www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN BURUA

 

IDIAKEZ-KO ETXEAN JOSEFAREN BEARGAIAK.

 

        Josefak Idiakez-ko etxea aututzea zirudien zala zeruko argitasuna bezela, bada an iritxi zuen gela bakarreko bat leioa oratoriora zuela, non zelebratzen zan egun-oro meza santua.

        Etxe artan D. Ignazio Esandi bizi zan, eta onekin konfesatzea Josefak txit deseo zuen: baña Apaiz au guziz jakintsa bazan ere, etzedukan konfianzarik beregan, konzienzia añ minbera bat esamiñatzeko. Berriz Josefak erregutu zion arren egin zegiola karidade, bada Jainkoak lagunduko ziola. Ala onen erreguz asi zan konfesioak aditzen, eta zazpi urtetan jarraitu zuen.

        Etxe onetan sartu, eta egun gutxi barru ezagutu zuen konfesoreak nola Josefa Jainkoagan kordegabetzen zan, eta nola Josefak agertu nai etzitukean; baña ez onen arreta eta ez Konfesorearena izan ziran asko, etxeko mirabeai ezkutatzeko. Jainkozko gauzen gogoetarako zeduzkan siñalatuak zortzi edo bederatzi ordu, non geienetan geratzen zan beregandik irtenda, eta oraziotik irtetean, edo Konfesoreak andik ateratzean, ozta zutik egon al zan. Irakurri oi zituen konfesoreak Josefaren aurrean liburu on batzuek. Irakurtza onetan, dio konfesoreak; samurtzen zala asko Josefa; batez ere Pasioa irakurtzean kordegabe geratzen zala. Ezaguturik konfesoreak orazio-aldi añ luzeak agitz aultzen zutela, denbora bear bearra siñalatu zion aginduaz, zazpi ordutik etzedilla igaro egunean.

        Jai egun batean denbora luzeagoan orazio egin nai zukean, siñalatua zedukan baño, eta eskatu zion Konfesoreari oratoriora ordu bietan joateko baimena, eta onek eman zion, esanaz edo aginduaz, iruretan irten zedilla oratoriotik. Bost ordu igaro ta guzion sartu zan etxeko mirabe bat oratorioan, eta arkitu zuen pulsugabe, illdakoaren siñaleakin. Zukurutz edo susto onekin deadar egiten zion, eta arropatik tiratzen zion; baña onek erantzuten etzion. Konfesoreari esan zion, eta oek era artan bertan arkitu zuen. Konfesoreak agindu zion, biur zedilla beregan eta beregan biurtzean lenengo egin zuen gauza zan, eseri eta begiak irikitzea, baña ezpañak mugitzen bazituen ere, hitzik ezin esan zuen, bere aultasuna zala bide. Konfesoreak gero armonia bizia eman zion oratoriotik iruretan irten etzalako; eta eranzun zion: Ai, Jauna, baldin berorren mesedeak baleki zer obra gaiztoa egin didan nengoen lekutik ateratzeaz, denbora geiagoan utziko zidan. Orazioko orduaz osterontzean arazotzen zan Josefa bere eskuetako lanean bere gelan, non geienetan bakarrik uzten zuten. Konfesoreak, iñoiz sartzen zanean, liburu Jainkotiren bat irakurtzen arkitzen zuen, bere lana eskuetan zuela, guzia lo Jaungoikozko batera emana. Onetan, diote denbora artan Idiakez-en zeuden mirabeak iñoiz zerbaitegatik Josefaren gelara edo oratoriora joaten ziranean beregandik irtena eta kordegabetua, aditzeko gor eta erantzuteko mutu, arkitzen zutela.

        Aurtasunetik igaro zituen neke-trabaju utsunegabeakin onen gorputza guziz eroria bazegoen ere, bi ordu eta erdi baizik loan ematen etzion, eta au adrilluaren gañean, edo oiaren gañean bere arropakin. Egun-oroko bere janaria iru ontzatik igarotzen etzan: eta iñoiz konfesoreak agintzen bazion alimentu on bat ar zezala, obeditzen zion, baña andik laster errebesatzen zuen, zeren eziñ estomaguak janari piñik artu zion.

 

aurrekoa hurrengoa