www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zelakuak izan biar daben ostera pekaturik

ez egiteko propositubak edo goguak.

[2.] Zelan ezautuko dan nok daukan, ostera pekaturik

ez egiteko propositu edo asmo egijazkua.

 

        Konpesinoe ona egiteko biar dirian bost gauzetan, irugarren lekuban iminten da, neure kristinaubak, ostera pekaturik ez egiteko proposituba. Proposituba darraiko damu egijazkuari. Damuba bada egijazkua, benetakua, bijotzekua, Jaungoikua ta arimia gaiti artuba, pekatu guztiena ta damu guztietati andijena, leengo dotrinan esan dan legez, neure kontura, iminiko dau pekatarijak konpesinoerako propositu egijazkua. Artuko dau asmo sendo bat edo gogo oso bat, ostera geijago pekaturik ez egiteko. Au gaiti, propositubaren gainian erakutsi barrija imintia ez da beste gauzarik, ezbada kristinaubari geijago ta geijago aituten emotia ze biarrekua dan pekatu eginagaz ondo garbatutia konpesetako. Espirituzko gauzak dirian legez bai damu egijazkua ta bai ostera pekaturik ez egiteko asmo ona, ez dira begijakin ikusten ta ez jakue eskubakin oratuten. Au gaiti, ez dogu zuzen ezaututen nos daukagun pekatubaren damu egijazkua edo pekaturik ez egiteko asmo ona, oraintxe badaukat ta oraintxe ez daukat esateko. Orregaiti iminten jakoz kristinaubari ezagungarri edo senaile batzuk, guztiz ziur ez bada bere zerbaitan aitu eragiteko nos daukan pekatubaren damu egijazkua ta pekaturik ez egiteko asmo biarrekua. Ezagungarri onetati ikusiko dau pekatarijak, zeinbat engainetan dirian gauza onetan ta zeinbat bizi dirian sarri konpesau arren, pekatu mortalian, inpernurako bidian. Au obeto aituteko gogoratu egizu, kristinaubak, leengo dotrinan damubaren gainian esan dan guztia. Ta azaz gainera, aitu egizu ainbat gogorik oneenagaz: 1. Zelakuak izan biar daben konpesetako biar dan pekaturik ez egiteko asmuak. 2. Zelan ezautuko dozun, munduban ezautu ginaijan tertijuan, nos daukazun edo ez daukazun pekaturik ez egiteko asmo egijazkua. Ojala, berba bat bere ondo aitu bagarik itxiko ez bazendu! Entzun egizu, bada, ainbat gogorik oneenagaz.

 

 

I.

 

        Proposituba edo pekaturik ostera ez egiteko asmo ona ez da beste gauzarik, neure kristinaubak, ezbada artutia pekatarijak bere bijotzian gogo sendo bat, Jaungoikuaren ondria gaiti ta bere arimako ona gaiti ostera inos bere pekaturik ez egiteko. Au da asmo sendo ta konpesetako biarreko onen izatia. Guztiok dakizu au aoz esaten. Guztiok esaten dozu: Irugarrena proposituba. Baina ez dakit, berba oneek zer esan gura dabeen guztiok aituten dozun ondo. Berba oneek esan gura dabeena da, bada, pekatarijak ezaututen dabenian egin dabela pekatu illgarrija ta pekatu agaz jausi dala Jaungoiko onaren gorrotuan; galdu dabela bere erruz zeruko glorija andija; emon deutsala leku etsai gaistuari bere ariman ta irabazi dabela pekatubagaz betiko inpernu sutsuba. Au astiro gogoratuten dabenian pekatari tristiak, Espiritu Santubaren grazijak lagunduta, asten da bere artian kontubak ateraten: Ze gauza deungia ta bildurgarrija egin daben pekatuba! Zelan lotsia galdu deutsan bere agindu santuba ausijagaz zeruko Aita onari! Zelan imini daben bere buruba beti betiko galduteko arrisku jakinian.

        Pensamentu santu onegaz damututen da, garbatuten da ta peneetan da pekatarija bere artian, ain gauza deungia egin dabelako. Naijago leuke ill balitz edo pausurik egin ezinda geratu balitz, pekatu egin eukian baino. Ez daki zer egin edo zelan bengau bere burubagaz, ain gauza deungia ta kalte andikua egin dabelako Jaungoiko santubaren kontra ta bere burubaren kontra. Pekatu egin dabelako peniaren peniak ta damubaren damubak, tristeziaren tristeziak ta atsekabiaren atsekabiak lotsa andi bategaz eraasten deutsa bere bijotza luurreragino. Baina zeruko sinistutiagaz animauta, parkazinoiaren uste osua artuta igoten dau Jaungoikuaren miserikordijagana, pekatubaren parkazinoia eskatutera. Baina oraindino ez da azartuten Jaungoikuari bere pekatuben parkazinoia eskatuten, arian da bijotz bijotzeti esan artian: Jauna, ez dot geijago pekaturik egingo; Jauna, leenago galduko ditut beste gauza guztiak, ostera pekatu egin baino; Jauna, ez nas geijago pekatuko okasinoe atara, ez leku atara juango; Jauna, ez nik geijago pekaturik egin.

