www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN BURUA

 

NOLA ANIMEN KONBERSIOAN LAN EGIN,
ETA DEABRUEN PERSEKUZIOAK
GARAI ONETAN IGARO ZITUBEN.

 

        Bere bakar-lekuan Josefa askok billatzen zuten, eta Jainkoak bere serbitzariagana ontzeko zekarren lujuriako pekatuen lokatz itsusian sartuta luzaro zegoen gizon bat bere desditxa kontatzera etorri zitzaion. Alaitu zuen asko, Jainkoaren ontasuna batetik, eta alako pekatuen infernuko penak bestetik biziro eta ederki begietaratuaz. Baña gizon tristea etsia zegoela, eta ezin oitura galdu ori garaituko zuelakoan zegoen: Emen infernuko atea zabalik ikusiko banu ere, amore itsusi onen indarrari eziñ gañ artu nizaioke, zion gizonak. Josefak aren etsipena ikusita bere orazioan Jaunari aren egiazko konbersioa eskatu zion, eta aren konfesoreagandik laster jakin zuen, Jainkoaren urrikaltasuna, eta nola gizon triste ark negar andiakin bere pekatu guziak konfesatu, eta biziera berri santu bat egin zuen.

        Andre arrotz bat etorri zan, eta Josefarekin egun batzuetan jan, eta ejerzizio santuetan Santa Cruzen egon zan. Josefa aren konzienziako gauzakin beldurtu zan, eta bere alabanzarik nai etzuen. Andrea guziz triste biurtu zan: baña gau artan lo egin nai zuen puntuan oñaze txit biziak gorputz guzia tormentatu zioten, eta argitasun andi batean anima galdu aren egoera negargarria erakutsi zion: eta zeren ala bialdu zuen, oñaze aiek bera artu zutela. Goizean adiskide baten bidez andrea deitu, eta txit ondo artu zuen, eta aren aotik, Jainkoak erakutsi zion kondenazioko bidea aditu, eta konfesio andi bat eragiñ, eta bien konsuelo osoaz leku-aldatu, eta Josefak alde askotara lagunduaz infernuko bidea betiko utzi, eta libratu zan.

        Miragarrizko konbersio asko Josefak egin zituen, eta orregatik deabrua amorru guziz gogorrarekin aren kontra biurtu zan, eta tratu gaizto asko eman, eta tormentatu zuen. Arratsalde batean turmoizko ekaitz izugarri bat asi, eta bere ermitako kanpana jotzera Josefa igo, eta oi dan bezela, asi zan, lurreko frutuak Jainkoak gorde zitzan: orduan Zentoi izugarri edo infernuko mamuak aga andiaz armaturik sartu ziran, eta gora ta bera aserre andiaz zebiltzala, argiro ikusi zituen. Lenengoan zerbait izutu zan: baña Gurutze Santuaren konfianzan, kanpana jotzen nola beti sendo jardun baitzan, andik puska batera guziak ondatu, eta ekaitza desegin zan.

 

aurrekoa hurrengoa