www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN BURUA

 

JOSEFAREN LENENGO KOMUNIOA,
ETA AMA BIRJIÑAREN
LENENGO MESEDE SEÑALATU BAT

 

        Baldin Josefa, aur gaitzagabea, gauz onera añ emana bazan, jakiña da, Zeruko grazia eta mesede guzien Atea Ama Birjiña dala, eta bere doai guziak Jaunak iturri onetatik animai zabaldu nai diztela, eta onen amorez beregana erakarri nai dituela. Esan diran orazioak bai, baña Fede santuko misterio bearrenen berririk Josefari aurtasun orretan iñork ere eman etzion: eta berak zer obligazio zuen oraindik etzekien. Sei urte eta erdi zeuzkan, eta orra non (nondik edo nola eztakigu) komulgatutzeko, edo Jesus Sakramentatua bere biotzean artzeko gogo andi batek eman zion, eta gure Kolejioko Elizan sartu zan. Aita bat konfesonarioan ikusi, eta aren oñetan jarri zan.

        Konfesorea aur gaitzgabe ori ikusi, eta lenengoan farrari eman zitzaion. Baña gero, gure Fedeko Artikulu lenagoen edo bearrenak galdetu eta arriturik enzun zuen, guziai txit egokiro eranzuten ziela, eta Trinidade, Enkarnazio eta Aldareko Sakramentu guziz Santuaren Misterioak ederki eta argiro, esaten zituela. Konfesorea biziro, eta Josefa bera ez gutxiago, dotriña oien gañean arritu ziran. Berak gero esan oi zuen, etzekiala nola eranzun zuen, bada iñork ere erakutsi etzion, eta Trinidade eta Enkarnazioko Misterio ezkutataen izenik arteraño enzun etzuen. Seguru dirudi, Espiritu Santua bere Maisu bakar izan zuela, eta bere argi eta jakintasun añ miragarria eta Jesusen amorezko Sakramentuaren gose eta egarri santua añ goiz aurrari eman ziozkala.

        Konfesoreak sei urte eta erdiko aurtxoa eta aren aziera ondo ikusi, eta begiraturik, eta Zeruko mesede eta Jainkoaren eskua onegan zebiilela ezaguturik, komulga zedilla, edo bere Jaun eta Jaungoikoa ar zezala, esan zion. Josefaren anima garbi santuak Jesus Sakramentatua bere biotzean artu zuenean, amorezko sugar bizi bat barrundatu zuen; eta Jaunaren argitasunaz izan zuen gose edo egarrialdia anima justu aren asealdi edo bete aldia izan zan, eta Komunioko mesedearen esker onez betiko geratu zan; ala Jainkoarekiko, nola bere konfesioarekiko, zeren alako gozotasun zerukoa bere iturrian progatzera bialdu zuen: ori ikusten zuen, edo gogoratzen zitzaion guztian, ongille andi bati bezela begiratu, eta Jaunari erregutzen zion, berari egin zion on andi ori onda paga zegiola.

        Lenengo Komunio onetan artu zituen Zeruko grazia eta animako indarrak eriotzeraño aurrera eraman zituen, Jesukristorentzat bakarrik bizitzeko, eta bere, nai edo borondate guzia osoro ukatu, eta Jesus onarena egiteko. Aurtxo Josefak Jaunaren gloria eta gustoa billatzen zuen bitartean, Ama Santisimak erregalo andi batekin bere anparo edo mantupean kadukala, erakutsi zion. Lenengo Komuniotik laster gau batean bere oiean sartu eta Jainkoa obeto serbitzeko, edo gauza guzietan bera bakarrik billatzeko eta aren ofensa guzietatik beti iges egiteko bideak artzen, eta biziera berri santu bat egiteko kontuak ateratzen jarri zan: eta orran on gela guzia argitasun txit eder batek bete zuen, eta orren erdian Ama Birjiña, esan al baño ederrago, eta Majestade txit andian etorri, edo agertu, eta errukizko bere begi ederrak ditxazko aurtxo onetan ipiñi, eta berak dakien bezela, gozarotu zuen. Ikusaldi eder au luzea izan zan: gurasoak an zeudelarik oartu etziran, baña Josefak zintzo begiratuta, ikusi zuena iñori ere esan etzion: eta andik urte batzuetara, bere Konfesoreari guzia agertu zion. Ikusaldi edo Ama guziz Santaren bisit onetan Zeruko zer ikasbideak artu eta zer dotriña ikasi zuen, nor esan lezake?

        Gauza segurua da, Errukizko Ama maiteak Josefaren biotz garbi santuaren deiak enzun zituala; eta aur onek askotan eskatzen zien bezela: Ea, bada, gure bitartekoa, zure begi urrikaltsu oriek biur tzatzu gugana, ala Zeruko Erregiña gozoak enzun, eta bere aurrak ikustera etorri, eta sari ugariaz ordañdu oi zuela, eta au zan guzia Ama Birjiñari eta Jesus gozoari betiko emana geratu zan Sakramentuen usuera, edo al zuen guzian Komunio santua artzea, guziz nai zuen, eta amorezko jaieran sutu, eta kontuz txit prestatzen zan. Santuak diotenez, Alpeetako mendi goituetan erbiak neguan betiko elurra ikusi eta janaz, zuri zuri biurtzen dira: ala Josefa, Jesus-en edertasun eta garbitasuna beti Komunioan janaz, Kastidade eder garbiaren lore egiñik geratzen zan.

        Ala zazpi urte baño len Birjiña guzien Ama garbienari bere garbitasuna agindu zion. Gure Kolejioko Elizan, Ama Birjiña aldare batean beneratzen da: onen aurrean jaieraz zegoela, Zeruko bultzada bizi batek biotzean Josefari eman, eta esan zion: Birjiña guziz santa, zure antzera nik Birjiña edo donzell izan bear det. Onela goiz, edo lasterka bezela Ama Birjiñaren eskuetatik Jesus bere Esposo jainkozkoaren besoetan edo biotzean ditx andiz betiko sartu zan.

 

aurrekoa hurrengoa