        Ara emen, kristinaubak, pekaturik ostera ez egiteko gogo sendua, asmo osua, egijazkua, bijotzekua ta atxekija bagakua, ta, nai ta nai ez pekatarijak bene benetan artu biar dabena, konpesinoiak balijoko badeutsa. Berau gaiti esaten da, pekaturik ostera ez egiteko goguak izan biar dabela: 1. Egilia. 2. Zala. 3. Indartsuba. 4. Pekatu guztiena.

        1. Nos izango da pekaturik ez egiteko asmua egilia? Egilia da goguagaz esaten dabena eginagaz erakusten dabenian. Gogo egilia da, Jaungoikuari emon deutsan pekaturik ez egiteko berbia, ondrautasun bategaz ta leijal gordetan dabena. Berba utsetan geratuten bada, askoren pekaturik ez egiteko asmuak geratu oi dirian legez, ez da egilia ta ez dau balijo. Begiratu, kristinaubak. Konpesoriaren oinetan emoten dozun berbia, Jaungoikuari berari emoten deutsazu. Ez dedilla, bada, izan ao utsetzkua. Ez dedilla izan konpesoria engainetakua. Ez dozu Jaungoikua engainauko. Pekatarija ondo konpesetako ez da asko, askok esan oi dabeen legez, esatia: Nai neuke, bada, pekaturik ez egitia; nai neuke on izatia; nai neuke okasinoe onetati urtetia; nai neuke ekandu txaar oni istia... ta beste onako nai egite bagakuak. Nai zenduke? Bada, egizu. Ez egizu pekaturik egin. On izan zaite. Nok eragozten deutsu on izatia? Zer egiten dozu pekaturik ez egiteko? On izateko? Ezer bere ez. Bits makala gainian daukan ur geratuba legez egon pekatuban. Bizi pekatuko okasinoian. Bizi pekatuko oituran. Bizi pekatuban. Au da pekatari askoren pekaturik ez egitia. Ta uste dozu, pekatari tristia, nai neuke otz bategaz, desio ill bategaz ta borondate geldi bategaz, pekaturik ez egiteko gogo sendo bat ta egindun bat bene benetan artu bagarik, konpesauko zariala ondo, ta parkatuko jatzuzala pekatubak? Ah! Engainauta bizi zara.

        Inpernuban dagozanak bere euki ebeen on izateko nai neuke bat. Baina ez eutseen balijo izan nai neuke utsak. Pilatosek bere nai eukian Jesus askatu judeguben eskubetati ta erijotzati. Baita artu eban gogua bere askatuteko edo libretako. Baina ez eban egin biar ebana. Ta balijo izan eutsan Jaungoikuaren aurrian nai izate otzak ta gogo egite on bagakuak? Ez. Pilatos kondenau zan. Erodesek bere nai eukian ta artu eban proposituba edo ustia, san Juan Bautista karzelati aterateko ta ez illteko. Baina bere uste ta gogo guztia jausi zan luurrera laster, dama batek dantziaren saritzat san Juanen samia eskatu eutsanian ta bertati agindu eban santubari samia ebateko. Ta balijo izan eutsan nai neuke egite bagakuak ta gogo otzak Erodesi? Ez. Kondenau zan. Oh, zeinbat onako pekaturik ez egiteko propositu edo gogo geldi egite sendo bagako dagozan inpernuban erreetan! Ez da asko, kristinaubak, pekatarija ondo konpesetako, pekaturik ez egitia nai neuke esatia edo pekatubari isteko gogo motel bat artutia. Biar da, konpesinoia ona izango bada ta pekatuba parkatuko bajako, pekaturik ostera ez egiteko gogo sendua ta egilia. Baita zala ta pirmia bere.

        2. Zetan dago, bada, pekaturik ostera ez egiteko gogua zala izatia? Zeubek dakizu, kristinaubak. Zala da nekez paltetan dabena. Zala da nekez ukatu edo zinka egiten dabena. Zala da ondo irauten dabena. Zala da bere lekuba gogor ta zuzen gordetan dabena. Zalak izan biar dau, bada, pekaturik ez egiteko artuten dan goguak. Izan biar dau, ezer gaiti bere pekatu illgarririk ez egiteko asmo sendua... Jazoko balitxako kristinaubari, edo pekatu egin edo kleituba galdu? Galdu kleituba ta pekaturik ez egin, santa Susanak egin eban legez. Jazoko balitxako, edo daukan guztia galdu ta karzelara juan, nos arteko ez dakijala, edo pekatu egin? Galdu daukan guztia ta juan betiko karzelara erru bagarik ta pekaturik ez egin, Jose aintxinakuak egin eban legez. Jazoko balitxako, edo ill edo pekatu egin? Ill, biar bada, ta ez pekatu egin, Eleazarok ta beste martirijak egin ebeen legez.

        Ara, kristinaubak, pekaturik ostera ez egiteko gogo zala ta sendua. Artuten dozu konpesinoian onako gogo sendua ta zala zeuben ariman, ezer gaiti bere pekaturik ostera ez egiteko? Hai! Ori andija ta gogorra da, esango dozu askok. Bada, nik esaten deutsut, gogorragua dala inpernuba; ta andijagua dala zeubek pekaturik ez egiteko berbia konpesoriaren oinetan emoten deutsazun Jaungoikua. Berau gaiti, kristinaubak pekaturik ostera ez egiteko artu biar daben goguak, izan biar dau arima arimati ataria, egijazkua, egilia ta zala. Baita indartsuba bere, balijoko badeutsa konpesinoiak.

        3. Ta nos izango da indartsuba, pekaturik ostera ez egiteko gogua? Indartsuba izango da, pekatarijak ezaututen ditubanian arimiaren ta grazijaren kontra daukazan arerijuak, zeintzuk dirian munduba, diabruba ta aragija. Arerijo senduak ta indartsubak dira oneek. Txito arima asko goituten dabee. Geuk bere sarritan sentiduten dogu euren gerria. Ta ez gitxitan, malpekau, egiten deutskuben kaltia. Bada, arerijo indartsubagaz pelietako nai ta nai ezekua da gogo indartsuba. Gogo epelagaz asten bada peliadan arerijo indartsubakin, bertati dago goituta. Pekaturik ostera ez egiteko gogo erdi ill, ezdabaidako bategaz urteten badau batek konpesinoeti, lelengo eraan dago pekatuban jausita. Baina gogo senduagaz asten bada pelietan, indar gitxi daukala uste izan arren, goitu egiten dau arerijua. Ta pekatubaren kontrako peliadetan Jaungoikuak emoten dau indarra arerijuak goituteko, norbera gogo onagaz asi ezkero. Alan aginduten deusku Jaungoikuak, artu daigula gogo sendua ta indartsuba, inos ostera pekaturik ez egiteko. Baita izan biar dau gogo onek pekatu guztiena bere.

        4. Esan da leen, ez dala asko konpesetako, pekatu bategaz edo beste bategaz damututia. Damutu biar dala pekatu guztiakin. Bada, beste ainbeste esaten da, pekaturik ez egiteko gogo biarrekuaren gainian. Pekatu guztiai ta pekatu egiteko era urrekua edo okasinoe urrekua emoten deutseen gauza guztiai isteko gogo sendua ez daukan artian, ez da pekatarija ondo konpesauko. Zuk daukazu sarri pekatu eragiten deutsun adiskide bat auzuan; baita sarri ordituten zarian tabernia bere. Bada, ez da asko zu ondo konpesetako, adiskide deungiaren etxera ostera ez juateko gogua artutia, taberna atara ez juateko gogua artu bagarik. Zu zara lapurra ta juralari paltsua. Bada, ez da asko zu ondo konpesetako, juramentu guzurrezkorik ez egiteko gogua artutia, lapurretarik ez egiteko gogua artu bagarik. Ta onan beste pekatu guztietan. Begiratu bada, kristinaubak, ia zeuben pekaturik ez egiteko gogua edo proposituba dan edo ez egilia, zala, indartsuba ta pekatu guztiena. Ta entzun orain zelan ezautu zinaijan nos daukazun pekaturik ez egiteko gogo biarrekua.

 

 

II.

 

        Baina zelan ezautu ginai pekaturik ostera ez egiteko gogo sendua nok daukan? Jaungoikuak esan bagarik, guztiz ziur ta zuzen ezin jakin ginai, neure entzula onak, nos daukan pekatarijak pekatubaren damu egijazkua ta pekaturik ostera ez egiteko gogo egijazkua. Au egiija da. Bada, Jaungoikuak berak esan bagarik, ezin jakin ginai Jaungoikuaren adiskidiak ala arerijuak garian. Baita egiija da, pekatarijak artu arren bere ariman ostera pekaturik ez egiteko gogo egijazkua ta ondo konpesetako biar dana, jausi leiteke ostera bere pekatuban. Dabid bere jausi zan. San Pedro bere jausi zan. Ta beste edozein jausi leiteke, munduban bizi dan artian. Ezin atera legi, bada, seinale edo ezagungarri seguru bat alako nosbaitako ta ustez uste bagarik legezko pekatuban jausteti ezaututeko zuzen, nok daukan edo euki daben pekaturik ostera ez egiteko gogo egijazkua. Baina orregaitino bere esaten dabee Eleisako Erakuslak, kristinaubaren bizi modubari begiratuta ezaututen dala zerbaitan, nok daukan edo euki daben pekaturik ostera ez egiteko gogo egijazkua. Azaldau daigun puska bat au zelan dan.

        Ekarri egizu, bada, gogora, neure entzula onak, ekanduzko juralari bat, bake galzaile bat, gorrototsu bat, ordi bat, luxurijotsu bat, logreru bat, lapur bat, gaiski esala bat, lotsagalduko bat, jokolari alper bat nai beste edozein pekatari konpesetan dala urtian bein edo birritan edo sei bidar edo amar bidar. Autortuten ditubala konpesinoian bere pekatubak. Esaten deutsala konpesoriari konpesinoe bakotxian, badaukala gogua edo proposituba, ostera geijago pekaturik ez egiteko. Au konpesinoe bakotxian Jaungoikuari edo konpesoriari edo bijai esan da jausten dala leengo pekatubetan. Ordija ordituten dala, leenago legez. Lapurrak ostuten dabela, leenago legez. Gaiski esaliak murmuretan dabela, leenago legez. Loija loi dala, leenago legez. Ta modu onetan, pekatubak gitxitu bagarik, pekatuko ekandu gaistua kendu bagarik, pekatuko lagunari, pekatuko lekubari, pekatuzko opizijuari, pekatuzko esanai ta pekatuzko egitiai itxi bagarik bizi diriala urtetan ta urtetan. Pekatubak konpesau ta pekatubak barristau. Goixian konpesetan ta arrasteijan edo andi laster, urrengo eria dabenian, leengo pekatubetan. Beti leenian. Ordija ordi. Jokolarija jokolari. Alperra alper. Logreruba logreru. Etxe galzailia galzaile. Tematikua tematiko. Guraso nasaija ta ardura bagakua nasai ta ardura bagako. Berdia berde. Desonestuba desonestu... Alan pekatu zarrai barrijak geitubaz iragoten jakuela gazte denporia, edadian sartuba ta zaartzia.

        Zer deritxazu, kristinaubak? Nun da onen pekaturik ez egiteko gogua? Zetan geratu dira oneek Jaungoikuari ta konpesoriari emon deutseezan ostera pekaturik ez egiteko, pekatuko lagunari isteko, pekatuko bidera ez juateko... berbak? Esango dogu euki dabeela oneek euren konpesinoetan pekaturik ostera ez egiteko gogo benetakua, egilia, zala, indartsuba ta pekatu guztiena? Ez, kristinaubak. Esango dogu txito min emoten eutseela pekatu eginak ariman, pekatubagaz Jaungoiko andijari lotsia galdu eutseelako, grazija ta zeruba galdu ditubeelako ta betiko inpernuba merezidu dabeelako? Ez, kristinaubak. Ezin au esan ginai. Bada, ez dira nekatu pekatubari isteko. Esango dogu konpesinoe bakotxian damu egijazkuaren ta pekaturik ez egiteko gogo onaren paltaz Jaungoikuari ta sakramentubari burla egin deutseela? Au izango da egiija, kristinaubak. Au izango da kristinau askori konpesinoe askogaz jazoko jakuena.

        Begiratu, neure entzula onak, zeuben konpesinoiai ispilu onetan. Emeti zerbaitan ezautuko dozu, zelakuak izan dirian. Bildur nas asko bizi ete dirian itsu itsuban edo zoro zororik kondenetako bidian. Uste dabee sinistute gaisto bategaz, asko dala pekatubak konpesoriari esatia ta ostera pekaturik egingo ez dabeela esatia, Jaungoikuak euren pekatubak parkatuteko. Ez da, bada, asko, neure entzula onak, leen aitu dozun legez, pekatubak aoz esatia edo konpesetia. Kainek bere autortu zituban bere pekatubak. Saulek bere bai. Antiokok bere bai. Judasek bere bai. Baina oneek guztiok kondenau zirian. Dabid erregiak bere autortu zituban bere pekatubak. Ta parkatu jakozan. San Pedrori bere bai. Madalenari bere bai. Ta oneek salbau zirian. Zegaiti? Areek, damu egijazko bagarik pekatubak autortu zitubelako, kondenau zirian. Ta oneek, damu egijazkuagaz ta pekaturik ostera ez egiteko gogo osuagaz pekatubak konpesau zitubeelako, parkatu jakuezan pekatubak guztiak ta salbau zirian. Eskatu daijogun, bada, Jaungoiko onari, bialdu daigula zeruti geure pekatuben damu egijazkua ta ostera pekatuban ez jausteko gogo biarrekua ta grazija, zein guztioi opa deutsudan. Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa