www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN BURUA

 

MEDITAZIOAREN FRUTUA,
ETA AURRERA IKASI ZUEN DOTRIÑA

 

        Ama Santa Teresa Zerutik argideratu, eta obedienzia ta oraziorako Maestra beneratuak Avilan tratatu zuen lenengo Jesuitari zenbat zor zion, berak kontatzen du. Onek esan zidan, dio Santak, egunoroko orazioa Pasioko pauso batean egin nezala eta orrez probetxatu nedilla. Atsegin kontentuz bete eta alaitu ninduen. Agintzen zidana egiteko gogoa artu nuen, eta ala egin det. Konfesoreari obeditzeko grazia Jaunak egin dit. Santa au gure Josefak imitatu zuen, ala kasi beti Jesuitak bere Aita espiritual izatean, nola oriei obeditzean.

        Bere otoitzaren gaia Jesusen pausoetan artu, eta bere loaldia igaro, eta gau guzia meditazio santuan igarotzen zuen. Jesusen penak bere biotzean ondo ausmartu, eta pisatuaz meditazio onetatik ateratzen zuen frutua, bere Jabe Jainkoagatik egun oro eta geiago padezitzea zan: ori beti eskatzen zion: eta baldin egunen batean ezer gabe bere burua ikusten bazuen, bere Jauna ofendituko zuela, guziz bel-dur zan. Baña onen Konfesoreak ziona: «Josefak pekatuaren kontra zuen gorrotoan, txikitatik ere, infernu edo purgatorioaren gogorazioak parterik etzuen, ezpazan Jainkoaren ontasunak bakarrik, zeñaren gusto eta borondateak osoro beregana zeraman».

        Orazio onen frutu egoki jakiñak ziran: ala Jesus onaren errukia, onen tormentuetan, nola Jesus Sakramentatuaren amore sutu betikoa. Negar samiñ edo gozoetan aren anima urtzen zan, eta orretarako bakartasuna billatzen zuen: eta kalera bear zuenean Jesusen amorez desegiñ, eta bere al guzia Parrokian, edo gure Elizan sartu, eta Jauna adoratzen luzaro egon, eta gozarotzen zan. Onelakoak ziran Jesusen Pasioko eta bere amorezko Sakramentuaren frutuak.

        Amaika urte baño len etsipen bat Jainkoak eman zion, berari eskañirik dauden animetan garbitasuna zeñ minbera eta autsi-erraza dan, ikuseraziaz. Lagun batek guziz estu esan zion, festa edo gure errietan antziñatik oi diran danzak plazan ikustera joan bear zuela, eta onetarako Josefa bere kidekoa bezela zerbait apaindu zan. Plazara joan ta laster onen laguna danzan sartu edo asi zan. Orduan bere perilla ikusita, bere konzienzian arantza gogor bat sentitu zuen, eta Jaunaren aurrean lotsaturik, lasterka etxera itzuli, eta bere Jabe maiteari utsaldi onen barkazio eske orazioan jarri zitzaion.

        Beñ eta berriz begiratu, eta Jainkoak begietako argi edo bista kendu zion. Josefak ori ondo ezagutu, eta Jaunaren gaztigua zala ikusi zuen, eta orrekiñ sekulan zezen eta festarik ez ikusteko asmo sendo betiko bat egiñ, eta osoro bete zuen.

        Garai artan donzellak burutsean edo mantelin gabe Elizara joan oi ziran: eta nola besteak pestara, eta Josefa beti Elizara bitarte guzian Jauna adoratzera joaten baitzan, eta lotsatzen zala ezagutzen baizuten, Jaunari esan zion: Ai Jauna! baldin agirian etortzeko usadio au kentzen balitz, lotsarik gabe eta pozikago Sakramentu orretan zuri agur onak egitera etorriko nintzake. Orra non urreñgo igandean guziak Elizara mantillarekin joateko, Obispoaren agindea etorri zan. Aurra bazan ere, Elizara askotan, eta etxeko begiramentu gabe joateko mantilla ezkutuan eraman, eta eliz-atarian burua estaltzen zuen.

        Oraziotik Purgatorioko anima santuen jaiera andi bat atera zuen, eta bere penitenzia eta obra onakin laguntzen zien. Egun batez ur bedeikatuz txarrotxo bat bete eta buru-ezurren lekura edo osariora joan, eta ur bedeikatua aiei bota, eta luzaro ori egiñ, eta etxerakoan, Jaunak ala naita, buruezur oso bat gonari itsatsi zitzaion. Bota nai, eta ezin zuen: orduan etxera eraman, eta bere burukotzat artu, eta Erlijioan sartu zaneraño beti iduki zuen. Onek lurreko etsipena, eta Purgatorioko animen jaiera aurrera geitu ziozkan.

 

aurrekoa hurrengoa