www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO BURUA

 

ZER BEROTASUN ANDIAZ
JOSEFAK NOBIZIADUA ASI ZUEN.

 

        Ogeita emezortzi urtean gure Josefa beneragarriak agertu dizkigu bere bertuteen ejenplo asko eta bere bizitza gaitzgabea munduko labañ-arrien artean. Jainkoak atera zuen munduko gerra eta garaipenetatik eta ipiñi zuen Santa Brijidaren etxean, non orma eta ate itxien artean ezkutatu, eta egin zion mesedeagatik Jaunari eskerrak ager zegiozkan Dabid Errege santuaren hitzakin: Jerusalen, alaba zazu zere Jauna: Sion, alaba zazu zere Jainkoa.

        Idiakezko etxetik komentu berrira igarotzeko doterako bear zan limosna Etxe onetako Jaun D. Pedro Idiakez-koari zor zion: baita ere zor zien D. Franzisko Antonio Munibe-ko eta D.ª Ana Luisa Idiakez, Peñafloridako Konde eta ongille guziz andiai.

        Erlijioko habituaren artzean gozotasun añ guzizkoa artu zuen, non beregan ezin kabitu zan: Bere espirituko gozotasun au sortzen zan esperanzatik, Erlijioko biziera bertutetsu, eta fundatzalleen ejenplotik, guzi orretan bertutean obeto aurreratuko zalako uste osoan. Jaunak sendotzen zuen mesede oekin, eta bereala saiatu zan biziera berriak eskuetaratzen ziozkan beargaietara. Nobiziaduan sartuta laster bere Abadesari umiltasun andiaz erregutu zion, Jainkoaren amoreagatik eskatzen ziolata, bere utsegite guziak begietaratu eta berakgatik merezi zuen armoni edo errierta eman ziozala, eta Ama zan bezela, ezer ere ez gordeaz emango zuela bere amorearen siñalerik andiena. Au izan zan gure Nobiziaren lenengo eskaria komentu berrian.

        Erlijioak siñalatuta zeukatzien orduetan zuzen zuzen eta iñoiz ere utsik gabe beti an zan, eta Jainkoaren borondatea osoro egitera beti zaiatzen zan. Santa Brijidaren erreglak daukatzi siñalatuak iru ordu biotzeko oraziorako; bi ordu jarraitukoak goizean lau ta erdietatik seita erdietara, eta arratsaldean bostetatik seietara, eta gañera geratzen bazitzaion astirik, jarduten zan Jaikozko gauzetan pensatzen. Eta azkenik, ezaguturik ondo balio zeñ andikoa dan Erlijioko bizitzaren beargaiak berotasunaz asitzea, nobiziaduko lenengo egunetan beargai oek egiteko agertzen zuen gogo eta ernaitasunak Moja guziai ejenplo ederra ematen zien: ala eskribatzen du bere abadesa Ama Maria Teresak: «Josefa habituarekin ikusi zanean, bada bakarrik habituan zan Nobizia, zeren bertute askoren erpiñera igoa zegoen, bere obedienzia santuarekin bertute oek geituaz zeramazkien, izanaz onen umiltasuna guzien ejenplo, eta izanaz bera lanean lenengoa, bere aurtasunetik egin zituen penitenzi askoak, eta bere denbora guzian demonioak eman ziozkan tratu gogorrakin guziz eroria zegoelarik».

        Abadesak nobiziaren aultasun eta eroritasuna ikusten zuen, eta penitenzien artean gorputza illerazteko zeuzkan eresi eta deseoak zogiera andiaz neurrira erakartzen ziozkan. Nobizia onek eskatzen zion abadesari bere gorputza geiago kastigatzeko eskudanzia, baña onek, edo ukatzen zion eskudanzia, edo bialtzen zuen bere Konfesoreagana, bada eskribatzen du onela: «Penitenziak kentzearen gañean, Nobiziaduan sartu zanetik izan ditu nai ainbat eramankizun, eta abadesak agintzen ziona egiten bazuen ere umiltasun andiaz, lizenzia eskatzen izan zan leiatua, baña, alferrik, zeren abadesak beti ukatzen zion, edota bere Konfesoreagana bialtzen zuen, eta onek Abadesaganana.

        »Eta zeren berotasun oetan askotan artzen zuen gorrotoa bere buruaz, Jainkoaren kontra egin zituen utsaldiakgatik eta aren urrikaltasunaganako eranzuera txarragatik, suertaldi oetan bere miña izaten zan areagoa, bere begietako negar ugariaz esateraño, Konfesoreak abadesagatik, eta abadesak konfesoreagatik galerazitzen ziotela Jainkoaren kontra egin zituen ofensak bere gorputzean bengatzea». Gis-onetan sakrifizio garratzagoa egin, eta irabazi andiagoa ateratzen zuen.

        Baña bertutean aurrera zijoan bitartean, etsaiak, aingeruen itxuran jarri, eta Ebanjelioaren erarako biziera artatik atera erazi nai zukean. Eta nola anima justuak ez diran engañatzen ezpada bertuteen antz edo itxurarekin, gogaitkarri bururatzen zion, kanpoan gauza andiagoak egingo zituela Erlijioan baño. Sinisterazi nai izan zien bada, non bere animak irabaziak arkitu uste zituen, kaltartua geratzen zala; zeren bere orazioa kanpoan, egunean zortzi eta bederatzi orduan luzatzen zan, eta etzala iru ordutik igarotzen komentuan, non mortifikazioak geitu bearrean, bere gorputzaren hilleraztean atzeraka zijoan: eta ala zijoala ebakiaz orazioaren eta penitenziaren arako ego bi, zeñakin Zeruetako Erreinura egatzen dan, eta orregatik ezin jarrai zezakeala, uts egin nai ezpazuen, artu zuen bidea, bada bertutean aurreratu bearrean, atzeraka zijoala.

        Egun batzuetan iraun bazioten ere burutazio txar oek, geroenenean ere gañ artu zien Josefak. Oezaz baliatu zan egiñal geiagoaz Jaunari eskatzeko, Erlijioko bizibidean irauteko grazia eta indarra eman ziozala, eta tentañi au Konfesoreari agertu zion, eta onek esan zion bada, etsai gaizto ark ondasun andiagoaren itxurarekin Erlijioko aberastasun estimagarrietatik urrutiratu nai zuela, baña Erlijioan egingo zuela ditxa paregabeaz Jaunaren borondatea.

        Gerra onetan etsaia azpiraturik, mugitu zion beste bat, eta gerra berri au zuzentzen zan, Nobizi au bere Jabeak ipiñi zuen lekutik, au da komentutik atera-erazitzera. Jakintsu eta zelo andikotzat zegoen gizon bat asi zan aditzen zituen zenbait gauzi sinismena ematen, eta onela Josefaren espiritua ona etzalako zañ txarrak ematen: eta gero geiagoko gabe kontatu zion Valladolid-ko komentu nagusiko Abadesari aditu eta sinistu zuen guzia. Esan zion Josefa bere nobiziadua amaikagarren illean Santa Klara-ko komentutik Mojak bota zutela, eta jaten zuen guzia ikatz biurtuta errebesatzen zuela. Itxura añ onetako testigu edo lekukoari ez sinistea bidegabekeri eta irañ andi bat egitea zala uste izan zuen Abadesak; eta bereala eskribatu ziozkan Santa Cruz-ko Abadesari bere espaasunak gis-aietako nobizia bat nobiziaduan artzeaz arritzen zala, agertuaz, bada, gauza bearra zala nobizi oni profesioa ukatu, eta egindako okerra zuzentzea.

        Santa Cruz-ko Abadesa karta onek biziro estutu zuen, zeren onelako gauzarik nobiziagan arkitzen etzan, eta guzia gezurra zala zekien, eta onegatik miñ zuen Komentu nagusiko Abadesak testigu palso oni sinistu baño len bera ez aditzea. Baña Valladolid-ko Komentu nagusiko abadesak gero Josefaren konfesoreagandik egia ongi jakin eta asmazio txar aiek egin zioten mella burutik kendu, eta nobiziaren etsaiari federik aman ezpalio obeto egingo zukeala ezagutu, eta onen profesioa opa izan zuen.

        Kontra egite au etzan izan añ ixill eta gordea, non Josefa Logroñon amabost illabetean bere etxean iduki zuen D. Diego Sabandok jakiñ etzuen; eta argatik eskribatu zion Uri artatik Santa Cruz-ko abadesari karta bat, ziola: «Jakin nuenean nere Arreba Josefaren kontra zetorren ekaitz gogorra, ezagutu nuen nondik zetorren tiroa, eta lenengoan goibeldu banitzan ere, oni miñgarri izango zitzaiolako, gero farra eragin zidan, bada baldin Inkisizioaren aginduz amabost illabetean nere etxean egon bazan, izan zan bere bertute segurua obeto progatzeko. Eta au ala ez izatera, Uri onetako Komentuak etzuten deseatzen zuten ainbat deseatuko Josefa, ez nion ere nik lagunduko oni Azkoitira, nere etxea pozik utzita. Eta au Azkoitira nerau nitzala bide joan zan, onen laguntasun maitagarria utziaz: zeren neritzan ezen, etorri zan bezela etorri, eta obe zala bear zan honra guziarekin bereetara biurtzea. Inkisidore Jaunak eskañi baziozkaten ere beren etxeak, (bada dan bezelakoa izan ezpalitz onelako eskañtzarik egingo etzioten) ez nion utzi, esan dedana zala bide. Eta azkenik, Andrea, gai onen gañean hitz egitea, ofensazat daukat».

        Au zan egiten zuen iritzia Sazerdote Jaun ark nobiziaz, zeren amabost illabete bere etxean egin zituenetan bere espiritu andia ondo begiratu eta ikusi zuen: eta onelakoa zan bere Konfesore Aita Juan Bereiarzak egiten zuena ere bada garai artan Santa Cruz-ko abadesaren karta bati eranzun zion esanaz: «Eman begiozka, eskerrak Jainkoari, Josefa Komunidade santu orretako alabatzat esleitu duelako». Eta onelakoa azkenik izan oi da Jainkoaren esku ongillea, zeren gizon batzuen asmo dollorretatik bere serbitzarien izen on eta sona gordetzen duen.

 

aurrekoa hurrengoa