www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN BURUA

 

BESTE PENAK ETA ZERUKO MESEDEAK.

 

        Jesus maitagarriaren Pasio Santuari jaierarik andiena zion: ala Jaunak berak naigabe eta tormentu andietarako presta zedilla esan zion. Aren amore eta dolorezko pauso jaungoikozkoetan Josefak zer igaro zuen esatea, erraz ezta. Baña Jesusen penak eta amoreak indarra eman zioten. Gurutze eta nekeen artean mesede eta erregaloak beti zituen. Santiago gure Patroi Apostoluaren berezkirozko debota txikitandik izandu zan, zeren onek Jaunaren amorez Apostoluen artean bere bizia lenengo eman zuen, eta bere biotzeko su andi hura emateko eskatzen zion. Santuak, bere bezperan zeruko bisitarekin etorri, eta erregalo Jainkozko bat egin zion, eta bere debota Josefa-ren biotzari amorezko su andi bat sartu zion. Saieta batek bezela oñazez biotza eritu zion; baña miñ atsegiñ eta geiago nai zukeana zala, Josefa maitatuak zion.

        Ama Birjiñaganako jaiera amoretsuak mesede txit andiak ekarri ziozkan, batez ere bere festegun siñalatuetan. Onek eta bere Seme Jainkozkoak era askotara beti lagundu zioten: eziñ esan ala mesede siñalatu; zeruko erregalo gozo, eta doai andi egin ziozkaten. Denbora oietan bere Esposo maitetsu Jesus-ek bere kordegabetze luzeetan zeruko argi eta zuzen-bide jainkozkoak, eta bertute guzien dotriñako ikasbide, bakarrik bera amatzeko bear zituenak txit ugari eman ziozkan. Bertutearen bidean egun oro eta aurrerago zijoan, eta Josefaren ditxazko anima lurreko gauzetatik aldegiñ, eta Jainkoaren amorezko su-bizian izio, eta beti garbiago egiten zan.

        Josefaren ejenplo eder eta santutasun andia ikusita, beñ eta berriz komentuaren on andirako Abadesa egin zuten, eta Jainkoaren mesede eta mirari ondo agiriakin txit zuzen eta ederki era guzietara komentua sei urtean gober-natu zuen. Lurreko gurutze-pena beti bezela, urte orietan izan zituen: eta orien neurrian Zeruko konsuelo eta erregaloak izandu ziran. Erreglak ondo gordetzeko, eta Jainkoaren atsegiña gauza txiki eta andietan billatzeko, bear ziran ikusbideak, hitzakin baño berak egiñaz, obeto beti eman zituen: eta orrela guziak zerutarren, edo Aingeruen gisa, santutasun egun oro andiagoan bizi ziran.

        Gauza guzien miragarriena da Josefaren egunetan begiz Santa Cruz-en ikusi zana. Bere Abadesatzako sei urteetan Santa Brijidaren erreglak nai duen ogeita amar erlijiosen kopurua bete edo kunplitu, eta bear zan bezela komentua egiñ-egiña geratu zan: lenagoko lagun santa biak asi zutena, Josefa zorionekoak ditxa andiaz bukatu zuen. Elizan, eta eliza antolatzeko bear ziran apañgarri asko eta ederrak batu ziran. Alakoa zan Santa Cruz-ko santidadearen Zeruko usai gozoa: eta orren ondoren alakoa zan Azkoitiko gogo on eta Etxe nagusietako ongille ugarien geiago ta geiago emateko leia santu esan al baño andiagoa. Ala ditxa andiz betea Santa Cruz-ko etxea beti izan da: eta ezer gaberik, guziz bear asi bazan ere, Zeruko bandido ondo ugariak betiro ikusi ditu: eta oriekin Jainkoak adierazi eta erakutsi zuen, obra andi santa ori mirarizko asieran eta bere geituran berarena izan dala, bere gogokoa eta beraren kontura beti dagoena. Zori oneko era orretan, Josefa miragarria sei urtean Abadesa izan zanean Santa Cruz arkitu zan eta utzi zuen.

        Denbor artan Josefa umillak bere santutasun fiña agertzeko golpe andi bi, bata bestearen ondoren artu zituen; eta bien sakrifizio edo ofrenda txit samiña Jaunari egin zion: bata bere konfesore guziz on eta ongille zintzo D. Ignazio Esandi-ren eriotza izan zan: bestea Aita Berreiarza Beneragarriarena: Josefak orien eriotza, preziatua, zeruko atea zala, onda zekusan; bada biak Jaunaren adiskide laztanak ziran; baña nola berari zerurako bidea añ ederki biziera guzian erakusten zioten; biak ara joan, eta bakartasun tristean beñgoan utzi zuten. Orien animak Jabe Jaungoikozkoaren eskuetan osoro utzi, eta beraren argia eta aziertoa bere biotz guziaz eskatu, eta bere eskuetan utzi zion, eta laster Jaunak eskua eman zion.

        Aien ordean Aita Andres Zupide, Kolejio onetako Erretorea sartu zan, eta biak eskribatu zituzten Paper edo Erregla, eta gure Josefaren gauza miragarri guziak onek artu eta gorde zituen. Bear asko egindako gizon nekatu eta urteetan aurretatua zalarik, Josefa-ren anima txit gogotik bere kontura artu zuen: oñez eta nekez emendik Santa Cruza igo oi zan. Onek zelo eta karidade guzia Josefaren onerako beti erakutsi zuen, eta txit asko Jainkoa serbitzen eta amatzen lagundu zion, onen bertute eta Zeruko mesedeetan ikusi zan bezela. Gorputzeko gaitz eta animako penak eta deabruaren tentazio eta persekuzioak, esan diran gisa, beti oi zituen.

        Oien artean geien estutzen eta naigabetzen zutenak bere barrenen eta irudipenean tormentatzen zuten: Jainkoaren grazian ote zegoen, bere orazio, ejerzizio, penitenzia eta komunioetan engañatua ote zegoen: etsaiak edo bere griñak engañatu eta itsuturik utsegiten ote zuen, edo bere Jabe bakar maiteari ofensarik egiten ote zion, eta bere pauso eta deseoetan ongi edo gaizki ote zebillen? Beldur estu eta biotzeko arantza oiek indar biziagoa bere animan artzen zuten, zeren illuntasun triste eta argiaren faltak agonia samiñ batean sartuta, eziñ orretatik irten oi zan. Jainkoak guziz asko nai zion, eta beldur santu onekin egiazko umilltasun seguruan gorde nai zuen: orrela Zeruko mesedeak irabazi geiagorekin artzeko prestatzen zan.

        Bere orazioan Jainkoaren Ontasun eta bere ezerezaren itxaso ondogabean ditxazko anima au ondatu oi zan. Orazioan beñ txit biotzetik eskatu zion Jainkoari umiltasun egiazkoan obeto ondatzeko, arren! Judas-en oñpean bere burua, zegokion lekura bezela, botatzeko, Judas infernuan zegoen lekura eraman zezala. Baña Jaunaren kontrako añenekorik an ez aditzeko kondizioarekin. Eraman zuen Jaunak bere Josefa espirituan Judas zegoen bere umiltasuneko leku izugarri artara, non ezin konta alako, eta arritzeko gauzak ikusi zituen; baña Jainkoaren kontrako madarikazio izugarriak enzutetik gorde zuen. Onela Josefa-ren umiltasuna, berak gogo zuen gisa Judas ditxagabearen oñetaraño bere probetxurako jatxi zan.

        Josefa-ren biotza Jainkoaren amorean sutuago egiteko, eta bakarrik bera billatzeko, beti zegoen prest, zernai bidetatik bera arkitzen zuen, eta aren ontasun gozoa eta borondate maitagarria guzian egiten zuen. Zenbat eta esaiak berea illuntasun beltz eta beldurrakin atzeratu nai zuten, ainbat seguruago umiltasunean gordetzen zan, eta andik Jainkoak beregana deitzean, ariñago igarotzen zan. Ala trabajuakin nola erregaloakin berdiñ beregan umillatzen zan: argatik alako frutura ateratzen zuen. Gertakari guzietan beti zan bat, eta gauza bat billatzen zuen, edo Jaungoikoaren atsegiñ garbia, eta atsegiñ orrek Jainkoagana igo, eta aren borondate gozoz betetzen zan.

        Josefa ditxazkoaren bizitzak ederki dio, onen zeruronzko igoera edo kordegabetze gozoak garai onetan alde-aldean betikoak zirala; eta Abadesak, ondo zekusenak bezela zion: bi, eta iru egunean utziko bazitzaiokean, arri baten gisa sorturik, Jainkoarekin beti anbat egongo zitekeala. Baña obedienziaren betiko mirari arrigarria zan, Abadesak non nai berekiko agindu orduko, Josefa beregan bereala biurtzea. Obedienzia umillaren erregla au da; Ebanjelio edo fedekoa bezela egiazko espirituaren siñalerik seguruena eta Espiritu Santuak bide onetatik Josefa-rena beti zuzendu zuen: Jesus bere Esposo Jainkozkoaren antzekoa bezela: eta argatik Jainkoari añ atsegiñ egiten zion: zuk ere Jainkoaren gogoko dana beti egin nai badezu, obedienziako bide zuzena beti billa zazu, zere borondatea ukatu, eta Jainkoarena beti egiteko.

        Jesus onaren, bere Ama guziz Santaren eta Santuen agerraldi ikusaldi eta ikasbide eder asko denbora orietan eta etsaiaren tentazio eta penen artean izan zituen. Alako batean, sangratuta nekez zegoela, deabruak kolpeka arrastatuta, oietik bazter batera bota zuten: ots andi eta zalapartara erlijiosak joan, eta kordegabe edo illa bezela topatu zuten, eta andik puska batera, beregana zanean, onelako esturetan oi bezela ur bedeikatua botatzea eskatu zuen. Abadesa, eta besteak deabruen figura itxusi izugarriak ikusten zituzten. Baña Josefak bere kordegaltze gozo batean Ama Birjiña zoragarria edertasun guziaz jantzita, bere aurrean ikusi, eta bere eskuan koroa guziz baliotsu bat erakutsi zion; baña guziro osatua etzegoen: arekin Ama maiteak deitzen zuen. Aita Zupidek esan zion, biziera santu batekin koroa osoro buka zezala, bere buruan aitzeko, eta amorez galdasturik geratu zan.

        Baña infernukoa Josefa-ren itxuran edo onen jantziaz armatu zan, eta Abadesari esan zion: Aita Zupideri eskribatu, eta esan ziozala, komentura eta Josefagana etorri etzedilla, eta ez agertu ere, zeren engañatua zebillen. Ama Abadesa zintzoa arriturik zegoen, eta ikusia eta enzuna ezin sinistu zuen, eta beragatik Konfesoreari kontatu zion. Aita Zupidek deabruaren gezurra ezagutu, eta etorri, eta iruren artean gezurra argiro ikusi zan. Onelako tranpakin Satanas-ek irurak irabiatu nai izan zituen. Gero Jesus maiteak bere Josefa animatzeko erregalo eta ikusaldi amorezkoak egin ziozkan. Era askotan agertzen zitzaion, bertutearen bidean betiko seguratu zuen; orazioan eta tentazio eta penetan bear zituen ikasbideak eman ziozkan.

        Erregalo esan-al baño andiagoa kordegabetze batean Jesus onak egin zion. Josefak txit deseatzen zuen, eta biotz biotzetik eskatzen zion bere Santa Cruzen, Esposa maite, edo anima garbi asko bera beti serbitzeko sartu zitzala. Kordegabetze onetan Jaunak bildots zuri eder batzuek beren leku seguruan sartuta erakutsi ziozkan: eta onela donzella garbiak komentu artan sartuko zirala esan zion: ala Josefak urtebeteren epean bederatzi nobizia, Esposo Jainkozkoa serbitzera etorri ziranak, etxe santu artan habitua artzen ikusi zituen; eta aren errebelazio edo zeruko argitasuna osoro bete zan.

 

aurrekoa hurrengoa