www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ama beneragarri Josefaren bizitza
Agustin Kardaberaz
176?, 1882

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN BURUA

 

INKISIDOREAK LOGROÑO-RA DEITZEN DUTE, TA
ZER GERTA ZITZAION BERE ERRIRA BIURTU ARTE.

 

        Asteasuko Ama Mariaren alde aurrezko esana beteta ikusi bera zan. Josefak bere Inkisizio puska igaro bear zuen, eta Gurutze ori bere Jabe maiteagatik eramateko garaia etorri zan. Zeruko erregaloen artean, nola, Josefa añ isill eta umilla zan, askoren aotan ibiltzea txit miñ izaten zuen. Aren gañean asko, eta ark nai baño hitz geiago egiten zan, eta askotan bear etzan eran. Besteen artean ez jakin batek begiramentu eta zentzugabe Jaunaren serbitzari onen gauza andi asko, baña eragabe, edo gaizki eskribatzeari eman zion: eta gero ziranak, edo etziranak agirian esan, eta barkatzen zituen. Orduan intenzio santuko batek gaitz ori erremediatzeko Inkisizio Santuko Auzitegiari kontu eman zion.

        Gaztigu au artu, eta gauzak obeto esamiñatzeko Inkisidore Jaunak ogei egun barru Logroñon agertzeko agindea bere pakean zegoen Josefari eman zion. Esan oi zuen onek, mandatai au eman ziotenean atsegin-kontentu andi bat artu zuela, zeren gogoratu zitzaion ezin, baldin gela txit itxi edo illunen batean sartzen bazuten bere Jaun maitearekin zabaltasun geiagoan orazioan beti jardungo zala. Bere bidajea zegokion moldesiarekin egiteko, moldatu zan; baña aizetzar izugarri eta beste nekeakin pazienzi andian Logroñora eginta, Inkisizioko Komisario D. Diego Sabando Benefiziadu Jaunaren etxe berarentzat siñalatuan sartu zuten. Au bere Ama errespeto eta bertute andikoarekin bizi zan.

        Amabost illabete etxe orretan Inkisidore jaunak Madrid-ko Inkisizio Nagusiko jaunak ordena eman artean, zeruko mirari eta bertutezko ejenplo ederrak ematen bizitu zan. Presondegian beñere egon etzan: beti, eta onra eta begiramenturik andienean Apaiz jaun orrek iduki zuen. Kolejio artako Jesuita eskaldun bat konfesore artu zuen, eta Auzitegira deitu zutenean, au bitarteko izan zan: Jesus onaz oroitu, eta onen izenean pozik agertu zan, eta ara joan ziran paperen berririk, edo orietan parterik edo inkuskizunik etzuela , itz ziñeztuaren bean egia esan, edo agertu zuen. An ere garai artan, emen bezela, betiko zeruko erregalo eta gurutzeak, Jainkoagan kordegabetze luzeak oi zituen zernai lekutan, nola Elizan ala etxean, eta Logroñoko Andre, Andizkiak jardiñetara, berakin eramaten zutenean ere.

        Etxean orazioan kordegabeturik zegoela, usotxoak buru gañera eta besoetara etortzen zitzaiozkan. Etxeko bat D. Diegoren mandatu batekin joan, eta Josefa kordegabetze gozo batean bera guzia eta gela argitasun eder edo errañu argitsuz beteta ikusi zuen. Erlijioso Jaun, eta goimallako Andre andizkiak Josefaren bizitza santua eta zeruko aren mesede eta erregaloak aditu, eta beren jaieraz ikustera joan oi ziran: baña Josefa beti bera isilla ta umilla bere Jaungoikoagan sarturik, beregandik irtena arkitu oi zan. Munduko estimaziorik nai etzuen: baña zenbat igeskago zebillen, ainbat geiago onra eta estimazioak jarraitzen zioten, eta naigabe andia txit artzen zuen, eta bere Jabe maitea bakarrik gauza guzietan billatzen zuen.

        Amabost illabeteren buruan Santo Domingoko elizan zegoan, zeren jesuita beste kolejio batera joan, eta dominiko euskaldun bat bere konfesore zuen. Jainkoarekin an zegoela, Inkisizio Goieneko ordena, edo gaztigua etorri zan. Logroño- ko Jaunak Auzitegira Josefa deitu, eta libretzat eman, eta nai zuenean bere errira, edo Azkoitira biurtzeko eskua zeukala esan zioten. Auzitegi santuan eta Teologo andian artean Josefaren bizitza eta bertuteak ondo soseguz ikusi, eta Jainkoak orietatik bere serbitzari maitearen kulpagabetasun garbi edo oleigabea onra eta sona andaz Logroñon agertu, eta banatu zuen. Ango komentu askotan beren ejenplo eta probetxurako Monjak beren artean estimazio andiaz artu nai zuten.

        Inkisidore Jaunak berak ere, beren etxeetan bakoitzak pake santuan Jainkoa serbitzeko bakarreko gela on bat eman nai zioten; baña Josefa Espiritu Jainkozkoak giatuta, Zeruko argi seguruakin bere Azkoitira zekarren: eta Logroñoko ongille siñalatu, Jaun eta Etxandreai, aien mesede andiai zegozkien bere biotzeko esker-erakutsiak egin, eta bidajea egiteko asmoa artu zuen. D. Diego Sabando, eta bere ama ona, eta etxeko guziak zoraturik bezela eta txit atsegiñ-kontentuz Josefaren ejenplo santuarekin, an egon zan artean, egon ziran bezela, alkar-uzte onetan guziz triste geratu ziran. Orra bizitza santuaren ordañ edo saria, eta gure Jainko guziz ona serbitzea zer ditxa andia dan. Azkenik, D. Diegok bere estimazio eta naitasunaren siñalerik andiena emateko. Logroñotik onara ogei legoan berak lagundu zion, eta bere Santa Cruz-ko biotzeko eta Zeruko lekuan Josefa guzien suerte onaz ipiñi zuen.

 

aurrekoa hurrengoa