www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

zeintzuk dirian ezkontzako sakramentubaren onerak.

 

        Ezkontzako sakramentubak karga andijak ta astunak daukaz beragaz, neure entzula onak. Baina biar dan gogo garbijagaz ta prestaera santubagaz artu ezkero ezkontzako bizieria, beragaz daukaz sakramentu santubak onera edo prutu batzuk, zeintzuk arinduten dituben ezkonduben karga astunak, dino Erromako Katezismuak. Ez ditubee guztiz gitxituten edo kenduten ezkonduben ardurak eta naibagiak, ezbada arindu puska bat, senar emaztiak erreztuago jaso dagijezan. Bada, Jaungoikuaren bideti artu arren ezkontzako sakramentuba, ta senar emaztiak bizi arren alkar estimetan dabeela, oraindino eukiko ditubee ezkontzako bizieran gatxak eta naibagak, atsekabak ta aragijaren gerria, dino san Paulo apostolubak. Tribulationem tamen carnis habe bunt hujusmodi. Au sinistuta bizi biar dabee senar emazte guztiak. Euren kargak arinduteko ta bizitzia pena gitxiagogaz iragoteko. Ezkontzako sakramentubak daukazan ontasunak ta prutubak dira: 1. Sakramentubak emoten daben grazija. 2. Sakramentubaren irauna. 3. Senar emazteen leijaltasuna. 4. Seme alabak Eleisiari emotia. Entzun egidazu gogoz.

 

 

I.

 

        Ya ikasita zagoz, neure kristinaubak, Eleisa Ama santiaren sakramentubak emoten deutseela arimiari grazija. Bada, ezkontzako sakramentu santubaren lelengo mesedia bere, arimiari grazija emotia da. Ez dago onetan dudarik. Baita entzun dozu sarritan, sakramentu bakotxak emoten deutsazala arzailiari edo artuten dabenari grazija bi. Bata, arimia santututeko; ta bestia, sakramentu bakotxaren egikizunai kobru emoteko. Bautismuak emoten ditu grazija bi. Bata, sortuerako pekatuba parkatuteko ta arimia santututeko; ta bestia, kristinautzako sinistutia beti zal gordetako ta Jesukristori jarraituteko. Konpirmazinoiak emoten ditu grazija bi. Bata, arimia santu egiteko; ta bestia, bautismoko sinistutiari indarra ta sendotasuna emoteko. Onan emoten ditubee grazija bi beste sakramentu guztiak. Bata, arimiaren onerako; ta bestia, sakramentubari jagokan saillari kobru emoteko.

        Sakramentu bakotxaren lelengo grazija, zein dan arimia santu egitia, galdu legi kristinaubak. Ta galduten da edozein pekatu andi edo illgarrigaz. Pekatuba daguan ariman ez dago santutasunik, ez dago grazijarik. Baina sakramentu bakotxaren bigarren grazijak, sakramentubak bere saillari kobru emoteko kristinaubari emoten deutsan grazijak, bein artu ezkero, irauten dau kristinaubagan moduren baten. Emeti ezautuko dozu, kristinaubak, ezkontzako sakramentubak ze grazija emoten deutseen ezkondubai, biar dan prestaeriagaz artuten dabeenian. Ezkonduten dira bijak ondo konpesauta, Jaungoikuaren bildur santuban ta grazijan? Bada, bijai geituten jakue arimako grazija; parkatuten jakuez pekatu txikarrak; ta emoten jakue indarra, grazijaren kontrako etsaijak goituteko. Au da arimia santututeko grazija. Ta onezaz gainera emoten jakue bijai aparteko grazija, senar emaztiak alkar maite izateko, zeruba irabazten alkarri lagunduteko, bake santuban bizi izateko ta seme alabak zerurako azteko. Au da ezkontzako sakramentubaren kargai kobru emoteko grazija. Bijak artuten ditubee senar emaztiak, grazijan ezkonduten dirianian.

        Ezkonduten dira bijak edo bata pekatuban dagozala? Bada, pekatu illgarrijan ezkonduten danari ez deutsa ezkontzako sakramentubak emoten arimako grazija. Ta askoren esanian, ezda ezkontzako kargai kobru emoteko grazija bere, ez orduban ta ez gero. Ara, kristinaubak, grazijan ezkonduten dirianak zeinbat onera artuten dabeen sakramentu santubagaz. Ta pekatuban ezkonduten dirianak zer galduten dabeen. Balijau bada, neure kristinaubak, estadu a artu gura dozunok sakramentu santubaren grazija osuagaz. Au da ezkontziaren lelengo oneria. Bigarrena da irauntsuba izatia.

