www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN BURUA

 

NOLA GERO TXURRUKA-ETXEAN BIZI ZALA,
ORAZIO EDO OTOITZA UTZI ZEZAN,
DEABRUAK GERRA BIZIAGOA EGIN ZION.

 

        Egurbide-ko ongillearrekin Josefa txit ondo arkitzen zan; baña aien pena andiarekin bazan ere, Jainkoak aldatu nai zuen. Gurasoetara biurtu, eta laster Jainkozko eta urteetan eldutako donzella, Txurruka-etxe anziñakoan bakarrik, zegoen batek, zeren onen Jabe prestuak kanpoan ziran, Josefa bere laguntzat artu nai zuen; eta au bere Konfesorearen konsejuz argana juan zan. Onekin biziera berri santuago bat egiten asi zan: biak batean jan eta beren joslanak egiñ, eta Aingeruak bezela batak bestea Jaunaren amorean irazaki, eta bakoitza bere gelara orazioan baztertzen ziran; ordu asko egunaz, eta gaurik geienean, Josefa Zeruko gauzen gogorazioan bere Esposo Jainkozkoarekin egon oi zan.

        Gure Josefak amabost urte zituen eta orduan Jainkoak osoro bereganonz sartu zuen. Emen lenengo sentiduak galdu, eta gozotoro Jainkoagan kordegabetua arkitu zan. Orazioan beregandik irten; edo Esposo Jainkozkoarekin amorez urtu, eta onek laztan estuakin beregan sartu, eta kordegabetze atsegiñetan illa bezela, sentiera gabe uzten zuen. Baña Josefaren Zeruko erregalo oek etsaiak ikusi, eta amorru bizi bat artu, eta orazioa galerazitzeko infernuko alegiñaz baliatu zan. Otoitzean jartzen zanean iñon ziran arazoak eta iskanbilla izugarri eta etxe-ikarak ateratzen zituen, beñ zur edo abeak, gero lurra edo etxea bera ondatzen baziran bezela. Baña nola Josefa firme baizegoen, eta beldur gabe, Jesus amoretsuak alaitu, bizkortu eta alakorik ezpazan bezela, orazioan beregana sartzen zan.

        Deabruak ikusirik alde onetatik ezer ateratzen etzuela, Jainkoak esku edo lizenzia emanik, Josefa bera gorputzean tormentatzeari eman zion. Gau batean bere beargai santuak egin, eta bere oiera lotara zijoala, deabruzko atzapar izugarri batek eztarria itotzeko gisan estutu, eta abe batetik airean ipiñi zuen. Luzaro itotzeko zorian, eta bere ezur guziak txikitzen bazizkioten bezela illtzeko oñazeakin an iduki zuen. Jainkoari bere indarra eskatzen zion, eta onek agindu, eta zepo artatik libratu zanean, guzia puskatu eta desegiñik arkitu zan, eta arrastaka eta nekez bere oiean etzan zan.

        Jaunaren izenean gogoz eta pozik tormentu ori igaro, eta bere eskutik bezela erregalatu zuen. Zeruko argi ederrez bere gela beterik ikusi zuen, eta Jesus Jainkozkoa aurtxo gozoaren gisan bere buruaren aldean eta gelaren gañetik konta al baño geiago perla txit ederrak Jesusen burura eta Josefaren inguru guztira etorri ziran. Jesus gozo maiteak Josefaren biotza Zeruko gozotasun eta amorez bete zuen, eta erregalo onekin osoro sendatuta bertan arkitu zan. Zeruko Maisu bakarrak Josefari onetan erakutsi zion, aren amorez bear bezela eramaten diran neke-trabajuak perla guziz preziatuak dirala, eta Jesus onari bere penetan jarraitzean, geron ditxa eta betiko koroa arkitzen dirala.

 

aurrekoa hurrengoa