www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

V. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zer dan aozko konpesinoia ta ze biarrekua dan.

2. Ze pekatu konpesau biar dirian.

 

        Iru gauza biar ditu pekatarijak, penitenzijako sakramentuba artuteko. Ta dira pekatubaren damu egijazkua, pekatubak guztiak ziatz konpesoriari esatia ta pekatubaren zorra pagetia. Pekatubaren damuba ta pekaturik ez egiteko gogua alkarregaz dabilz. Ta esanda geratu da zer dirian. Pekatubak gogora ziatz ekartia ta konpesoriari dirianak esatia alkarregaz dabilz. Bada, pekatubak gogoratuten dira konpesinoian autortuteko. Pekatubaren zorra pagetan da, konpesoriaren aginduba eginagaz. Au zelan egin biar dan, esango da geroko dotrinan. Pekatubak gogora zelan ekarri biar dirian esan da leen. Bada, sail oni orain jagokana da nik zubei erakustia, pekatubak zelan autortu biar dirian konpesoriaren oinetan. Onetarako esango deutsut: 1. Aozko konpesinoia zer dan ta ze biarrekua dan. 2. Ze pekatu konpesau biar dirian... Prestau zaite, kristinaubak, ainbat gogorik zurrenagaz, guztioi arimako osasuna ekarri daikegun ikasikizuna entzuteko. Ez sinistu bakizula dotrina onetan jakin biar dozuna. Bada, geijen dakizunoi bere ez deutsu gatxik egingo. Ta geijago izango zara ondo dana ez dakizunak, biar dana dakizunak baino. Prestaera onegaz aitu egizu, bada, zer dan aozko konpesinoia ta ze biarrekua dan.

 

 

I.

 

        Aozko konpesinoia da, neure entzula onak, pekatarijak autortutia bere ariman daukazan ta gogora ekarri dituban pekatu guztiak konpesinoiak entzuteko eskubidia daukan sazerdotiari, guztien parkazinoia artuteko ustiagaz. Esan da aozkua. Norberak, ez kartaz edo mandatariz, ezbada berbaz esan biar deutsazalako konpesoriari bere pekatubak. Mutubak autortu biar ditu bere pekatubak, al dagijan moduban. Esaten da, konpesinoiak entzuteko lizenzija daukan sazerdotiari. Bada, sazerdote ez danak ezin inori pekatubak parkatu legijoz. Sazerdote jaunai emon eutseen Jesukristo geure Jaunak atarako eskubidia. Ta sazerdote jaunak bere, erijotzako ordubaz ostian, inoren konpesinoiak entzuteko biar dabee euren agintarijen eskubidia. Esaten da, pekatuben parkazinoia artuteko ustiagaz. Bada, konpesonarijuan edo pekatu autor lekuban peka[tu]bak esan arren konpesoriari, konpesetan danak ez badauka ustia pekatuben parkazinoia artuteko, ez da konpesinoia. Ta ez dakaz alako konpesonarijoko esanak edo berbetiak konpesinoiaren kargak ez konpesoriarentzat ta ez konpesetan danarentzat. Esan biar ditu pekatubak konpesoriaren oinetan sakramentuba ta pekatuben parkazinoia artuteko ustiagaz, edo orduban, edo konpesoriak ostera juateko esaten deutsanian. Onan erakusten deusku Eleisa Ama santiak konpesinoiaren izatia.

