www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN BURUA

 

BERE GAITZ-AZKEN, ETA ERIOTZ DOATSUA.

 

        Onelako beargaiaren egitekoetatik irtenda, irtenda, zeruko gauzetan pensatzeari bere buruak oso eman zion. Jaunaren ontasun neurrigabea zan bere erregalo guzia, eta beragana denbora eta leku guzietan ark bakarrik zeraman. Eriozko gaitzak artu baño lentxeago bere orazioan, eta kordegabetze gozo batean anima autu au laztan añ estuakin bere Esposo Jainkozkoak artu zuen, non ta, zer esan, edo nola hitz egiñ etzekien: iñondik ere bere zeruko atea idikitzen zala, edo eriotza lasterraren berri onak eman ziozkan.

        Gauza miragarri edo ikuskari eder bat Jaunak erakutsi zion: ate andi bat bi aldetara idiki zion: baña bitartean zegoen kortiña batek au barrunen zegoena ondo ikustea galerazten zion. Adierazo zion Jaunak, leku eder aiek biak Jesus eta Maria zirala. Zeruko Ateak Ama-Semiak dira. Baña zeruko atea txit estua zala, Josefak beti aditu, eta duda orretan umillkiro eskatu zion, orretan engañatzen arren utzi etzezala. Jaun amoretsuak esan zion: Zeruko atea andientzat estua da, eta txikientzat zabala da. Andiak soberbiotsuak dira, eta txikiak umillak dira.

        Otsaillaren emezortzigarrenean azken-gaitzak oieratu zuen, eta bertatik erlijiosak kezka andian sartu ziran. Bere konfesore D. Agustin Jauna bereala ekarri zuten, eta eriak, errekonziliatu, eta ill-bearra zala, esan zion. Medikuak bere egiñ-al guziak gaitzetik ateratzeko egin zituen; baña alperrik, zeren Jainkoak besterik nai zuen. Bularra txik estu, eta itotzeko zorian zeukan, eta konfesoreak esan zion Elizakoak artu obe zuela, gaitza aurrera zijoalata.

        Betiko obedienziarekin esan zion: Berorrek nai duena. Jaiera guzizkoak bere Jabe Jaungoikozkoa artu zuen; eta eskerrak emateko bakarrik utzi zutelako, an aldean zan Erlijiosa batek aditu zuen: amore eztitsu batez esaten zuela, O zeñ Jaun ederra! O ta zeñ ederra! Lagunak orazio andi asko eginta, esaten zioten: guzien konsuelorako osasuna Jaunari eska ziozala; baña Jainkoagan osoro zegoen Josefak, beti firme, Jaunaren berri edo borondatea ondo zekusanak bezela, esaten zien: Jainkoak nai duena; Jainkoak nai duena. Oleazio Santua artu obe zala, Konfesoreak esan, eta lengo pake santuan esan zuen: Berorrek nai duena. Medikuak esan zuen, Konfesore Jauna an gera zedilla; baña Josefak esan zuen, gau artan illko etzala. Ala ere esan ziotenean oleatzeko bear bazan, barrunen egotea obeto izango zala: orretarako bai, Josefak esan zuen.

        Gau erdian golpe estu batek artu zuen, eta illtzeko zorian jarri zan. Konfesorea zeldan sartu orduko beregandu zan, eta Oleazioa nai zuela, esan zuen. Sakramentu Santu au artzeko bere umilltasun guziaz erlijiosai barkazioa eskatu zien, zeren, berak zionez, ejenplo gaiztoa eman zien: gero fede eta jaiera gozoaz oleatu zan. Bereala begiak itxi, eta Jaunari eskerrak ematen barrunen sartu zan. Ama Abadesak hitz on batzuek esan, eta Josefak esan edo eranzun zion: Ama, artu dedan ondasunaren eskerrak Jainkoari ematen nago. Konfesoreak esan zion, nola Sakramentu Jainkozko arekin erregalatu zuen, eta Josefak arpegi alai batekin eranzun zion: Jauna, orañ nai-erara nago.

        Erlijiosak meza enzuten zeuden eta an geratu zanak gauza miragarri bat ikusi zuen; bada Josefak bere espirituko pozaren pozez zerbait ikusten, edo zeruko auzoan zegoenak bezela, far-aldi gozo batzuek eman zituen. Egun artan Peñaflorida-ko Andre kondesak Pillareko Ama Birjiñaren, zeruko ondasun anditzat Zaragozatik ekarri zuen soñekoa bere amorearen siñaletzat bialdu zion. Pozaldi andi bat Josefak artu zuen, eta mantu santua bere buru aldean ipiñi zuen. Bere azkeneko konfesioa egiñ baño len D. Agustin Jaunari esan zion, zer zeruko konsueloa mantu sagraduak eman zion, eta Ama Birjiñaren prenda artan beraren, eta Santiagoren, deseatzen zuen zerurako anparoa seguru zeukala. Konfesatuta esan zion aren ordua aldean zala. eta Jaunaren aurrean bere obrak ikusiko zirala, bere gogoerakoak izan ote ziran.

        Bere bizian eriotzaren beldur oi zan; baña orañ pake txit gozo santuan bertan begiratzen zion. Konfesoreak geiago azken-orduan anima zediñ, esan zion: Konfianza osoa Jainkoaren ontasunean iduki zezala bada, ezaguturik aren ofensarik beñere egiñ etzuela. Ala da, Jauna, esan zion, eta esperanza osoa daukat, ainbeste zor diodan Jaun onak ordu onetan gordeko nauela. Estu ta nekez bularretik bazegoen ere, konfesatu eta animatu zan esatera: Nere utsegin guzien damu andia daukat, eta ez infernuaren beldur edo zeruaren esperanzagatik, ezpada zeren Jainkoaren Ontasunaren kontra diran. Nere damua beti onegatik izan da, eta ez gloria edo infernuagatik.

        Gero Abadesa Andreak esan zion: Ama Josefa, Ama Santisimak bere mesede bereziak ordu onetan animai egiten dizte. Eta Josefa ditxatsuak esan edo eranzun zion: Ama, emen dago. O zer bisita! O zer erregalo bearrena, eta paregabea! Edari bat lo egiteko eman zioten, eta txit ixill geratu zan. Lotan zegoela uste zuten; baña soseguzko eriotzaren loa zan. Konfesorea sartu, eta pulsu eta hitzgabe topatu zuen. Lenago Josefa beregan zegoela, kandela puskatxo bi berak ebaki, eta esan zuen, erlijiosak zortzietan Maitinak asitzean, biak irazaki eta Jesus Nazarenoaren aurrean koruan ipiñi zitezela. Mirarizko gauza: zortzi ta erdietan konfesoreak Jesus maitearen imajiña Josefa-ren begietan ipiñi, eta Jesus-Maria eta fede, esperanza eta amorezko aktoak esaten ziozkala, ikusi zuen, nola Josefak Jesus-en biotzeronz iru bider burua makurtu, eta beste agoni gabe txit eztiro bere espiritua eman zion, eta kandela biak punta artan aitu ziran. Beti bizi izan zan bezela, Jesus-en Biotzean ill zan.

        Onela Santa Cruz-ko argi ederra, zeruko Jesus Nazarenoa-ren argiak bezela, itzali edo bukatu zan. Josefa-ren anima garbia bere Esposo argi-ederraren gozaldi betikora igo zan, eta aren gorputza negar ta deadar, adia eta inziria andien artean erlijiosen artean oien penagarri geratu zan, zeren lagun santa guziak illun eta umezurtzak bezela bakar geratu ziran. Komentuan, eta ango illezkillen soñu tristearekin erri guzian luto andia izan zan. Baña laster Jainkoak zeruko siñaleak, ditxazko gorputzarenak anima justuaren gorputz artan eman zituen. Gorputz artan egon zan anima esleituaz oroitu, eta bizi zaneko aren santutasun, umilltasun, moldesia, pazienzia, karidade eta zeloaz, aren zeruko konsejuaz, Erregla santua ondo gordetzeko eresi biziaz eta ejerzizio eta ejenplo santuaz oroituta, biotzak guziai penaz erdiratzen zitzaizten. Ikusten zuten Etxe santu ori espirituko eta lurreko gauzetan aurreratzeko zenbat bere orazio luze, eta beroakin egin zuen.

        Baña orretan bertan zeruan guzien bitarteko obea zeukaten anima doatsuak esperanza osoa eman zien, eta orren mirarizko siñaleak gorputzean ere, animaren prenda ederrak bezela, beren eta guzien konsuelorako zeuzkaten. Beko koruan kaja batean berezi lurra emateko, moldesia guziarekin agirian ipiñi zuten. Penazko eta atsegiñezko negar gozo asko ikusi ziran. Jaieraz beterik guziak begiratu, eta arriturik eziñ ikustez ondo aspertu ziran. Errespetozko arpegi zuri garbi, eta eder añ osoa, edade artan eta ark eraman zituen neke gogorrakin mirari bizia zan. Guzia, bizi baten gisa, nolanai mugitzen zuten: beste gorputz illak bezela iñor ere izutzen etzuen, baizen begiratzeko eta jaieraz ikusteko gogoak guziai ematea zizten, aren animak zeruan zuen gloriaren siñale askorekin.

        Bigaramonean Parrokian Kabildoko entierroa zuten, eta Azpeitiko sei Apaiz Jaun, erriko al zutenakiñ etorri, eta elizkizunak, oi bezela, egin zituzten. Gero Azkoiti eta Azpeitikoak beren egunetan onra guziz ederrak beren jaiera eta estimazioaren siñalean, musika eta sermoiakin Santa Cruz-en egin ziozkaten. Maisu D. Agustin Agirre-koak, paper guziak zituenak bezela, Azkoitiko Sermoian bizitza onetan kontatzen diran ejenplo eta bertute asko predikatu zituen: eta Azkoitiko erri nobleak moldizkidatu, eta Obispo Jaunari dedikatu zion. Onek biziro estimatu, eta erriari eskerrak eskribatu ziozkan. Azpeitiko erri noblearen onretan Aita Presentadu Frai Bizente Etxeberri, Santo Domingo-ko Predikari nagusiak predikatu zuen.

        Onra oietara Josefa Beneragarriaren sonak, eta beren jaierak Probinzia eta Bizkai-ko urrutietatik jendeak ekarri zituen. Bitartean erri oietatik besteetara aren ospe andia jaierak banatu zuen. Guziak Santa Josefa, Santa deadarrez zioten, edo izen ori jendeak ematen zioten. Aren mirari eta bertute andiak, eta Jaunaren zeruko doaiak guzien aotan eta mitan ziran: ez emen auzo edo alde oietatik, baita ere beste Probinzi eta Erreinuetatik aren erlikien eske ziran; fede eta jaieraz gordetzeko. Ala erlijiosak egun askotako lana izan zuten aren toka, belo, habitu eta orrelakoak puska txiki egin, eta guzien artean zabaltzen. Orra justuen oroipena bizitza on eta eriotza preziatuaren ondoren zeñ gozo eta maitagarriak diran.

 

aurrekoa hurrengoa