www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO BURUA

 

JOSEFAREN JAIOTZA ETA AZIERA

 

        Pedro Larramendikoa eta Marta Larrañaga-koa, izen orietako, eta anziñako jatorrizko beren etxe purube nobleetakoak Josefaren gurasoak izan ziran. Oek Azkoitiko kalean bizi ziran, eta beren ezkontza santuaren frutu bakar izan zan alaba au Santa Maria Erreala deritzan, Ama Birjiñaren Elizan bataiatu zan eta Josefaren izen gozoa eman zioten, Ama Birjiñaren mantupean, eta San Jose gloriatsuaren anparoan bertatik zeruak, betiko artu zezan, gero denboraz aur onen ditxak Jesus Sakramentatuaren izen jainkozkoaz, Santa Brijidaren gurutze santuaz, eta Zeruko Esposo Jesus-en eraztunaz sellatu eta koroatzeko.

        Belen-go estalpetxo, edo Jesus onaren estrabi edo ganbelaren gisako etxetxo batean, jaiotzatik aren antzeko izateko, gure aurra jaio zan. Onen gurasoak lurreko gauzetan beartsuak ziran; baña zeruko ondasun andi bat, eta perla preziatu ezkutatu bat beren alaban Jaunak eman zien. Odolez nobleak, baña bearrez estutxo edo nekez; baña kristau on jainkoiak bezela Jainkoaren pake ederrean bizi ziran. Ezizana pakeai ekin, ondasunak gerra biziarekin baño obea da; eta estuasuntxoa humilltasun eta beste bertuteen adiskide edo lagun on izan oi da. Hori Jesus maiteak bere jaioleku bezela esleitu zuen, eta bere Ama doatsu eta onen Esposo Jose Santuarentzat, eta gure Josefarentzat siñalatu zuen.

        Bere Ama Marta biotz-samurrak alaba au txik kontuz, Jainkoaren joia estimatua bezela, bere bularrean azi zuen eta ortik bere onerako griña eman zion. Aurkeririk, aurra zalarik, ezertan erakusten etzuen: urrrutitik begiratzen zioten guziak, gutxitan ikusi oi dan moldesi, sosegu eta onerako siñaleak ikusten ziozkaten: bere kide edo adiñekoakin ibilli edo egon nai etzuen, eta zentzu elduko andreetara alderatu oi zan, oien ejenplo eta erakutsiak artzeko. Arrazoiaren argi edo usora eldu baño len aur au, guziz bere kontura artua bezela, Jaunak bere bedeinkazio gozo, eta berekirozko graziaz bete, eta siñalatu zuen, eta Josefak ondo erakutsi edo adierazi zuen.

        Txiki zala, gurasoak berakin oiean idukitzen zuten, baña aurrak, urteai aurre artuta, bere modestia eta garbitasunaren amorezko siñaleak ordutik eman zituen, eta bere erregu gaitzgabe eta negarrakin amari txit estu eskatu zion, bakarrik lo egiteko leku edo oitxo bat egin ziozala. Bere baztertxoan lo egiteko bere gorputza alegin guziaz txit estaltzen zuen, lotan ere bere gorputzaren alderik txikiena ere agertu etzedin, edo eriotzak gauaz artzen bazuen ere, berak gogo zuen moldesiarekin arki zediñ. Garbitasunaren onelako kontu ederra zeukan aurrak ondo erakusten zuen, bere anima Santa Jainkoari osoro emana eta beraren serbitzura eskañia zedukala. O zer zeruko lezioak, ala gurasoenzat, nola umeenzat txikitan berakin ez idukitzeko: gaitzerako makurtasunak txit laster okerrerako begiak argitzen ditu, batez ere alabetan. Ala oien lotsa santu, eta garbitasunerako beti gurasoetatik eta anaietatik berezituta eratzan.

        Garai onetan bere izeba, aitaren arreba batek Aita gurea eta Abe-Maria erakutsi, eta ondo errezatzen ikasi zuen. Gero Ama Birjiñaren Salbea ikasi, eta bere biotzeko atsegin eta jaiera andiaz askotan esan oi zuen, eta orazio ederra deitzen zion eta errukien Ama maiteari deitzeko berak esan, eta beste aur-lagunai eta andiagoai ere, esan erazitzen zien. Onela Ama guziz santaren alabanzeetan eztizko atsegin-kontentu andi bat bere animan sentitzen zuen. Sei urteronz zebillen Josefa, eta ezagüera baño len borondate onaren zale santua beragan agertzen zan, graziaren argitarako prestatuaz. Eta orra txikitatik aurrak ondo azitzea eta Jaungoikoaren gauzetara makurtzea zer gauza santo eta bearra dan.

 

aurrekoa hurrengoa