www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zegaiti Jaungoikuak bialduten deuskuzan gorputzeko gatxak.

2. Zelan irago biar ditugun.

 

        Bostgarren Eleisa Ama santiaren sakramentuba da. Ill ordurako gaixuai emoten jakuen orijo-igortzizkua. Oni esaten jako extrema-unzinoia. Azkeneko orduban orijuagaz igortzita emoten jakolako gaixuari. Bautismuan igortzi gindubezan krismagaz buruban ta orijuagaz bularrian ta espaldetan. Konpirmazinoian igortzi gindubezan orijuagaz bekokijan. Ta extrema-unzinoian igorzten da begijetan, belaarrijetan, suurrian, auan edo espanetan, eskubetan ta oinetan. Areetan, kristinau egijazko baten indarra ta sendotasuna emoteko. Ta emen, gorputzaren sentidubakin egin dituban pekatu guztiak parkatuteko. Gaixuen edo illteko arriskuban dagozanen sakramentuba dan legez au, esaten deusku Erromako Katezismuak, sakramentu onegaz dabillela erijotziaren gomutia. Ta au erakusten jakuenian kristinaubai, gogoratu biar jakuela erijotzia. Berau gaiti dotrina au izango da gorputzeko gatxen gainian, zeintzubei darraikuen erijotzia. Ta urrengua, sakramentubaren beraren gainian. Esango deutsut dotrina onetan: 1. Zegaiti Jaungoikuak bialduten deuskuzan gorputzeko gatxak. 2. Zelan irago biar ditugun. Entzun egizu, kristinaubak, ainbat gogorik oneenagaz. Bada, gitxiago edo geijago, leenago edo geruago guztioi jagokun ikaskizuna da.

 

 

I.

 

        Begijekin dakusku ta ukatu ezin ginai, neure entzula onak, geure gorputzak naibagatuteko, argalduteko, minduteko ta illteko, milla gatx modu dagozana. Osalarijak eurak bere kontau ezin ditubee, zeinbat modutara gaixotu oi dirian geure gorputzak. Ta ez gitxitan laster ill bere, zein gaztia, zein edade nausikua, zein zarra, zein jaijo barrija. Egiija da, gatxaren izenagaz aitu ten dira, ez bakarrik gorputzaren gaixuak, ezbada baita gorputzian edo ariman iragoten ditugun naibagiak eta mingarrijak bere. Guztiak dira gitxiago edo geijago gorputza nekatuten dabeenak ta illteko prestetan dabeenak. Guztiak dira geure mundu onetako amaija edo erijotzia gogoratuten deuskubenak. Nai alborengo bategaz ill, nai atsekaba bategaz gaixotuta ill, guztia da illtia. Nai sekeriagaz uatuta ill, nai arerijo baten gorrotozko kutxiladiak ill, guztia da illtia.

        Baita sinistu biar dogu, munduban iragoten ditugun gatx oneek, Jaungoikuaren esku santubak bialduten deuskuzanak diriala. Geuk egindako pekatubetan ez dauka Jaungoikuak parterik. Ta euki bere ezin legi. Baina beste geure burubaren gainera jatorkuzan arimako edo gorputzeko atsegin eta naibaga, pozgarri eta mingarri, bizigarri eta illgarri guztiak, Jaungoikuaren esku santubak eta jakitunak bialduten deuskuzanak dira. Alan esaten eban Salomonek: Oh, Aita zerukua, zeuk gauza guztiak kobernetan dituzu zeure buru jakitunagaz. Tu autem, Pater, omnia tua providentia guvernas. San Agustinek dino onen gainian: Jaungoikuaren naija da gorputzeko ta espirituko jira guztien lelengo ta azkeneko eragilla nausija. Ez da, bada, ezer bere jazoten, ez egiten inun, agiri dan edo sentidu legijan gauzarik, zeruko Agintari nausijak agindu bagarik edo egiten itxi bagarik. Sinistu biar dogu, bada, geure arimeetara edo gorputzetara jatorkuzan gatxak guztiak diriala Jaungoikuak bialduten deus[ku]zanak.

        Ta zetarako bialduten deuskuz Jaungoikuak gatxak eta naibagak? Gauza askotarako. Ta guztiak geure onerako, geuk gura izan ezkero. Lelengo: Bialduten deuskuz Jaungoikuak gatxak, geure al gitxija ezautu eragiteko. Nos uste dogu ezer ez gariana? Ta ezertako ez gariana? Atzamar puntako min bat, agineko min bat edo buruko min bat kendu ezin dogunian. Orduban ezaututen dogu argiro geurez ezerezak gariala. Ta Jaungoikua bagarik ezer ezin ginaijana. Sine me nihil potestis facere. Ta ez da gauza ona ta biarrekua, kristinaubak bere alik eza ta gauza on txiki baterako bere eza ezaututia? Jaungoikuari gauza on guztiak eskatuteko ta guztiak gaiti esker gozuak emoteko? Bai.

        Bigarrenian: Bialduten deuskuz Jaungoikuak gatxak, geure bijotza ta gogua luurreko gauzetan laarregi imini ez daigun. Nos ezaututen dogu, entzute andijak, ondasun andijak ta gustozko bizierak asko balijo ez dabeena? Entzute andiko bat, guztia galduta, penaz ta desondraz karzelara daroienian; aberats batek, era txarrak jota, daukana galduten dabenian; nai erara daguan bat, jentiaren gorrotora etorrita, penaz daguanian... Orduban ezaututen dogu, munduko andiari, agindute, euki ta olgantza edo atsegintza guztiak badaezbadakuak diriala. Areek euki arren, ez bageunkaz legez bizi biar dogula. Nihil habentes, et omnia posidentes.

        Irugarrenian: Bialduten deuskuz Jaungoikuak gatxak, erijotziagaz gomutau gaitezan. Nos bizijago gogoratuten jaku erijotzia, bataren agonijakua, bestiaren eleisakuak eragitia, bestiaren seina egin ezina, bestiaren bularreko gatxa, bestiaren torre bateti jaustia, edo tiro bat emotia entzuten dogunian edo ikusten dogunian baino? Nos gitxiago pijauko gara bizitziagaz, gazte, sendo, osasuntsu bat urak edo subak, kalenturiak edo naibagiak ordu bete garreneko illda, luurperatuten dabenian baino? Orduban dakusku, gau ta egun beti daguala gure bizitzia ari baten. Ta usterik gitxien dogunian dei egingo deuskubeela Jaungoikuaren aurrera. Qua hora non putatis, filius hominis veniet.

        Laugarrenian: Bialduten deuskuz Jaungoikuak gatxak, geure gorputzak domeetako. Arimiaren arerijo nausija ta bildurgarrijena da geure gorputza. Da arerijo mukerra, ezi gaistokua, ostikarija, sutsuba ta zala. Arerijo au domau biar dogu, salbauko bagara. Errukijegi dogu geuk geure gorputza, biar dan moduban ezteko ta eskuratuteko. Au jakinik, bada, geure zeruko Aita onak, gorputz gaisto onek ezi bagiaren paltaz galdu ez gaizan betiko, bialduten deuskuz gatxak, nekegarrijak ta mingarrijak. Geuk geurez ez badaukagu animorik gorputzak ezteko, edola bere domau ta ezi daiguzan zeruti jatorkuzan gatxakin. Au da Aita zerukuak geu emen kastigetia, gero parkatu daigun. Arguam eum in virga virorum, et in plagis filiorum Isrrael. Misericordiam autem meam non auferam ab eo. Onetarako dira ez gi txitan liortiak, gose urtiak, pestiak, gerrak eta beste geuk iragoten ditugun gatx modubak; bialduten deuskuz Aita Jaungoikuak zeruti.

        Bostgarrenian ta azkenian bialduten deuskuz gatxak, geure pekatuben zorra pagau daigun. Guztiok gara Jaungoikuaren zordunak. Guztiok gara pekatarijak. Ta pekatubaren irabatzija da arimiaren zorra. Zelan, bada, pagau Jaungoikuari geure pekatuben zorrak? Ara zelan. Urreginak edo zidarginak sutan ugar guztiak kenduten deutsazan legez urriari ta zidarrari etxura ederra euki dagijen, alan Jaungoikuak gatxagaz, penagarrijagaz ta naibagiagaz garbituten ditu bere adiskiden arimak pekatubak ezarritako ugarretati, dino san Juan Krisostomok. Subak urriari egiten deutsana egiten deutsee arimiari, gorputzian Jaungoikuaren izenian iragoten ditugun gatxak. Kenduten deutseez arimiari pekatubak ezarri deutsazan ugarrak eta zetakak. Gogoz iragotako gatx areek artuten ditu Jaungoikuak geure pekatuben zorrerako. Garbituten dabee arimia. Ta prestetan dabee zeruban sartuteko. Bada, gauza jakina da, ez dala zeruban sartuko pekatubaren ugarrik ez gitxirik ta ez askorik. Gogora bada, neure entzula onak, Jaungoikuak bialduten deuskuzala gaixuak eta beste gorputzeko gatxak, geure alegin txikija ezaututeko, geure bijotza munduko gauzetati zerurutz jasoteko, erijotziagaz gomutetako, geure gorputz ezi gaistokuak dometako, ta geure pekatuben zorra pagetako. Oh, zeinbat gauza on daukaguzan gatx oneetan, geu eurakin balijau ezkero Jaungoikuak berak nai daben moduban! Ta zelan balijau biar dogu? Edo zelan irago biar ditugu geure gainera datozan gaixuak eta beste gatxak? Entzun egizu zelan.

 

 

II.

 

        Gaixorik daguanak lelengo begiratu biar deutsa arimako osasunari. Pekatuban badago, topau biar dau laster arimako grazija konpesinoe on baten bitartez. Zorakerija edo negargarrija da pekatubagaz arimia illda daukala, gorputzeko gaixuaren osagarrijen billa ibiltia. Arimiaren osagarrijak, sakramentu santubak, segurubak dira. Gorputzarenak sarritan dira onera bagakuak. Osatu, bada, lelengo arimia. Ta gero gorputza, al badedi. Oh zeinbat gaixo, medikurik mediku ta botikarik botika dabilzan artian, arimia osatu bagarik illten dirian ta betiko kondenetan dirian!

        Bere aleginagaz arimia osatuta oian gaixorik daguanak, irago biar dau gatxa esker oneko goguagaz. Gogoratu biar dau gaixuak, Jaungoikuak zeruti bialdu deutsala daukan gatxa, penia edo illgarrija; Jaungoikua dala zeruko Aita biguna; inori bere gatxik opa ez deutsana; geuri zegaz onduen juakun onduen dakijana; ta au gaiti, gorputzian daukan gatxa dala orduban biarren dabena. Au gogoratubagaz, artuko dau gaixuak esker onagaz ta bijotz prestagaz gatxa. Alan artu eban Ezekias erregiak Jaungoikuak bialdu eutsan gatxa arimako ta bijotzeko ezaubera ta humildade guztiagaz. Ta ikusi ebanian Jaungoikuak Ezekiasen prestaera naizkua berak bialdutako gatxa iragoteko, osatu eban gatxeti ta luzatu eutsan amabost urteko bizitzia. Beste ainbeste jazo jakon Job santubari moduren baten. Bialdu eutsazan Jaungoikuak txito gatx andijak ta mingarrijak Job santubari. Izanik aberatsa, pobretu zan. Izanik entzute andikua ta estimauba, galdu jakon entzute ona ta jausi zan bere emaztiaren burlagarri izatera. Izanik osasuntsuba, usteldu jakon bere gorputza. Bere umiak, bere ondasunak, bere kleituba, bere osasuna ta eukan guztia galduta, karkaba baten eguan Job gorputz usteleti teila zati bategaz arrak kenduten zitubala ta emaztia berari burletan eguala.

        Zelan deritxazu, neure kristinaubak, irago zitubala Job[ek] gatx oneek? Zer esango dau, ain aberats, ain pamau ta ain ondo bere buruba ikusi dabenak, kolpe baten guztia galduta, gorputz ustel ardundubagaz karkaba loijan daguanian? Esaten eban, bada, Job santubak, oian dagozan gaixo guztiak esan biar dabeena. Ta zer esaten eban? Biloxik jaijo nintzan ta biloxik biurtuko nas atzera, Jaungoikuak nai dabena da au. Bedeinkatuba izan dedilla Jaungoikuaren izen santuba. Jaungoikuak emon ditu nire gauza guztiak ta Jaungoikuak kendu ditu... Gauza onak artu baditugu Jaungoikuaren eskuti, zegaiti artuko ez ditugu gatxak bere? Ara, Job santubak zelan iragoten zituban bere gatxak. Ta gatx andijak. Tobias santubaren gaixuan, itsututian ta gatxetan irakurten dogu urrian urrian dotrina onetan esaten dan guztia; zegaiti Jaungoikuak gatxak bialduten deuskuzan ta zelan irago biar ditugun jatorkuzan gatxak. Alako bijotz onagaz artuten dabenian kristinaubak zeruti etorri jakon gaixua, errukituten dau Jaungoikuaren bijotz biguna ta mesedegina. Emoten deutsa Jaungoikuak gaixuari pazienzija geijago, bere buru pekatarijaren ta arimako gauzen ezaubera geijago, zeruko glorijaren nai ta uste geijago, bere pekatuben damu geijago ta Jaungoiko onaren beraren amodijo geijago.

        Gaixorik daguanak gogoratu biar ditu Jesusen ta Ama Birjina gozuaren penak. Bada, Jesus erru bagiak ta bere Ama pekatu bagiak ainbeste pena ta mingarri irago bazituben euren bizi guztian ta batez bere Jesusen pasinoian ta erijotzan, ze gauza andija, neure entzula onak, gatx puska bat edo gaixo apur bat guk iragotia Jesusen izenian geure pekatuben zorrerako ta geure arimen onerako? Duda bagarik gomuta onegaz gozatu ta arinduko ditu gaixuak bere gorputzeko minak ta alaak. Baita konsolau ta alegrau bere Jesusen penetan ta Ama Birjiniaren bijotz errukiorrian bere arimako espirituba. Ez, bada, aztu, kristinaubak, gaixo denporan Jesus maitiagaz ta Ama Birjina gozuagaz.

        Gaixo orduban ez dau luzatu biar kristinaubak testamentuba egitiagaz, eginkizuna badauka. Ainbat onduen konpesauta, komuninoeko sakramentuba artuta, munduko artu emonai ta daukazan gauzai gero izatia gura daben bidia testamentuz emonda, ya Jaungoikuaren eskubetan bere osasuna edo gatxa itxita, munduko ardura guztietati bijotza alderatuta, prestau biar dau kristinaubak estrema-unzinoeko sakramentuba artuteko. Erijotzako orduban gauza guztiak dira larrijak eta bildurgarrijak. Isten bada gaixo orduban konpesetia, komulgetia, testamentuba egitia ta beste eginbiarrak autortutia edo azaldetia goisian arrats aldeko ta arrats aldian bijamoneko, geijenian jazoko da bat bere ondo egin bagarik illtia. Prisako konpesinoia, prisako biatikua, prisako testamentutzia, prisako oleazinoia ta bertatiko illtia ez dira segurubak, Jaungoikuaren aurrera arimia juateko. Egikizun bakarra da, egikizun nausija da, illteko ondo prestetia. Ez, bada, engainau, kristinaubak, mundubaren amodijo laarregijagaz edo bizitziaren nai andijegijagaz. Sinistu arimati ill biarko dogula leenago edo geruago; ez gariala illgo bakotxa bein baino; beingo erijotzako utsegitia betiko utsegitia dala; ta zeruba edo inpernuba baino gitxiago ez deuskula balijo ondo edo gaiski illtiak.

        Gaixorik daguanak itxi biar dau Jaungoikuaren eskubetan bizitzia ta nai erijotzia. Esaten da, prestau biar dabela gaixuak Eleisa Ama santiak aginduten daben legez ondo illteko. Alan prestauta gero, ez laarregi nai izan osasuna edo bizi izatia, ezbada itxi Jaungoikuaren esku santuban. Bat egin aleginaz Jaungoikuaren naijagaz ta eskini sarri Jaungoikuari bere arimia ta bizitzia. Zer emon ginaijo Jaungoikuari bizitzia baino beste gauzarik, alan gaixo andijagaz illteko arriskuban gagozanian? Ezer bere ez. Bada, orduban beste munduko gauza guztiai nai ta nai ez itxi biar deutsugu. Erijotzako ordu triste atan, extrema-unzinoeko sakramentuba geure billa dabilenian, munduban euki dogun guztiari agur egiten asiko gara. Agur gurasuak, agur umiak, agur senidiak, agur adiskidiak, agur dirubak, agur aziendak, agur gustuak, agur neure gauza guztiak. Ta agur betiko. Illtera doianak, munduko gauzak ya ez ditu beriak. Bada areek Jaungoikuari eskintzeko ez dabee ainbeste balijo orduban. Nora ezeko eskinija da. Laster itxi biar deutseen gauzen eskinija da. Zer da, bada, beste gauzakin aztu bagarik, Jaungoikuari egin legijon eskinirik oneena? Bere bizitziarena. Bere bizija, bere espirituba ta arimia konpijantza oso bategaz Jaungoikuari pozik eta bijotzeti eskintzia da, orduban gaixuak egin legijan irabazirik oneeneko eskinija. Esan biar dau alako orduban gaixuak, san Martin glorijosuak esaten ebana: Jauna, gura badozu ni bizi izatia, bizi nailla. Emen nago, munduko neke ta naibagak iragoteko zeure izenian. Ta, Jauna, nai badozu ni ill tia, ill nailla. Zeure eskubetan isten dot neure bizitzia ta erijotzia. Zeuri entregetan deutsut neure gorputza ta arimia.

        Gogoratu bada, neure kristinaubak, sarri ta astiro, zetarako jatorkuzan gatxak geure gainera, ta zelan artu ta irago biar ditugun. Alan prestauko gara extrema-unzinoeko sakramentuba artuteko ta Jaungoikuaren grazijan illteko. Au da, kristinaubak, biar doguna ta guztioi opa deutsudana. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa