www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARREN BURUA

 

KONTATZEN DIRA GERTAERA BATZUEK
SANTA KLARA-KO KOMENTUAN
EGON ZAN DENBORAN, ETA
IDIAKEZ-KO ETXERA IGARO ZAN ARTE.

 

        Josefa Logroñotik biurtzean Santa Cruz-ko Ermitara, bere garbitasunaren siñale agiriakin begiratzen zuten onen irmetasun andia, bere espiritua egiazkoa zana, eta ezaguturik guztiak onen bertuteen otsa, alabatzen zutela, Azkoiti-Azpeitietako Etxandre andizki guziak bereala joan ziran Josefa ikustera, au ikusiaz beren deseoak nai erara asetzera. Berak nai zuen egin biziera bat guziz ezkutukoa Jesukristorekin; eta ermitan eraratzen bazitzaion ere denbora asko bakar lekuan orazio egiteko, txit beldur zan bere kordegabetzeetan jendeak ikusteaz. Orregatik opa zuen gorputza, ezkutatzea munduari, Erlijioko klaustro edo etxe itxi batean.

        Ospitalean bizitu zan denboran iduki zuen adiskidetasun andia Santa Klara-ko komentuko mojakin, zeña fundatu eta dotatu zuen oparo D. Franzisko Zuazola Idiakez-ek. Komentu oni zor zion Josefak mesedea, bearrekoak karidadean arkitzen duten bezela; eta are mesede andiagoa zor zion Ama Maria Josefa Jesus-en, eta Munibeko, garai artan komentuko Abadesari. Agertu zuen Abadesa onek Josefari belua emateko zedukan deseoa, eta onetarako eskañi zuan bear zan dotea bere anaia D. Ignazio Zenarruzako Kolejiatako Abade Jaunak: baña nola denbora berean eskañi zion D.ª Ana Lasaldek Santa-Cruz-en Serora izateko tituloa, zer egin bear ote zuen bere konfesorearekin egon, eta onek agindu zion, eska ziozala zortzi egunetako orazioan Jainkoari argia, bere gogokoen zana aututzeko.

        Ala egin zuen Josefak, eta denbora au igarota, eman zion berri bere konfesoreari, nola Jainkoak ematen ziozkan argitasunak Santa Cruz-ko ermitara joateko, eta ala egin zuen onen baimenarekin.

        Baña orañ Josefa Logroñotik biurturik, nola deseatzen bai zuen Erlijioko klaustro edo jardiñ itxi bat, non mundutik urrutiraturik, iritxi zezan bere espiritu eta gorputzeko pakea eskatu zuen Santa Klarako Mojetan eta beretakotzat artua izatearen mesedea; eta bereala iritxi zuen, moja guzien baimenarekin, eskañiaz onetarako bear zan dotea D. Pedro Idiakez, etxe onetako jabe prestuak.

        Sartu zan Josefa nobiziaduan milla seireun larogeita seigarren urteko Garagar illean, eta bere biotzak atsegin kontentu bat progatu zuen, baña alaingoa, nola biajariak itxasoko ekaitzak igarorik, portura iritxi eta erakusten dutena. Emen bere espiritua atsedeten zan bakarreko orazioaren tarea gozoetan, eta ematen zan pozik Jainkoa alabatzen Aingeruen beargaia egitera, arako Jesukristori eskañita zeuden Birjiñen koruarekin, zeñai zor zien amore berezi bat.

        Komentuko Erlijiosa bati lurra ematen ziarduten garaian, Josefak bere eriotza zerabillen buruan, ondo begiratuaz, nola leku artan emango zioten egun batean bere gorputzari lurra: baña orduan aditu zuen barrungo boz edo oju andi bat, esaten ziola: etzera zu emen lurpetua izango. Elizkizuna bukatuta, bere burutik boz edo oju hura kendu nai zukean; baña ezin koitu zuen bere eresia, zeren uste zuen barrungo gaztigu au guzituaz zijoala, bada Santa Cruz-ko ermitan fundatu bear zan Santa Brijidaren komentu berrian bere profesa izan bear zuela. Amar illabetean biziro nekatu zuten Josefa buratazio oek; bada argiro ikusten zan, zeñ minberatua geratzen zan bere biotza. Argatik bere orazioak luzatzen zituen, eskatuaz Jainkoari, bere argi jaungoikozkoa etsaiaren lazoak ezagutzeko, eta bere borondatea egiteko.

        Orazioan eta mezako denboran komunkiro sentieragabe geratzen zan. Komentuko mirabe batek iñoiz arkitu zuen Josefa belauniko jarri, eta, illdakoaren siñaleakin. Deadar egiten zion, eta habitutik tiratzen; baña onek etzion eranzuten, ezta ere mugitzen; eskuetatik eltzen zion, eta, arkitzen ziozkan izoztuak: eskuan zedukan argia alderatu zion, sudurra erretzeraño; baña ala ta guzi ere sentiduaren siñalerik ematen etzuen. Bereala Abadesagana joan eta esan zion, Josefa illa zegoela. Baña nola baizekien Abadesak Nobiziaren onelako kordegabetzeen berri, sinistu zuen izango zala hura arako San Bernardok deitzen dion eriotz ona, bizia kentzen eztuena, baizik geitzen duena. Agindu zion Abadesak mirabeari, bere gelara zijoala, eta korura joan ta Josefari esan zion: bere sentidura biur zedilla, eta ala obeditu zion nobiziak Abadesaren aginduari; eta bereala beregan jarri zan.

        Añ utsunegabeak egin ziran onen kordegabetzeak egunaz eta gauaz, non Abadesaren illoba batek, zeña zan Josefaren zeldako laguna, bere izebari esan zion: Ama, nere laguna egun guzian lo dago, eta gauean lorik egiten eztu. Baita ere ikusi zuen Abadesaren illoba onek bi suertalditan uso zuri bat jaxten zeldaren gañeko solaidutik Josefaren buru-gañera, au orazio egiten zegoen garaian, eta lagun au geratu zan ikaraturik ikuskari arekin.

        Igaro zituen Josefak nobiziaduan amar illabete pena oen artean, eta nola eskatu bear zitzaion Obispo Jaunari baimena, borondatea agertzeko, erabaki zan Josefa, ez agertzera, konsejua artu gabe. Sasoi artan Loiolako Etxe santuan zegoen Erretore Aita Andres Zupide, eta oni agertu ziozkan bere barrungo dudak, bere gogoerako persona baten bitartez. Onek kondaira au aditu zuenean, esan zuen: Bada Josefaren griña berezkoa bazan ere komentu artan profesatzea; bere barrungo gaztigu egun oro geitzen ziran aiek zirala siñaleak, nola Santa Brijidaren komentu berrian profesatzea Jainkoak nai zuen.

        Enzun bazuen ere Josefak eranzuera au Ministroaren bitartez, Jainkoaren hitza bezela, jaiotzen zitzaizkan ezinkizun berriak au egiteko. Ez [...] zitzaion bere burura zer prueba eman bear zuen, eta mesede andiak zor zizten Erlijiosakganako bere eskergabekeria; baita ere guziz miñ ematen zion Abadesaren obedienziatik aldegin bearrak, zeren Ama maitetsu baten egitekoak zor ziozkan. San Antonio Paduakoaren egunean, zeñari jaiera berezi bat gordetzen zion, sentitu zuen nola Santu onek goizeko lauretan eskutik guziz eztiro eltzen bazion bezela, mugitzen laguntzen zion, eta oetik jaikitzen, eta begiratu zuen bereala, nola ezinkizun guziak aldegin zioten, eta bere biotza soseguz geratu zan, Santa Brijidaren komentuan profesatzeko bere garaian.

        Iritxi zan profesioko denbora, eta etorri zitzaion Parrokiako Bikario Lizenziatu D. Franzisko Izagirreri kargua; eta nola onek zekien, komentutik kanpoan nai zuela agertu borondatea, klausuratik atera, eta eraman zuen Ospitalean dagoen Soledadeko kapillara. Erakutsi zuen Josefak gau artan an geratzeko eresia, gordairuan bezela: baña Bikario Jaunak ipiñi ziozkan begien aurrean erriko Andien etxeak; bere gordairurako gogo zuena autu zezan, eta ala autu zuen Idiakezko etxea. Bikario Jaunak albista au eman zien D.ª Luisa Egia, eta onen Seme D. Pedro Idiakez, etxe onetako Jaunari; eta bereala Ama Semeak joan ziran Soledadeko Kapillara, eta eraman zuten beren etxera, onetan agertuaz Josefarentzat zedukaten borondate ona.

        Bigaramonean agertu zuen berriro bere gogo edo borondatea, nola orduan etzan arkitzen bere Nobiziadua aurrera eramateko eran, Jainkoaren serbitzurako berak zeduzkan arrazoi-bideakgatik.

 

aurrekoa hurrengoa