www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN BURUA

 

JOSEFAREN NAIGABEAK
ETA ASTEASURAKO BIDAJEA

 

        Jesus amoretsuaren mesedeen ondoren Josefaren anima barrungo pena illun triste batzuetan sartu zan. Bidea utseginta galdua dabillen baten gisa, txit beldur zan: bere burua, edo konzienzia, zan bezela, edo nai bezela eziñ ikusi, eta ezagutu zuen; kezka onek sosegurik uzten etzion: eta gutxi edo asko bere bizi guzian aurrera au izan zuen. Gogoratzen zitzaion: Nere barrena nik ondo ezagutzen eztet. Nere konzienzia txit esamiñatu, eta kontuz begiratu, eta arkitzen ditudan utsegiñak baño askoz geiago, eta andi edo pisuagoak nik egiten ditut. Ai nola ote nago! Nere Jaun maitea, zer da au? Nik zer egin nezake?

        Konfesoreari txit estu kontu ematen zioten. onek, oi dana, alegiñaz alaitzen zuan; baña bere kezka eta naigabera biurtzen zan. Negarrez artu eta desegin, eta Jainkoari bere argi andi bat, bere utsegiteak ezagutzeko, eskatzen zion. Baña laster bere penetara biurtzen zan. Alde guzietatik konsueloko ateak itxiak, eta nora biurtu, edo zerekiñ, etzekien. Etsipen triste oien eta bere biotzeko estualdi samiñen artean gogoak eman zion, edo Jainkoak gogoratu zion, pena aiek zerbait arintzeko, Andre jainkoti, edo sona andiko Jaunaren adiskide bat billatzea, aren bitartez zeruko bear zuen argitasun geia, eta bere animaren ezagüera osoa, eta egiazko sosegu eta pakea arkitzeko.

        Ditxazko Andre au Ama Maria Urdinaran, Aldariaga-ra ezkondua, Asteasuko erri noblean adiñ andikoa, eta sona andiagokoa, luzaro oatuta zetzana zan, eta bere biziera santu, eta ejenploakin Zeruko espirituaz beterik, mirarizko Jainkoaren gauza andiak egiñ eta esan zituena. Onen espiritu miragarria, Donostiatik Asteasura etorri, eta zuzendu oi zuen Aita Migel Elizalde, Jesuita, eta esan al baño jakintsuago zan Teologo sonatuak, eta bere liburuagatik Maisu guzien artean ondo ezagunak. Ama Maria onegana joateko asmo eta gogo txit biziak gure Josefa gazteak artu zituen. Jaungoikoari ditxa au mesede anditzat bere erregualdi luzeetan eskatu zion. Beñ eta berriz zale ori koitu nai izan zuen; baña asko balio zuena asko kostatzea Jainkoak nai izan zuen. Orañ esango dedan bezela, geroenean bere animaren onerako iritxi zuen.

        Bere Konfesorearen baiezko gabe Josefak ezer ere egin nai etzuen, eta hura zerbait atzera zegoen. Iñauteriko asteartean, berrogei orduetako induljenziak irabazteko, Josefa jaiera andiaz Kolejioan komulgatu zan Soseguz Jesus maiteari eskerrak ematen zegoala, iñoiz ere baño Ama Maria ikusteko zale biziagoak sentitu zituen. Zer igarotzen zitzaion konfesoreari esanta, onek ikusaldi edo bisit ori egiteko baimena eman zion. Bere aitari, arren lagun ziozala, erregutu zion, eta Jainkoak ala naita, bederatziak ezkero biak bidean jarri ziren, eta egun artan mirari asko gertatu ziran.

        Lenengoa: ez Aitak eta ez alabak Asteasurako biderik zekiten; mendi goitu, aldapagogor elurrez beteak neguaren biotzean, eta egun laburrean igaro bear zituzten. Iturri-otzera igotzen asi ziran; baña Josefa amorezko egoakin beti aurrera. Aita gizon txik sendoa omen zan, baña alabaren aire galantari ezin jarraitu zion. Baña Josefa, Ama Birjiña Santa Isabel ikustera bezela, ez geldi, ezpada txit ariñ, bere adiskidearen billan zijoan. Iturriotz-gaña igaro, eta kanpo zabal batean bi edo iru bide ikusi, eta txit kezkaz arkitu zan, eta bidea utsegiteko beldurrez zer egin etzekienean.

        Zalantza onetan zijoala, orra non Jainkoaren onginaiak lagundu zion. Andre bat bere aurtxoa besoetan zuela, an agertu, eta aurrera zetorkion. Ori ikusita Josefa txit poztu zan, bere bide segurua jakiteko. Alderatu zanean, ondo begiratu, eta andrearen arpegia guziz modesta eta ederra, eta bere besoetako seme zoragarria edertasuna bera zala, ikusi zuen. Amaren grazi ona ikusi, eta bere dudan esan zion: Andretxoa, Asteasura ondo noa? Eranzun zion: Bai ondo, eta zuzen zoaz; baña eziñ orrela joango ziñake, baldin Jainkoak bidea erakusten ezpalizu. Eskerrikazko erran ta, bere bidea artu zuen bereala. Aita aldean zuen begiratu, eta orra non ez batera eta ez bestera begiratuta Andre bidezkorik iñon ere ikusi etzuen, eta punto artan eta kanpo zabal artan bereala desagertu zan. Ama Birjiña bere Seme maitearekin bideerakusle izan zan.

        Oien mesede andiaz txik ariñ Josefa eta Aita aldapa bera jatxi ziran, eta Ama Mariaren etxea billatu, eta erraz topatu zuten. Txit argi zala etxe artara iritxi, eta mirari andiaz bat batetan oso illundu zuen. Ateetan deitu, eta Josefak esan zuen nola pobretxo arrotz bat, oaturik an zegoanarekin egon bear zuena zan.

        Onek ordu onean sar zedilla, eranzun zion. Gaxoaren aurrera zanean Josefa, ark ziñatu eta esan zion: Josefa, zu zatoz, eta nigana? Batak bestea iñoiz ere ikusi etzuten baña ezagutzen bazuten bezela beren izenaz ongi-etorri eta diosala alkarri egiñ zioten, San Pablo lenengo eremutar eta San Antonio andiak bezela: eta Santa Isabel-ek Ama Birjiñarekin egin zuen bezela.

        Josefak, bere Ama Mariarekin geratu zanean bere etorreraren berri eta zertara, esan zien. Zugana nator, Zerurako biderik seguruena ikasi, eta artzekozaleaz. Gure Jainkoa obeto, edo alik ongien serbitzeko ikasbideak zugandik artu nai ditut. Karidade egin bear didazu, zuk bezela, nik ere gure Jauna egiaz billatzeko eta guzian berari atsegiñ egiteko bear dedan         argia emateaz; bada nere barrengo ezjakiñ eta itxutasunaz txit illun eta estu arkitzen naiz, zeren nere utsegiñ andiak eziñ ikusi, edo ezagutu ditudan. Jainkoari diozun amoreagatik, arren! guziak banaka ager zaizkidatzu, eta beraren graziarekin ni osoro emendatzeko lagun zadazu.

        Biotzeko negar, eta suspirio samiñakin bere barrengo naigabea esaten zegokion bitartean, Ama Mariak farra atsegiñ batekin errukiz begiratzen zion, zeren Josefaren biotza amore jainkozkoaz erre eta eriturik zekusan. Ala Ama maitearen beargaiak egiñ, eta biziro alaitu, eta poztu zuen. Esan zion, etorkizun berri onak emateko: Jainkoa asko serbitzeko bear ziran gauzetan patu guziz onekoa izango zala, eta aren amorez asko eraman edo sufritzeko santuen suerte ona izango zuela, eta bere Inkisizio puska paltako etzitzaiola. Josefa, esker on andiak emanta, txit alaitua Jaunaren mesedez etxera biurtu zan, eta lengo obra on guzietan bere lagun maitearekin txit gogoz asi zan.

        Konfesoreak ezagutu zuen, barrungo gurutze oiek eta penitenziak Josefa argaldu zutela: eta bere neurri onean sartu zuen. Bere azotaldi eta zilizio jakin edo aginduak baizik egiten etzuen, eta bere berotasun edo eresien kontra bazan ere, obedienziaren sakrifizio askoz obea Jainkoari egiten zion. Konfesoreak ezagutu zuen, limosna eskatzeko Josefak lotsa modu bat zedukala, eta Sazerdote eta Jaunen andietxeetan zaku batekin bearrekoentzat limosna eskatzea agindu zion: ala egiñ ere zuen agindu zion denbora guzian. Gure Aita Erretoreak ogi asko ematen zion, etxe jakin batzuetan zabaltzeko, eta ogi-bearrik etzuten batzuetara asko eramatea, berariaz agintzen zion. Aita Erretoreari iñoiz esan zion: Asko eramatea agintzen didan etxe orietan limosna premia gutxiago da, gutxi eramatea esaten didanetan baño. Baña gaztigu ori, bekaitz edo inbidia bazan bezela, Konfesoreak aserre gisa artzen zuen, Josefari erakusteko obedienzia itsu santuaz bere burua eta iritzia gauza guzietan ukatzen; eta zer, edo zergatik, agintzen zan esamiñatu bear etzala.

        Ama Santa Teresa eta Avila-ko Mari Diaz Jainkoaren serbitzari andiak beren Konfesore Aita Baltasar Alvarez, zeruko argiz eta Jainkozko espirituz beteak, beren nai guziak eta iritzia osoro ukatzera, eta sustraitik ebakitzera oitu, eta txik egiñ zituen. Estuasun andi batean Ama Santa Teresak gure Aita Baltasarri eskribatu zion, eta duda artatik libratzeko, arren! bereala eranzun ziozala. Bereala eranzun zion Aitak; baña kartaren gañean agindu zion amabost egun aietan karta idiki etzezala. Edozeñek dakus zer tormentu garratza zan; baña Santak kunplitu zuen ori, Jainkoaren esana bezela.

        Maria Diaz sonatuari konfesatzera zetorrela agindu, e.a amaiketaraño iduki, eta aserre bazan bezela, egun batean eta bestean, amabost eta ogei egunean ala idukitzen zuen. Onela Josefa Aita konfesoreak progatzen zuen: eta azkenean konfesio gabe komulgatzera bialtzen zuen. Guztian Mari Diaz bezela, Josefa oitu eta obeditzalle beti izan zan. Anima oiek konfesatzeko eta komulgatzeko, o zer gose eta egarria zuten! Orien espirituak zer zeruko ansiak zituzten! Baña obedienzia itsuaren kate indartsuen, o zer indar paregabea! Gauzarik santuenetan, eta oriek Konfesoreak ukatu eta obeditzean dago Jesus obeditzallearen Gurutzeko fruturik santuen eta seguruena. Salbatu nai dezun kristaua, obedienzian, eta zere buru eta naia ukatzean, dago zerurako zure bidea.

 

aurrekoa hurrengoa