 |
LAUGARREN BURUA
ETSAIAREN KONTRAKO PELEA, ZEREN OTOITZ ETA PENITENZIAK GALERAZI NAI ZIOZKAN. AITA ESPIRITUALA ARTU ETA NOLA KASTIDADEKO PROMESA EGIN ZUEN
Aurtxo Jainkoaren esleitu au egunoro orazio eta penitenziatan aurrerago zijoala, gure etsaiak ikusi, eta amorru portitzaz aren kontra jaiki zan. Nola etxea estu edo itoa baitzan, bere azotaldi luzeetan gurasoak oartu edo senti etzezaten, Jainkoak gogoa emanta, ondo eskutatzeko gauaz teitatura igotzera saiatu zan, eta bere era guzira penitenziak egiten zituen, eta andik jatxi eta bere oratorioa esaten zion leku polit bat Ama Birjiñaren eta Santuen imajiñakin apainduta zedukanean bere orazio aldi luzea egiten zuen. Bere jaiera edo gauz onak asitzean, ots eta oiuska izugarriak aditzen zituen bertan zegoen ibaian: eta illargi zanean, abere mueta edo mostru izugarriak orro andiak ematen bere begiaz ikusten zituen.
Zeruko argiarekin bereala ezagutu zuen Josefak, bere penitenzia eta orazioa galerazitzeko deabruaren asmazio eta trazak zirala, baña aurrean kadukan bere Ama Santisimaren babesean etsaiaren beldur gabe, bere jarduera santuetan aurrera oi zijoan. Orazioan Jainkoak bere doai, eta bertuteen, eta batez ere Zeruko lore eder garbi garbitasunaren edertasuna erakutsi zion; eta len zazpi urte baño len Ama Birjiñari bere gogo, eta eresiak agertu baziozkan ere, orañ aren Seme Jesus Esposo jainkozkoari bere anima betiko garbitasunaren promesarekin osoro eta betiko eman nai zion. Amar urteen aldean zebillen; bere donzellatasuna Ama Birjiñaren eskuetatik bere Esposo maite Jesusi eskañi nai zionean: eta Jaunaren bere barrengo argiak, ori ondo ezagutzeko bidea asmatzeko, Aita espiritual bat billaerazi zion.
Konfesoreak Josefaren aotik Jainkoaren doai eta mesedeak, eta onen jardunbide, gogo, asmo, eta bizitza berriaren kontua aditu, eta ondo begiraturik esan zion: Promes andi ori egin zezala; eta eremurako buruzpideak utzi, eta obedienziako sakrifizioa bere gogoa gauza guzietan ukatu eta Jainkoarena beti egiteko deseo santuak botzean gogotik josi zitzala. Jainkoak Josefari obedienziaren ofrenda zeñ andia zan erakutsi zion, eta txit kontuz bide ori betiko artu zuen. Penitenzi, otoitz eta beste jardunbideen gañean hitz egiñ, eta bear zan neurri eta moldeera gauza orietan Konfesoreak eman zion. Donzella garbi onek kastidadeko promesa eginda, bere biotza Jaunari oso eskañi zion: oraziorako gaia Jesus maitearen Pasioko zazpi pauso jakiñak astearen egunetarako Konfesoreak emanta, artu zituen. Asteoroko bere azotaldi eta zilizio siñalatuaz ostean, eragabeko beste penitenzia geiegiak kendu, eta Konfesore zintzo eta zelotsuak zuzenbide ederretan Josefa sartu zuen.
|
 |