzen etzan, bada askotan ematen ziozkan golpe guziz andiak espaldetan, buruan eta gorputzaren beste aldeetan, Konfesoreak eskribatzen du, liburu jainkoti bat irakurtzean, oartu zala nola Josefak eskua besora zeraman, oñaze andia sentitzen, bazuen bezela; eta ea zer zuen galdeturik, eranzun ziola: orduan bertan ematen ziozkatela kolpeak besoan, berak ezer ikusten ezpazuen ere.

        Andiagoa izan zan beste suertaldi batean bere pena, non geratu zan hitzgabe, eta gorputz guziko ikara andiakin. Konfesoreak laguntzen zion Ebanjelio santua irakurriaz, eta exortatzen zuen tormentu aiek eskañi zegiozkala Ama Birjiñari. Orduan egiñal guzia egin zuen hitz egiteko, eta neke andiaz esan zuen: Jauna, ur bedeikatua, bada infernu guzia emen dagoela dirudi. Puska bat sosegatu zan, eta gero esan zuen, eskatzen zuen erremedioa Konfesoreak eman ziola; baña gorputzeko oñazeak luzaro iraun ziotela.

        Sarritan oi zituen oñaze miñakin oiean zetzan Josefa, eta eskatu zion konfesoreari Komunio santua. Konfesoreak oratorioan meza esan, eta eraman zion Komunio Santua, eta agindu zuen, onek bere gelatik oratoriora zedukan leioa ixteko, beste meza bat esan artean, zeren aren umiltasun andia ikusten zuen. Bigarren meza bukatu, eta joan ziran etxeko mirabeak Josefa serbitzera, eta arkitu zuten lo eder berezkoan bazegoen bezela: baña nola konfesoreak onelako loen berri zekien, mirabeai esan zien, kanpora irten zitezela, eta Josefari agindu zion, beregan biur zedila, eta kordegabetze artarako zer bide izan zuen esan ziozala, eta eranzun zion: bere gelatik oratoriora zeukan leioa itxi zanean, bere biotz guzitik Jainkoari esan ziola: Jauna, Zuretzat eztago ate itxirik, baldiñ nigana etorri nai badezu. Eta ala, dudarik gabe anima onen erregu eta deseoak Jaunak enzun zituela.

        Erramuko igande batean agindu zion konfesoreak, etzedilla egun artan komulgatu, zeren guziz eroria zegoela, eta baraurik eziñ egon zala ikusten zuen Pasioko meza santua esan artean: baña au oratoriora zijoala, zerbait alimentu gaixoak artuko zuelakoan, iltzeko txarraldiakin arkitu zuen. Zer zala bide hura zan galdetu, eta etzion bereala eranzun, zeren bere agoniak etzioten uzten hitz egiten: baña konfesoreak animatu eta neke andiaz agertu zuen egun artan komulgatu gabe geratu bearra zala. Konfesoreak billatu zuen nola baraurik zegoen, eta komulgatzeko baimena eman zion, eta baimen au eman zion bezañ laster bere arpegia guziz argi jarri zitzaion, lenago illaren itxuran bazegoen ere, eta argitasun onekin artu zuen Jaun Sakramentatua.

        Baita ere garai onetan eraman zituen hijadako miñ guziz zorrotzak ikaratzen eta arritzen zala bere serbitzaria onen pazienziaz, eta oñazerik andienean esaten zuela Jesus-en izen gozoa: Jesus, Jesus.

 

aurrekoa hurrengoa