        Ta biarrekua da salbeetako alan pekatubak aoz konpesoriari esatia? Bai, kristinaubak. Inundi al dedinian, nora ezekua ta biarrekua da pekatubak aoz konpesetia, salbeetako. Ez dago onetan zer esanik. Jesukristo geure Jaunak agindu eutsan pekatarijari pekatuben parkazinoia, konpesetako kargiagaz. Konpesau al dedilla, konpesau bagarik ill dan pekataririk ez da salbau. Ta ez da salbauko bere. Giza aldirik giza aldirako Eleisa Ama santiaren erakutsija da nora ezeko konpesinoia, batiatu ezkero pekatu illgarrija egin dabena salbeetako. Omnibus post bautismum lapsis jure divino necessariam, dino Trentoko batzaar santubak. Batiatu ezkero egin dozu pekatu illgarrija edo mortala? Bada, edo konpesau, edo kondenau. Ez dago bitarterik. Ezelan bere konpesau al dedin pekatuba, ez dau Jaungoikuak parkatuko konpesau bagarik. Ezelan bere konpesau ezin danari, edo nogaz ez daukalako, edo berbarik ezin dabelako, edo osteranzian, artuten badau bere bijotzian pekatubaren damu egijazkua ta Jaungoikuaren amodijo santuba, parkatuten deutsaz Jaungoikuak pekatubak. Baina konpesau al dedinari ez, konpesau bagarik. Guztiz biarrekua da, bada, neure kristinaubak, pekatubak konpesetia, al izan ezkero.

        Begiratu, bada, neure entzula onak, ze bide erraza ta seguruba itxi euskun Jesukristo geure Jaunak geure pekatuben parkazinoerako. Juezak aginduko baleutsa gaisginari, ze lapur, ze gizon illzaile, ze gaiskin izango litzateke, guztiak esango ez litukiana? Bat bere ez. Baina munduko legiak ta Jaungoikuarenak ez duaz bardin gauza onetan. Gatx egina autortuten dabena kastigau egiten dabee munduko juezak. Ta pekatu eginak konpesinoian autortuten ditubana, librau egiten dau Jaungoikuak pekatubetati. Nor izango da, bada, ain zorua, zeinda bere pekatubak guztiak konpesauko ez dituban? Konpesetan baditu, andijak, ezainak ta asko izan arren, baki parkatuten jakozana ta inos bere lotsatuko ez dabeena. Konpesetan ez baditu, baki parkatuten ez jakozana ta beti lotsatuko dabeena ta erreko dabeena inpernuban. Ez da, bada, zorakerija edo lastima andija, kristinaubak bere pekatubak konpesinoian ez autortutia gizon bati? Ta gizon bati? Jaungoikuaren ordez atarako daguan bati? Konpesinoian entzun dabena esan ezin legijan bati? Gizon bati? Adanen semeen argaltasuna ezaututen daben bati? Berak bere pekatubakin beste ainbeste, salbauko bada, egin biar daben bati? Ez da lastima andija, dinot, ostera bere pekatubak, nai lotsaz ta nai bildurrez konpesau bagarik istia, al izan ezkero? Oh, pekatubak lotsaz itxita bizi zarian errukarri tristiak! Sinistu egizu arima arimati, konpesetan ez badituzu zeuben pekatubak guztiak ziatz, nai isten badozu pekatu bat bakarrik lotsaz konpesau bagarik, guztiak eukiko dituzula agirijan beti inpernuban Jaungoikuaren, aingeruben, santuben, kondenauben ta demoninuen bistan. Oh, ze negargarrija! Bota, bada, lotsia. Kendu bildurra. Ta konpesau pekatubak guztiak. Baita ikasi bere ze pekatu konpesau biar dirian.

 

 

II.

 