 

 

II.

 

        Onek esan gura dau, ezkontzako lotugarrija edo buztarrija betikua dala. Jaungoikuari erregututa, ondo pensauta, ezkontzako bizieria onduen jaotzula aleginaz jakinda, ezkondu zara zeure gogoko lagun on, maite bategaz? Bada, erijotziak baino bestek ezin kendu legizu lagun ori. Zeuk aukeratu dozu, berari zeuretzat ondo eritxita, beste askoren artian? Bada, bera edo zeu ill artian zeuria izango da beti ta zeu izango zara beria. Au da ezkontzako sakramentubaren iraun santuba, senarra edo emaztia ill artekua. Ez da ezkontzako tratuba gaur baikua ta bijar ezekua. Ez da urteka egiten dan tratuba. Ez da nai danian artu ta nai danian itxi egiten jakona ezkontzako bat egitia. Jaungoikuak bat egin ditu ezkondubak. Bada, mundukok askatu ezin legiz eurak alkarri eskubak emonda imini deutseen lotugarriti. Quod Deus conjunxit, homo non separet, dino san Mateo apostolubak. Oh, ze gauza ona ta pozgarrija alkar maite dabeen senar emazteentzat, beti alkarregaz biziko diriana jakitia! Inok bere alkarreganik ezin bakartu izatia! Seguru egon biar dabee, bada, senar emaztiak ez ditubala inok askatuko, eurak lotu dabeen buztarriti. Au da ezkontzako sakramentubaren irauna. Atsegin andikua, Jaungoikuaren bildur santuban ta alkarren lege onian bizi dirian senar emaztentzat. Baita pena andikua bere, garbatuta bizi dirian ezkondubentzat. Emeti ezautuko dozu, kristinaubak, nosbait entzun edo ikusi badozu denpora triste oneetan, urte beteko, biko edo orren beste urtetako ezkondu diriala, aren ezkontziak ez dabela balijo. Ez dala a sakramentuzko ezkontzia, ezbada pekatuzko bat egitia. Aragijaren ta diabrubaren egitiak dira alako ezkontzak. Baita beste hereje askorenak bere.

        Onetariko ezkontza izeneko ta aragijen naasteko pekatu loijen kontra dauka Jesukristo geure Jaunak bere Eleisan ezkontzako sakramentu santu garbija, ezkonduben bizitza guztian diraubana. Ezkonduben bat egitia da Jesukristok bere Eleisiagaz daukan bat egitiaren irudija, dino san Paulo apostolubak. Jesusek Eleisa santa bere esposiari itxiko ez deutsan legez, senarrak bere ez deutsa itxi biar bere emaztiari. Eleisiak bere ez deutsa itxiko Jesus bere Esposo onari; bada, emaztiak bere ez deutsa itxi biar bere senarrari. Jesusek maite dau bere Eleisia; ta Eleisiak maite dau Jesus. Bada, senarrak bere maite izan biar dau bere emaztia; ta emaztiak bere bai bere senarra. Jesusek gordeetan deutsa ta gordeko deutsa beti ziur Eleisiari, emon eutsan berbia; ta Eleisiak bere gordetan deutsa ta gordeko deutsa beti Jesus onari ziur ta zal bein emon eutsan berbia. Alan senar emaztiak bere alkarri gorde biar deutsee beti, sakramentu santuba, zeinetan itxi eban Jesukristok senar emazten battasuna, maitetasuna, askatu ezina ta leijaltasuna, dino Trentoko konzilijo santubak.

 

 

III.

 

        Alkarri darraikoz ezkontzako sakramentubaren onerak. Lelengua da grazija ona ezkondubai emotia. Bigarrena da iraun onekua izatia; senar emaztiak alkarri itxi ezina. Irugarrena da senar emaztiak alkarri lege ona gordetia. Ta laugarrena Eleisiarentzat seme alabak aztia. Baina ikusi daigun lelengo, zetan daguan ezkondubak alkarri lege ona gordetia. Bakizu bada, kristinaubak, zetan daguan au? Ezkondubak esku emotian aginduten deutsee batak bestiari bijak alkar senar emaztezat betiko artutia. Au egin dabee senar emaztiak Jaungoikuaren, Eleisiaren ta testiguben aurrian. Bada, oni darraiko, bai senarrak ta bai emaztiak alkarri emon deutseen berbia beti ziur ta zintzoro gordetia. Zor andija da au, neure kristinaubak, senar emaztentzat. Baina ondo gorde ezkero, txito atsegin andikua. Ez dabee inos pensau biar senar emaztiak, bat diriala baino. Bere aitari ta amari itxita, emaztiagaz bat eginda, bijak biziko dira aragi baten, dino Jesukristok senar emaztiak gaiti. Ya ez dira bi, ezbada aragi bat. Jam non sunt duo, sed una caro. Senar emazten bat izate au gaiti dino san Paulo apostolubak: Inok bere ez deutsa gaiski gura bere gorputzari; ez deutsa inok gatxik egiten bere burubari. Bada, senarrak bere ez deutsa gitxiago gura izan biar bere emaztiari. Au gaiti esaten jakue senar emaztiai, euren gorputzak legez maite izan biar ditubela euren lagunak.

        Oh, ze gauza ona ezkondubentzat! Bataren pozak bijenak izatia; bataren atsegina bijak eukitia; bataren naibagak bijak artutia; bataren penaak bijak bardin iragotia; batak daukanian, bijak eukitia... Oh ze gauza ona, dinot, onan senar emaztiak gauza guztietan alkar artutia, alkarri lagundutia ta alkar maite izatia, gorputz baten zatijak alkar artuten dabeen legez ta alkar jasoten dabeen legez! Orduban ez dira ainbeste sentiduten estaduko berezko kargak, ardurak eta penak. Senar emaztiak alkar erruki badabee, alkar maite badabee, alkar jasoten badabee, alkarri ezer ezkutetan ez badeutsee ta alkarri esku emoteko berbia ziur gordetan badeutsee, orduban erreztuago iragoten ditubee ez eukija, gaixua, naibagia ta beste ezkondubai etorri oi jakuezan gatxak. Baina galduten badabee senar emaztiak alkarri zor deutseen leijaltasuna, sartuten bada euren bijotzetan lagunarentzat gogo betia, artuten badeutsa batak edo bestiak inori karinua, asten badira alkarri lotsa ona galduten ta gaiski esaten, laster diabrubak ekarriko deutseez beste burutazinoe asko alkarren kontra. Baita laster oi da alako alkarri leijaltasuna ta lege ona galdu deutseen senar emazten etxia inpernu txiki bat dirudijana bere, alkarri bidaoka ta alkar joka. Gorde, bada, senar emaztiak alkarri, ezkontzan emondako berbia ta leijaltasu na. Adulterijoko pekatu ezainaren gorrotua ta penak entzun zenduzan beste erakutsi baten.

 

 

IV.

 

        Ezkontzako sakramentubak laugarren lekuban emoten daben prutuba da, seme alabak Eleisiarentzat ta Jaungoikuarentzat aztia. Alan esan eutseen Jaungoikuak Adan eta Ebari: Crescite, et multiplicamini. Ezkontzati kanpora seme alabak sortutia pekatu da. Seigarren agindu santuban eragotzita dauka Jaungoikuak. Ezkontzako sakramentuba da seme alabak azteko. Egiija da, ez deutseez Jaungoikuak ezkondu guztiai umiak emoten. Batzubei bat bere ez. Beste batzubei, nai leuken baino geijago. Jaun andijak berak daki au zer gaiti egiten daben. Baina ezin ukatu ginai, seme alaba onak diriana ezkontziaren prutu estimauba, Jaungoikuak emoten ditubanian. Ondo azitako seme alabak Jaungoikuari emoten deutsee glorija, zerubari atsegina, Eleisiari ondria, errijari laguntasuna ta gurasuai poza ta gozotasuna osasunian ta gaixuan, bizitzan ta erijotzan. Gaiski azitako umiak bestera. Gurasuai atsekabak ta lotsarizko zaarza txaarra, errijari desondria, Eleisiari ta juezai naibagak ta zerubari esker txaarra. Au da gaiski azitako umeen amaija.

        Gogoratu bada, kristinaubak, ezkontzako sakramentubaren prutubak diriala, arimako grazija ta estaduko grazija; ezkontziaren beraren irauna; alkarri gorde biar deutseen leijaltasuna ta seme alabak zerurako aztia. Eskatu daijogun Jaungoikuari, bere grazija, bakia ta bendizinoia ezarri dagijuen ezkondu guztiai. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa