www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN BURUA

 

JOSEFA-REN ESPIRITU ONA,
ERMITA BEREKO SANTU KRISTOEREN MILAGROA,
ETA KOMENTUAREN ASIERA JOSEFA-REN BITARTEZ.

 

        Josefaren naigabeen artean bat zan Santa Cruzen meza egunoro ez izatea eta enzutera eta komulgatzera askotan Parrokiara jatxi bearra. Jainkoak bearrekoaren eskariak bezela bere esposa Josefarenak aditu zituen. Elizan komulgatu, eta Jaunari eskerrak ematean, biotza amore jainkozkoan berotu eta golpe miragarriak ematen ziozkan: aren ots edo soñua an zeuden guztiak aditzen zuten. Josefak gauza agiri oiek guziz miñ zituen. Konfesoreak, bada, Jainkoari eta Josefaren umiltasunari begiratuta, ermitan meza esatea obeto zeritzan. Aren bizitza santua ikusita, egun-oro goiz berak meza esan eta egun-oro komulgatzen zan.

        Onela Josefa bere Jabe Jainkozkoarekin zegoela, orduan etorri zan Bisitatzalle Jaunaren enkarguz Santo Domingoren Erlijioko Sazerdote jakintsu bat Josefaren espiritua esamiñatzera ermitara igo zan. Lau ordu examiña onetan egin zituen, eta galdetu ziozkan gauzetan arriturik Josefari zegozkion baño eranzuera goratugoak aditu zituen. Erlijiosoari guzia ondo zeritzan; baña komunioen usuera geiegi zala: eta Bisitatzalleak añ sarri ez, edo gutxiagotan komulgatzea agintzen bazion, ea ori ontzat eramango zuen? Aita, esan zion Josefak, nere naiari begiratzen eztiot, ezpada Jainkoaren naiari: nere naiari begiratuta sarritan komulgatu naiko nuke; baña banaketan komulgatzea Bisitatzalleak agintzen badit, obedezituko diot eta egingo det, zeren Jainkoaren naia, nik nai dedana dan. Ala ontzat emanik, egun-oro len bezela komulgatu zan. Komunio oriek Jainkoaren amore sutuan guzia irazekitzen zuten: ala Jesusen amorezko Sakramentua bere elizan eta aldarean gau ta egun iduki eta adoratzeko eresirik bizienak berari Josefak agertzen ziozkan. Orazio-etxe ermit ori izango zala, Jaunak adirazi zion: baña orduan, zer zan ori, argiro aditu etzuen. Garai orretan D.ª Maria Ignazia Hurtado-ri Zeruko burutazio bat etorri, eta Santa Brijidaren Erlijiosen komentu bat ermit artan egin zitekeala, gogora zetorkion.

        Peñaflorida-ko Kondeen seme D. Ignazio Zenarruzako Abade Jauna Josefaren deboto eta ongille siñalatuak Santa Cruz-en mezak fundatu, eta limosna andiak egin zituen. Orietatik aldarea urreztatzeko Josefaren konfesoreak nekazari bati pillare bat kalera jatxi zezala, esan zion. Onek gaizki aditu, eta Santo Kristoa aldaretik atera, eta eraman zuen, eta bidean beatz bat autsi zion. Konfesoreak penaz ori ikusi, eta bera Santa Cruz-a, bere lekuan ipintzera igo zan; eta mirari andiaz beatza bere lekuan ederki zedukala: eta nola Santo Kristoa iñork ere ikutu ez baitzuen, Jainkoaren egiteko edo miraria zala, ezagutu zuten.

        Zori oneko ermit artan Jainkoaren gloriazko obra eder oiek ikusi, eta D.ª Maria Ignazia Hurtado txit animatu zan, eta Jainkoagan konfianza guzia zeukala, diru gabe, bereala komentu bat amabi zeldarekin egiteko asmoak artu zituen. Guziak arriturik zeudela, zimenduak artzen asi zan, zerekin pagatu iduki gabe, berrogei ta amar langille edo argin eta arotz bearrean ari ziran. Gure Aita San Ignaziok bere obra andietan ziona: Jainkoagan ustea zegoenean, guztia sobra zala: eta lurrean guztia falta zanean, Jainkoagan guzia fiatu bear zala. Ala obra onetan ikusi zan. Denbora gutxian mirari andiakin komentu ori egiñ, eta Fundatzalleak sartu ziranean, egun batean gure D.ª Maria Ignazia Josefarekin sartu, eta luzaro ejenplo eder santu askorekin bizi izan ziran.

 

aurrekoa hurrengoa