        Konpesau biar dira, neure kristinaubak, batiatu ezkero egin dirian pekatu illgarri edo mortal guztiak. Jakinaz ta ezauberaz bat isten badau esan bagarik, bat bere esan ez baleu legez da, dino Eleisa Ama santiak Trentoko batzaarrian. Orregaiti konpesau biar dira pekatu ziartubak, pekatu dudakuak, leenago aaztutakuak, lotsaz itxitakuak, norberak bakarrik eginak, inori eraginak, ez egineko pekatubak, pekatubak eukazan geigarrijak edo zirkustanzija pekatu barrijak daukezanak, nai pekatuba askozaz azten dabeenak; baita pekatuko okasinoia bere, konpesoriak itandu ezkero. Pekatu ziartubak konpesau biar dira, dirian moduban ta dirian beste. Lau badira, lau. Amar badira, amar. Milla badira, milla. Ez agindu guztietakuak kontu baten, ezbada bakotxa bere lekuban. Lau lapurreta, maldezinoe bi ta orditute bat daukana ez da ondo konpesauko, zazpi pekatu egin ditut esanagaz bakarrik. Pekatu dudakuak konpesau biar dira. Izan leiteke dudia, ia pekatu egin eban edo ez eban. Baita pekatu txikija ala illgarrija egin eban bere. Baita pekatu egin ebana jakinda, konpesau ete eban edo ez ete eban bere. Bada, konpesau biar dira dudako pekatu oneek. Bakizu pekatu egin zendubana; baina dudia daukazu konpesau zenduban edo ez? Bada, konpesau biar dozu dudaan. Dudaan zagoz pekatu egin zenduban edo ez zenduban? Bada, konpesau biar dozu dudaan. Dudaan zagoz pekatu txikarra ala illgarrija egin zenduban? Bada, konpesau biar dozu dudaan. Ta onan beste konzienzijako duda guztiak.

        Leen aaztutako pekatubak konpesau biar dira: Aaztu jatzuz konpesinoe baten edo askotan pekatu bat edo geijago? Zeure erruz ez bazan, onak zirian konpesinoe areek. Baina gogoratu jatzuzanian, konpesau biar dituzu leen aaztutako pekatubak. Baita aaztubak ziriana bere. Gaiski konpesautako pekatubak konpesau biar dira. Modu bitara jazo leiteke pekatubak gaiski konpesetia: Edo biar dan moduban prestau bagarik, examinia ondo egin bagarik, pekatubagaz damutu bagarik edo pekatubari isteko gogo bagarik konpesau dalako. Orduban egiten dau konpesinoe gaistua. Ez jakoz parkatuten pekatubak, konpesau arren. Ta barriro konpesau biar ditu dirianak. Edo pekaturen bat lotsaz itxita konpesau dalako. Orduban bere ez jakoz parkatuten pekatubak. Ta barriro konpesau biar ditu, ez bakarrik lotsaz itxi eban pekatuba; baita beste konpesinoe atan esan zitubanak bere. Norberak bakarrik egindako pekatubak konpesau biar dira. Bada, Jaungoikuarentzat ez dago bakarrik ez ezkuturik. Guztia dauka Jaungoikuak bistaan.

        Inori eragindako pekatubak konpesau biar dira. Ta emen esaten dira eskandaluko pekatubak. Oneek bere izaten dira modu bitara. Egin dozu pekatu, bestiak dakuseela, entzuten dabeela edo dakijela? Bada, konpesau biar dozu, al badaizu, zeinbat lagunen aurrian edo ekijeela izan zan. Zeuk esanda, edo konbidauta, edo aginduta, egin dau batek edo geijagok pekatu? Bada, konpesau biar dozu zeinbat laguni pekatu eragin zeuntseen edo zeinbat lagunegaz balijau zinian pekatu egiteko. Konbidau zenduban, pekatu egiteko edo agindu zeuntsan? Bada, bestiak pekatu egin ez arren, zeuk egin zenduban pekatu ta konpesau biar dozu. Oneetan guztietan inori emoten jako pekatu egiteko bidia. Ta bestiak egin ez arren, beti da pekatu inori pekaturako bidia emotia. Ta konpesau biar da. Baita konpesau biar dira erabagita egitezko pekatubak eginak legez, esanezko pekatubak esanak legez, ta pensamentuzko edo burutazinoezko pekatubak burutazinoezkuak legez. Bada, egitia, esatia ta nai izatia ez dira bardinak. Ta autortu biar dira konpesinoian, dirian legez.

        Ez egineko pekatubak konpesau biar dira. Onetariko batzuk guztiz dira jakinak: Mezia ez entzutia, barau ez egitia, amarrena ez pagetia... Baina beste batzuk, ta ez gitxi, ez dira ainbeste aintzat artuten. Gurasuak, juezak, ugazabak, oh, zeinbat ez egineko pekatu! Ta ze gitxi konpesau! Gurasuen ta ugazaben zelo santubaren, ardura onaren, kuidado andijaren, kansau bagako ekinaren ta jardun itsalsubaren paltaz, umiak ta otseginak dotrinarik ez dakijee; umiak ta otseginak konpesetan ez dira; umiak ta otseginak eleisarako gogorik ez daukee; umiak ta otseginak pekatu mortalian bizi dira, etxekuak dakijeela; umiak ta otseginak gau ta egun gura dabeen moduban dabilz; umiak ta otseginak lotsa gaiztokuak dira... Ta gurasuak ta ugazabak onako ez egineko pekatu andijak konpesetan ez ditubee. Bada, konpesau biar dira. Mezia ez entzutia baino pekatu andijaguak dira. Juezak, errijen burubak ta arimen gordezailak gaiti beste ainbeste esaten da. Zeinbat bake txaar, zeinbat joko bide bagako, zeinbat ordikerija, zeinbat adiskide pekatuzko, zeinbat emakume galdu errijetan ta pamelijetan juezen ta beste galarazo biar ditubeenen paltaz! Bada, konpesau biar dira egin ezeko pekatu oneek. Barau ez egitia baino andijaguak dira. Dan moduban dala, pekatu andijaren beian egin biar dana ez egitia, beti da pekatu andija. Ta konpesau biar da. Agurra ukatutia, zorra ez pagetia, konseju ona ez emotia, limosnia ez emotia, exenplu ona ez emotia, guztiak dira ez egineko pekatubak. Ta gauza andira eldu ezkero, konpesau biar dira.

        Pekatu geigarrijak konpesau biar dira. Pekatu geigarrijak edo zirkusta[ n]zijak esaten jakue, pekatuko egitiak beragaz euki legizan gatxgarrijai. Oneek batzubetan geitu egiten ditubee pekatubak. Ta beste batzubetan azi. Alakuan egite bategaz austen dira agindu bi edo geijago; edo austen da agindu bat kolpe andijaguagaz, oostu dozu eleisan? Ara egite bategaz pekatu bi: Bata, lapurretia dalako. Ta bestia, eleisan dalako. Oostu dozu kaliza bat eleisan? Ara egite bategaz iru pekatu. Kaliza sagraduba eleisan oostu dozula. Egin dozu pekatu ezkondu bategaz? Ara pekatu bi: Bata kastidadiaren kontra ta bestia ezkontziaren kontra. Zeu bere ezkonduba zara ta zugaz pekatu egin daben ezkonduba zeure senidia da? Ara pekatu geijago egite bategaz. Autortu biar dira, bada, konpesinoian alako pekatubak beragaz daukazan geigarrijak. Baita pekatubak azten ditubeenak bere, ezautu ezkero. Bada, aparteko modubagaz ezaindu ta azi egiten dabee pekatubaren gatxa. Oostu dituzu ogei errial; baina oostu gura zendukezan milla, al izan bazendu. Bada, konpesau biar dozu oostuba, baita geijagoren oostu guria bere. Lagun bat gaiti edo norberaren ide bat gaiti gaiski esatia deungaro da. Baina askozaz txaarrago da gurasuak gaiti, sazerdote jaunak ta juezak gaiti deungaro esatia. Deungaro da maldezinoiak esatia. Baina txaarrago da umeen aurrian esatia. Inor bide bagarik banatutia deungaro da. Baina deungago da gorrotuaren gorrotoz ill gura leukiala, jotez aspertu ezinda banatutia. Deungaro da inori gorroto izatia. Baina deungago da gorrotuaren suba amatau bagarik egun osuan eukitia. Deungago oraindino ille betian eukitia. Ta txaarrago urte betian edo geijaguan eukitia. Deungaro da edozein pekatu illgarri egitia. Baina deungago domeeka santuban edo komulgau dan egunian egitia. Ara emen, kristinaubak, pekatubaren azigarri ta ezaingarri batzuk. Oneek ta onetarikuak gaiti esaten da Erromako Katezismuagaz, autortu biar ditubala pekatarijak konpesinoian, ezautu ta aintzat artu ezkero.

        Pekatu eragingarrija edo pekatuko okasinoe urrekua. Konpesau biar da, konpesoriak itandu ezkero. Baita pekatu egiteko ekanduba bere. Bada, norberaren naizko pekatu eragingarrija arimiaren aparteko gatxa da. Ta biar dau konpesoriaren ezauberia, parkatuko badau. Baita aparteko osagarrija bere, kenduko bada. Etxian edo auzuan bere naiz daukan lagun bategaz pekatuban jaustia milla bidar txaarrago da arimiarentzat, beste ustez uste bagako bategaz jaustia baino. Bada, esan biar dau konpesinoian, nai dala opizijua, nai dala tabernia, nai dala komedija, nai dala sarauba, nai dala dantzia, nai dala jokua, nai dala gizona, nai dala emakumia pekatu sarri eragiten deutsana ta bere guraz daukana. Beste ainbeste da pekatuko ekandu edo oitura galduba. Ekandu txaarrez pekatu egitia askozaz da txaarrago arimiarentzat, nosbait pekatuban jaustia baino. Au gaiti autortu biar dira konpesinoian norberaren naizko pekatu eragingarrijak ta pekatuko ekandubak.

        Sinistu biar dozu, neure entzula onak, dotrina labur baten ezin erabagi legizala sail zabal andi oni darraikozan gauza guztiak. Esaten deutsut bene benetan, gogoratu dagizula ondo, ia zelan aituten emoten deutsazuzan edo autortuten deutsazuzan osalari edo mediku bati gorputzeko gatxak, gaixorik zagozanian. Oh, ze ziatz! Nos sentidu zenduban, nun sentidu zenduban, zetati sentidu zenduban, zelan geitubaz edo gitxitubaz gatxa juan zan... guztiak banaan banaan bein ta geijagotan esaten deutsazuz gorputzaren osalarijari. Zerbait aaztuten bajatzu, bigarrenian dei eginda, oe aurrera eruanda, obeto esaten deutsazu zeuben gatxaren saila. Zegaiti au? Gorputza osatu dagizun. Osagarri zuzenak ta segurubak emon dagijozan zeuben gatxari. Zeuben gatxaren barri ondo jakin dagijan. Ta jakinaren gainera, ondo ta laster osatu zagizan. Bada, kristinaubak, konpesoria da zeuben arimen osalarija. Konpesoria da zeuben arimen erakuslia. Konpesoria da zeuben pekatubak juzgau biar ditubana. Egizu, bada, edola bere zeuben arimen osalarijagaz gorputzen osalarijagaz egiten dozuna. Agertu egijozuz konpesoriari zeuben arimako gatxak guztiak, bat bere itxi bagarik.

        Ez da inor izentau biar konpesinoian, ainbagarik pekatuba konpesau al dedilla. Baina esan biar dira pekatubak guztiak, konzienzijan dagozan moduban. Ez edertuta, ez apainduta, ez gitxituta, ez geituta, ez inori erruba ezarrita, ez bere buruba garbituta, ezbada Jaungoikuaren begijetan dagozan moduban. Ainbat ziatzen gogora ekarrita, ondo damututa, Jaungoikuari parka eskatuta, ostera ez egiteko berbia gogoti Jaungoikuari berari emonda, guztien parkazinoia jadisteko ustiagaz. Askatu zeuben konzienzija ta autortu konpesoriari pekatubak guztiak, lotsia ta bildurra kenduta. Orduban, neure entzula onak, entzungo dozu Jaungoikuaren ordez konpesoriaren aoti, Madalenak legez: parkatu jatzuz zeure pekatubak. Alan gura izan dagijala zeruko Jaunak, bera dana dalako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa