www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN BURUA

 

JESUS ONAK JOSEFA MAITEA
NOLA ALAITU ZUEN.

 

        Jaun amoretsu onen erakusaldi Jainkozkoakin biziro argitu, eta aurreratu zan zerurako bidean: beraren amorezko esku-ongille ederrak egoera txit eztitsu batean anima esleitu au sartu zuen. Lenengo biotzaren salto eta ots miragarriak orañ guziro sosegatu ziran, eta Josefa-ren espiritua gorago igo, eta pakezko Jesus-en biotzeko zeru Jaungoikozko, eta soseguan sartu zan. Emen beraren, Ama maitearen eta Santuen argi eta dotriña oi ez bezelakoak, baña txit barrenen eta espirituan meekiro txit artzen zituen. Lengo bere illuntasun, animako beldur eta tentazioetan bere grazian anima autu au segurutzeko mesedezko erregalo batean argitasun agirian esan zion: Nere Erreinua nik zugan nai det: antziñako suge edo deabruak naiagatik, zuri gaitzik egiten utziko eztiot. Mesede oiekin biziro umillatzen zan, eta orduan areagoak artzen zituen.

        Beste beñ esan zion: nere urrikaltasunak zure miserien gañean ixuri nai ditut. Besteetan: nere atsegiñak zure animan iduki nai ditut. Zure miseriak nere urrikaltasunen jarleku dira. Josefak bere beldurrakin esan zion: Jauna, nere biziera epel otz onekin kontentu ez nago: eta Jaunak esan zion: ni kontentu banaiz, zer geiago nai dezu?

        Bata bestearen ondoren Fundatzalle Maria Teresa Gurutzekoa, abadesa maitea, eta Aita Zupide Konfesorea, Jaunak eraman ziozkan, eta umezurtz triste baten gisa bakarrik Josefa geratu zan. Bien animak gloriaz jantzita gero ikusi zituen. Konzepzion: Jainkoaren Etxe onen kargua zergatik artu nai eztu?, abadesa illta, kordegabetze batean Josefak argiro esan zuen. Kordegabe zegoen Josefa, eta orduan alakorik jakin gabe Ama Konzepzion etorri zan. Onek Abadesa izan nai etzuen: baña Jainkoaren gaztigu onekiñ, eta guzien atsegiñ andiaz, bere aizpa zanaren lekuan, bigarren Fundatzallea bezela, Abadesa egin zuten. Onek ala komentua, nola bere Josefa maitea Jaunaren mesede eta mirari andien artean ederki, eta beraren eta guzien nai-erara sei urtean gobernatu zituen.

 

aurrekoa hurrengoa