www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN BURUA

 

AGERTZEN DIZKA JAUNAK LAGUN URKOEN PREMIAK
ANIMAKOAK ETA OIEK KENZEN SAIATZEN DA.

 

        Bere Jabe maitearen amore jainkozkoak Josefa iziotzen zuben eta ortik animen salbazioaren sugar zelo andiz beteak artzen zituen gure Jaingoikoa amatu eta serbitu bearrean aren Ontasun ondogabea ofenditurik ikusteak biotza erdiratzen zion. Bere orazioan anima asko Jaunaren desgrazian ikusten zituen, eta eziñ-esan-alako tormentu eta penak igarotzen zituen. Negar ta suspirio, penitenzi eta mortifikazio guziak orazioan desegiñik, Jainkoari ofrendatzen ziozkan. Bere konfesoreari penaz beterik argi seguru orien kontu ematen zion. Baña au txit begiratua zan; eta anima galduen erremedioa biotz guzitik opa bazuen ere, Josefaren argi andi, eta Jainkoaren gaztigu añ estuai sinistera eta ezer egitera ezin iñolatan animatu zan.

        Jainkoak bere serbitzaria orazioan egun-oro eta geiago estutzen zuen, eta pekatari galdu orien edo beraen ofensa itsusi eta sakrilejio izugarrien erremedioa Konfesoreaz baliatu, eta laster billa zezala. Errian ziran lau pekatari Jainkoak izendaturik Josefari erakusten ziozkanak, egun-oro aldarera zijoazen Ministro bi, ezkondu bat, eta beste ezkongai bat ziran. Eliz-gizon bata aren lagun andre tristeak Josefari esan zion bezela, sei urtean ezkutuan bazan ere, mundu itsuak ontzat zedukala, deabruaren mendeko deshonesto bat izan zan. Bestea amazazpi urtean konfesatu gabe infernuko lokatzean sarturik zegoen, eta orrela ezkondua eta bestea. Beste askoren desditxak bezela, oien egoera gaiztoa Jainkoak Josefari orazioan agertu zion, eta zeñ aserre aien kontra zegoen.

        Egia da, Konfesorea lenengoagatik Josefak esan zionean, atzeratxo zegoela, zeren alakorik zala uste etzuen, eta iritzi onean urlia zedukan; baña Jainkoaren mandatuak estutu, eta onen gaztigua eman zion. Urliak guztia ukatu zion; eta Josefari esan zion. Onek eranzun zion: larga bekio: laster Jainkoak guzia konfesatzera erakarriko du. Ala ikusi zan. Konfesio oso andi bat damuz beterik egin eta biziera berria artu zuen. Bigarren Apaiza obeto etzegoen, eta ala Jainkoak agertu zuen. Orduan Josefak naigabe esan-al baño andiagoa artu zuen, bada Jainkoaren ira eta aserre gogorra bere Ministro galduaren gañera erortzeko zorian Jaunak erakutsi zion. Baña Josefak, orazioan negarrez eta suspirioz jarri, eta Santo Kristoa besoetan artu, eta esan zion: Eztizut utziko, Jauna; barkatu bear diozu: arren! Jauna, urrikaltasun eta barkazioa. Konfianza osoarekin oraziotik jaiki eta konfesoreari etorriko zala segurutu zion, eta agiazko konfesio andi batekiñ Jaungoikoagana anima galdu au ere biurtu zan.

        Gizon ezkondua bere emaztea etzan beste batekin limuritua eta itsutua zegoen. Josefak Jaunari erregutu, eta aren izenean konfesoreari esan, eta gizonak zan guzia ukatu zion. Bego, Jauna, Josefak esan zion: konfesatzera bera laster etorriko da. Ala ikusi zan. Urrengo gauerdian emakume gaiztoaren etxera zijoala, arkabuz-tiro batek arpegia eta eskuak kiskaldu ziozkan eta mostru izugarri, edo deabru bat, bere aurrean ikusi zuen. Onen igesi, erreta zegoen bezela, lasterka konfesoreagana joan; eta konfesio egiazko batekin bere animako zauriak, gorputzekoak sendagilleak kuratu baño len, sendatu zituen.

