www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI, TA LAUGARREN BURUA

 

GAI BERONEN GAÑEAN.

 

        Valladolid-ko komentuari Santa Brijidaren beste komentuen artean deitzen zaio Nagusia, bada ango abadesari gordetzen diote besteak obedienzia euren Erreglako gauzen batzuetan. Bitoriako Erlijiosa oñ-utsetakoak igaro ziran Logroñoko Urira, eta au zala bide geratu zan komentua utsik. Uriko Jaun batzuek nai zuten San Agustiñen ordenako mojak komentu uts artan sartzea, besteak arrimatzen ziran San Bernardoren ordenakoetara, besteak Santo Domingorenetakoetara, azkenik besteak zioten itxi zedilla komentua.

        Denbora artan igaro zan Valladolid-a bere egitekoren batera D. Simon Gobeo-koa, eta onek jakiñ zuen, Santa Brijidaren erlijioko berri. Komentu berriko Mojai agertu zien nola Bitoriako komentuan Santa Brijidaren Alabak sartzea nai zukean, eta onetarako eskribatu zuen Urira, eta onen aginduz igaro ziran artarako izendatutako gizon bi, fundaziorako alkar aditzera. Lenengoan ezinkizun andiak izan ziran, baña guziak eskuratu, eta irten ziran fundatzalleak Valladolid-ka komentu Errealetik Bitoriakoa fundatzera Martxoaren bederatzian, eta milla seireun eta berrogeita amairugarren urtean, Ama Ana Espiritu Santuarena, abadesa. Ama Menzia Jesusena eta Engrazia Kristorena, Priora eta Superiora. Ama Petronilla Enkarnaziokoa, eta Josefa Aingeruena, tornuzai eta koruko kantari, eta Katalina San Jeronimorena, lega.

        Bitoriara iristean, irten zan erri guzia oek artzera, atsegintasun andiaz. Artu zuten komentu berriaren jabetasuna, eta ipiñi zuten klausura, beren Erlijioko patroi San Joakin egunean. Eman zan meza solemnea Jaun Sakramentatua agirian zegoela, eta predikatu zuen D. Franzisko Aguadok.

        Bitoriako komentua fundatuta emezortzi urtez geroago ekarri zuen Jainkoaren esku ongilleak Erlijio onetako perla, Probinzia Gipuzkoakora, bada Lasarteko errian fundatu zuten irugarren komentua, D. Migel Okendo Jeneralarekin D.ª Teresa San Millanekoak euren izengañezko Maiorazgo guziz sonatuaren jabeak. Ezkonz onetako lenengo alabak ziran D.ª Maria Teresa, eta D.ª Antonia Franziska, eta oek agertu zieten euren gurasoai Santa Brijidaren Erlijiosa izateko zedukaten gogoa, eta ala Bitorian Magdalenako komentuan habitua artu, eta biak profesatu ziran Agorraren amargarrenean, eta milla seireun irurogeita zortzigarren urtean.

        Oek profesatu eta iru arte eta erdi geroago egin ziran Lasarteko komentu berriko alkarteak, eta irten ziran ara fundatzalletzat Ama Petronilla Enkarnaziokoa Bitorian abadesa zegoena: Ama Franziska San Juan Bautistarena eta Ama Ana Franziska Jesus-en Jaiotzarena priora eta superiora. Fundatzalleen bi alabak, Maria Teresa Gurutzekoa eta Antonia Franziska Jesus Maria, tornera eta sakristia-zai, eta Maria Lorenza San Agustiñena, lega.

        Lasartetik iru legoaz onunz irten ziran oek artzera Komentu berriaren fundatzalle eta San Millango Markesak, D. Migel Okendo Jenerala eta bere seme D. Migel Karlos beste aide eta adiskideakin.

        Baita ere irten zan D.ª Teresa San Millan-goa bere alaba eta adiskideakin oen ongi etorrira, onetan agertuaz euren begiramentu eta erreberenzia Jesukristoren Esposai. Moja fundatzalle oentzat zeuzkatzien ipiñiak zeldak, non jabetasuna arturik, ipiñi zuten klausura, eta an egon ziran lau urtean guziz ondo begiratuak, komentu berriko obra guzia azkendu arteraño.

        Fundatzalle oen bi alabai jarraitu zien gogoan beste iru alabak ere, zeñak ziraden, Ama Ana Josefa Konzeziokoa; Ama Maria Magdalena Enkarnaziokoa Lasarten denbora artako abadesa: eta Ama Brijida Jesus Maria denbora berean Azkoitiko Santa Cruz-en abadesa.

        Erlijio onetako laugarren komentua fundatu zan Karrion-ekin Palenziaren erdian dagoen Naba-ko Paredes-en milla seireun irurogei ta amaikagarren urtean. Au fundatzera irten ziran Valladolid-ko komentu Errealetik Ama Franziska Jainkoaren Amarena, abadesa: eta beste beargai guzietarako Ama Maria Asunziokoa: Andrea San Joserena: Maria Franziska San Jeronimorena, eta Maria Konzeziokoa, lega.

 

aurrekoa hurrengoa