www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BOSTGARREN BURUA

 

FUNDATZALLEAK LASARTETIK IRTETERAÑOKOAN
EBAKI ZIRAN EZINKIZUNAK.

 

        Santa Brijidaren Erlijioko lau komentuen berri eman da, eta orañ Azkoitiko Santa Cruz-ko fundatzalleen aukerara biurtu bear da. Azkoitiko erriak guziz benaz eskatu zion Bitoriako Brijiden komentuari, komentu berri onetarako fundatzalleak eslei zitzala. Erlijiosak fundaziora etorri nai zuten, zeren euren Erlijioa zabaltzea deseo zuten; baña Kalaorrako Obispo Jaunagan arkitu zan uste etzan gogortasuna, moja oiei fundaziora irteteko eskubidearen ematean.

        Garai artan zan Kalaorrako Obispo D. Pedro Lope, bertute guziz andikoa. Apaiz nagusi au bere Obispadura iritxi ta laxter Bitoriako Brijidak enkargatu zuten D. Dionisio Kolmenares, euren Konfesore nagusia, moja guzien aldetik komentu berriaren, eta nola Azkoitiko erriak fundatzalle berriak eskatzen zituen berri berari emateko. Konfesoreak gai onen gañean hitz egitean añ gaizki artu zion Obispo Jaunak, non gai onen gañean geiago hitz egitea galerazi zion.

        Mojak begiramentuzko ixilltasunean puska batean egon ziran; baña gero Obispo Jauna buruan beteko zutela, zañak eman, eta onen borondatea jakiñ nai izan zuten, eta ala eskribatu zion Ama Maria Bernarda Koroazioko, abadesak, eta Obispo Jaunak eranzueran obendienziaren-bean agindu zion baimenik eska etzezala, eta fundazioaren gañean hitzik egiñ etzezala. Erlijiosa oek eskribatu zioten Azkoitiko erriari eziñ etorriko zirala fundaziora, zeren Apaiz Nagusiak artarako eskubiderik eman nai etzien.

        Azkoitiko erriak gero Bitoriako Mojen bidez eskatu zuen, bada Valladolid-ko komentu nagusiak bial zitzala fundatzalleak. Erlijiosa oek orobat nai zukeen euren Erlijioa zabaltzea, eta ala agindu zuten bialduko zituztela, milla ta bosteun erreal errentarekin.

        Izanik Valladolid-ko komentu nagusiaren eskañtza au guziz estimagarria, eman zitzaion onen aditzera Iruñeko Obispo jaunari, bada onen baimena eskatzen zan egiñal guziaz fundaziorako; baña Jaun au atzera zegoen, bear zan errenta arkitzen etzuelako. Alabañan Preladu andi aren nai erara errenta beñere ipintzen etzalako, azaldu zuen argiro bere borondatea: bada fundatu bear bazan, Obispo jaunak berak esleitu bear zuela lenengo fundatzallea, eta ala autu zuen Ama Maria Teresa Gurutzekoa, zeren zekien ezen Ama onegan argitasun andiak arkitzen ziradela, eta nola zan Probinziako alaba, eta etxe guziz onekoa, bere bertuteen otsarekin erakarriko zituela donzella asko eta oen dotearekin estaliko zirala komentuaren premiak.

        Iruñeko Obispo jaunak onela bere gogoa agertu zuenean, Azkoitiko erriak eskatu zion Lasarteko Komentuari Ama Maria Teresa Gurutzekoa beste Mojakin bial zitzala, euren Erlijioa Santa Cruz-en fundatzera. Berri au lenengo iritxi zan Lasartera Pazkoa Espiritu Santu egunean, eta Moja oek lenengoan ezinkizun andiak ipiñi bazituzten ere, San Franzisko Asisen egunean, eta milla seireun larogeita amargarren urtean, erabaki ziran fundatzalleak bialtzera, zeren fundazio onek Zeruko ainbeste siñale zekarkien.

        Azkoitiko andizki batzuek beartu ziran urte oro Komentu berriari irureun dukat pagatzera, sei erlijiosa profesatu, eta oen doteak beste ainbeste eman zezateraño. Lasarteko komentuak eskañi zuen fundatzalleetako batek bizitzeko bear zuena, eta onen Patroi San Millan-go Markesak beste fundatzalle batek sei urtean bear zuena.

        Esan diran errenta edo onakin bakarrik Azkoitiko erriak eskatzen zuen baimena, eta Lasarteko Komentuak bialdu zuen Iruñera euren Konfesore nagusi D. Juan Estillarte-koa, Komentu onen izenean iritxi zezan eskubidea Santa Cruz-ko fundaziora irteteko. Konfesore au iritxi zan Iruñera Martxoaren lenengo egunean, eta arkitu bazituen ere Obispo Jaunagan bere baiezkoa emateko aldapak geroenean ere firmatu zuen San Jose egunean, esanaz arriturik: Izan gera barrundik beartuak baimen au firmatzera. Santa Cruzko Komentua bere oñean jarri, eta ikusia ematera etorri zanean, hitz oek esan zizten berriz Obispo jaunak bere erlijiosai: Fundaziorako baimen au ematera barrundik beartuak izan giñan; baña eztegu damu.

        Obispo Jaunak agindu zion Lasartek Komentuari, koruko moja bi eta lega bat aututzeko, oek lagun zegioten fundazioan Ama Maria Teresa Gurutzekoari, zeña izan zan autua lenengo fundatzalletzat. Komentuak iru erlijiosa oek esleitu zituen, eta euren lagunai azken-agurrak egiñik, jarri ziran bidean lau fundatzalleak, Apaiz eta andizki askorekin batean, Martxoaren ogeita seian, eta milla seireun larogeita amaikagarren urtean.

 

aurrekoa hurrengoa