        Onelako argi edo zeruko gaztigu asko animen salbaziorako Josefari Jainkoak ematen ziozkan. Baña nola iñoren biziera gaiztoa eta pekatuak ala ikustea gauza izugarria dan, eta etsaiaren beldur zan, umilkiro argi orietatik libra zezala, eskatu zion. Ala ere persona bat beñ ustegabe topatu zuen: bere biotzean Jainkoaren argizko gaztigu edo golpe bat sentitu zuen eta bere kulpa txit ezkutatuak, egoera ditxagabea eta deabruaren mendeko bere anima zeukala, esan zion. Arriturik geratu zan: munduarekiko iritzi onean zegoan; lenengoan ukatu nai zukean; baña Jainkoagana beregan biurtu, eta egiazko biziera artzeko guzia zan bezela aitortu zion: konfesatu, eta bere burua Jainkoari osoro emateko eta bakarrik bera serbitzeko, bereala erlijioan sartu zan.

        Alde askotara bere lagun urkoen zelo au Josefak erakutsi zuen. Don Franzisko Idiakez, jaun guziz prestua, Balladoliden bere egitekoakgatik zegoela, azkeneko bere gaitzak artu zuen. D.ª Ana Luisa Peñafloridako Kondesa, aren alaba, berri triste onekin Parrokiara, Josefa zegoan baztertxora joan, eta bere Aitaren osasuna Jainkoari eskatzea enkargatu zion. Josefak bere ongille aundien etxeari zenbat zor zion ondo ezagututa, Jaun ark bere bertute siñalatuen artean egiten zituen limosna ugari eta Jainkoaren gogoerako obra ederrakgatik, bere biotz guzitik bere erregualdia egin zuen.

        Andre Kondesak urrengo korreoan onera Aitak eman zuelako albistak izan zituen; baña Josefari Jainkoak orazioan illberria ordurako eman zion. Alabari ezer esan gabe, orazioa aurrera aren animagatik eraman zuen; eta orduan D. Franziskoren anima Jainkoak bialdu, eta ikusi zuen, eta esan zion: Josefa, zu zera nere ama, nere bearrenean laguntzen didazuna. Jainkoagan kordebageturik geratu zan Josefa, eta Jainkoaren aurrean lotsaturik, zeren berak Jaun orren anima ikuserazi zion, eta esker onak ematera grazi añ ederrean bialdu zion.

        D. Jose Ignazio Zuazola, Etxesantu onen jabea, D. Matias, eta D.ª Ana Lasalde, odol guziz onekoen seme bakarra, gaitzak artu zuen, eta illzen jarri zan. Josefak txit asko oriei zor zien. Etxe santu onetan Aita San Ignaziori semearen osasunagatik bederatziurren bat egitea, Amak txit estu agindu zion. Josefak gogotik ori asi zuen; baña bere biotzean eriak ill bear zuela, gaztigua artu zuen. Bederatzi urrenaren bukaeran, kapilla santuan meza enzuteko zegoela, jendeen atsegin andiarekin gaixoa obeto zegoelako berri onak etorri ziran. Baña Josefa bere barrenean, ill bearra zala, seguru zegoen. Hostia santua konsagratu, eta dei bat argiro aditu zan: Ill da, eta ala gertatu zan, eta meza esan orduko illberria etorri zan.

        Denbora orretan Josefaren ama Marta illtzeko gaizkitu zan: alaba onak bezela bere urrikaltasun andiarekin lagundu zion, eta bear ziran sendagaietan serbitu zuen. Bearren zuena, aren salbaziogatik orazio asko Jaunari egin ziozkan, Sakramentuak arturik, Jainkoak eraman zuen; eta bere zegozkion elizkizunak egiñ, eta penitenzi eta erregu asko, eta meza askoren limosnak bildu, eta amaren animagatik jaiera guziaz atera zituen. Onela, eta txit ederki, Espiritu Santuaren Konsejua eta Tobias santuak bere semeari esan ziona: bere bizi guzian ama onra zezala, egin zuen.

 

aurrekoa hurrengoa