www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

III. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zegaz egiten dan baustismoko sakramentuba.

2. Zelan egiten dan.

3. Nok egin legijan.

 

        Aituten emon ezkero kristinaubari Adanen pekatubak zelan gaixotu eban geure sortueria, ze era negargarrikora ekarri ginduzan guztiok ak pekatubak ta zelan pekatu aren osagarritzat itxi euskun Jesukristo geure Jaunak bautismoko sakramentuba bakarrik, nora ezekua legez da, neure entzula onak, kristinaubari erakustia sustraiz: 1. Zegaz egiten dan bautismoko sakramentu santuba. 2. Zelan egiten dan. 3. Zeinek egin legijan. Ara emen, erakutsi onetako ikasikizuna. Ezin ukatu ginai, bautismo santuba geu salbetako nora ezekua dana, ezda ustez uste bagarik seinak batiatu biarra sarri jazoten dana bere. Ta ain gitxi, errazoiaren usura eldu dirian gizon eta emakume guztiak daukeela txito premina andija, zegaz, zelan eta nok batiatu legijan jakiteko. Au gaiti erregututen deutsut guztioi, imini dagizula ainbat ardurarik andijena bautismo santuko erakutsijak ondo entzuteko ta ikasteko.

 

 

I.

 

        Jesukristo geure Jaunak berak agindu eban batiatutia, geu salbetako. Baita Jesus maitiak esan euskun bautismua zegaz egin bere. Ya ez dago geure eskuban bautismo geija autortutia edo aldatutia. Ura itxi euskun Jesukristok bautismo geitzat. Uragaz ta Espiritu Santubagaz barriro jaijo bagarik ez da inor zeruban sartuko, esan eutsan zeruko Erakusliak Nikodemusi. Ura ezarten jako batiatuten danari, dino san Gregorijok; ta uragaz seinari gorputza garbituten jakonian, Espiritu Santubak garbituten deutsa arimia pekatubetati. Gauza bat da sakramentubaren ura ta beste bat da Espiritu Santubaren ura, dino san Isidorok. Sakramentubaren ura ikusten dana da. Espiritu Santubaren ura ikusten ez dana da. Sakramentubaren urak garbituten dau gorputza ta aituten emoten dau, arimia garbituten dana. Ta Espiritu Santubaren grazijak garbituten dau arimia, dirausku Santubak berak.

        Au da, neure kristinaubak, Jesukristo geure Jaunak itxi euskun bautismoko jaijotza barrija. Pekatuzko bizitzari grazijazko bizitzara urezko sakramentubagaz iragotia. Bautismoko sakramentuba egiteko, nai ta ezekua da ura. Au gaiti esaten deusku san Paulo apostolubak, uragaz garbitu ebala Jesukristok Eleisa guztia, pekatubaren izurtura, loi edo mantxa bagarik guztia santia, ederra, garbija ta grazijaz apainduba erakusteko. Uragaz batiatuten danian, Espiritu Santubaren grazijak emoten deutsa arimiari jantzi garbi, eder au. Orduban geratuten da kristinau barrijaren arimia pekatubaren zetaka bagarik, illun edo arretasun bagarik, guztia grazijaz zurituta, loratuta, argituta, santa eginda. Ta batiatutako arimak dirian legez Eleisa Ama santia pormau edo orniduten dabeenak, orregaiti esaten dau Apostolu santubak, uragaz garbitu ebala Jesukristok Eleisa guztia.

        Gauza bi erakusten deuskuz emen Apostolu santubak. Bata da, batiatuten dana guztiz garbija ta santutuba geratuten dana. Ta bestia da, bautismo santuba uragaz egiten dana. Alan Eleisa Ama santiak Trentoko batzaar santuban kondenetan ditu herejetzat esaten dabeenak, ez dala uragaz egiten bautismoko sakramentuba; edo batiatuteko, ura ez dala nora ezekua. Sinistu biar dogu bada, neure entzula onak, pedeko gauzatzat, nora ezekua dala ura batiatuteko. Ura dala bautismuaren geija. Ur bagarik ezin legijala baustismoko sakramenturik. Ta asko ete da ura bera bakarrik, seina batiatuteko? Ez, kristinaubak. Ura seinari ezarten jakonian, esan biar jakoz Jesukristok orduban esateko itxi euskuzan berbak. Berbia elduten da uragana ta egiten da baustismoko sakramentuba, esaten deusku san Agustinegaz Erromako Katezismuak. Alan ura ta berbak, bitzubak biar dira batiatuteko. Au gaiti jakin biar dau kristinaubak ondo lelengo, ze ur biar dan batiatuteko. Bigarrenian, ze berba biar dan.

        Ze ur biar da, bada, batiatuteko? Berezko ura izan ezkero, edozein ur da asko batiatuteko. Baina eleisan batiatuteko, bautismoko sakramentubari jaokan osotasunagaz, etsaibotetiagaz ta batiatute aldi nausijagaz, biar da urte atan bedeinkatutako ura, dino san Karlos Millanguak. Ez, bautismo santuba bedeinkatu bagako uragaz egingo ez litzaatekialako, ezbada sakramentubaren erreberenzija gaiti Eleisiak alan aginduten dabelako. Onezaz ostian, edozein ur berezko da asko ta da ona seina batiatuteko. Au da zubek jakin biar dozuna, premina orduban etxe bautismua seinari emoteko ta aren arimia pekatuti askatuta, zerurako prestetako. Esaten da biar dala berezko ura; au da, beste gauzagaz naastau bagarik daguana. Alan, nai errekakua, nai iturrikua, nai pozukua, nai ituxurekua, nai itxasokua, nai izunguraan edo bidian geratuta daguana, nai otza ta nai berua, nai garbija ta nai arria, edozein ur berezko da asko ta da ona biar orduban batiatuteko. Egija da, eskura euki ezkero, oba da ur bedeinkatubagaz batiatutia. Baina alako ordu estuban, seina ondo ta balijoz batiatutiak euki biar dau ardura nausija.

        Oi dira jakitun batzuk, edo andra-maestra esaten jakuen batzuk, guztia dakijelakuan ezer bere ondo ez dakijenak. Alako seingintzetan edo seingaltzetan euren utsegitezko jakiturijagaz arrotuta, biar ez dirian burutazinoiak prestetan diardubeen artian, seina batiatu bagarik eskubetan illten jakuenak. Esaten da, bada, ostera bere, kristinaubak, edozein berezko ur dala asko estu orduban seina batiatuteko. Ez da berezko ura, zerbaitegaz naastauta daguana. Ez da berezko ura, bedarrakin edo lorakin egositako ura. Ez da berezko ura, ardauagaz edo saardauagaz naastautako ura. Ez da berezko ura, saldiagaz edo beste bustigarriren bategaz naastautako ura. Urak izan biar dau, bada, berezkuak. Naturaleziak egin daben erakuak, ez naastaubak edo aldatubak, batiatuteko. Au jakinda euki biar dabee dotrina puska bat baino ez dakijen kristinaubak, ur naastauba berezkuaren lekuban inos ezarri ez dagijuen seinari. Alan esaten deusku san Karlos Millanguak, erakusteko kristinaubari, naastautako uragaz egindako bautismuak ez dabela balijo. Au da batiatuteko uraren gainian kristinaubak jakin biar dabena.

        Ta ze berba esan biar jakoz seinari, batiatuteko, ura ezarten jakonian? Jesukristo geure Jaunak berak esateko agindu euskuzanak. Ez geijago ta ez gitxiago. Eurak bakarrik, Eleisa Ama santiak erakusten deuskuzan moduban. Ez naastauta, ez birrinduta. Ez beste aitu emote batera ekarrita, ezbada eurak bakarrik ta zuzen. Jesusek berak erakutsi eutseen apostolu santubai, zer berbagaz egin biar ebeen bautismoko sakramentuba. Ta agindu eutseen: Juanda, erakutsi egijezu jente guztiai ebanjelijoko esana; ta batiatu egizuz Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Ara emen Jesukristoren beraren ao santuti, seina batiatuteko berbak. Guztiak dira biarrekuak edo popuertzakuak. Popuertzakua da Jaungoikuaren iru personak, AITIA ta SEMIA ta ESPIRITU SANTUBA izentetia. Popuertzakua da, batiatuten dabenaren ta batiatuten danaren personak izentetia. Baita batiatuten dabena aituten emotia bere. Au guztiau egiten da esanagaz: NIK BATIATUTEN ZAITUT AITIAREN ta SEMIAREN ta ESPIRITU SANTUBAREN IZENIAN. Amen. Berba oneek dira, seina batiatuteko esan biar dirianak, orain zubei jagotzunez. Ez dira gitxitu biar. Ez dira geitu biar. Ezda naastau edo okertu bere. Bada, okertu edo naastetan badira daukeen esaneti, ez dau balijoko bautismuak. Artu egizuz, kristinaubak, ondo buruban berba santu oneek, biar orduban seina batiatuten ondo jakiteko. Ta entzun egizu uragaz ta esan dirian berbakin zelan batiatu biar dan seina.

 

 

II.

 

        Ez da emen ezer esaten, eleisan seina batiatutiaren gainian. Au eleisa gizonai jagokuena da. Nik erakutsi biar deutsudana da, sein bat jaijota laster illteko peligruban daguanian ta eleisara eruateko lekurik emoten ez dabenian, zelan batiatu biar dozun. Onetarako jakin biar da lelengo, orain aita ditugun seinak diriala jaijota dagozanak. Bada, jaijo ezinda dagozanak edo denporia baino leenago galduten dirianak zelan batiatu biar dirian, esango da geroko erakutsijan. Bigarrenian: Etxe bautismua emoteko seinari, ez da biar ez aita besuetakorik ez ama besuetakorik. Irugarrenian: Edozein gizon nai emakumek batiatu legi seina premina orduban, batiatuten jakin ezkero. Laugarrenian: Eleisara eruan al dedilla ta laster illteko peligrurik ez daukala, ez jako seinari etxe bautismua emon biar. Bostgarrenian: Gurasuak ainbat lasterren eruan biar dabee seina eleisara batiatutera. Bada, Erromako Katezismuak dinuan legez, pekatu andija izango litzaateke, popuertza biar dan baino luzaruago seina batiatu bagarik eukitia. Seinak bautismua baino beste medijorik ez dauka salbetako. Ta jaijo barrijan txito peligru asko daukaz illteko. Bost gauza oneek goguan diriala esaten da, bada, nora ezian edo ordu popuertzakuan seinari etxe bautismua emoten jakola. Baina zelan? Seina biloxtuta, buruti edo gorputzaren zati nausi bateti edo gorputz guztiti ura ezarrita, ura ezarten jakonian esanagaz: Nik batiatuten zaitut Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen. Ura ezarten jakonian esan biar dira berba oneek. Bada, ura ezartiak ta berbak esatiak bat egin biar dabee. Ura ezarri baino zerbait leenago edo ura ezarrita zerbait geruago esaten badira berbak, ez dau balijo bautismuak. Batiatuten dabenak euki biar dau ustia edo gogua, seina batiatuteko. Ura ezarten deutsanak berak esan biar deutsaz seinari bautismo berbak. Bada, batak ura ezarri ta bestiak berbak esan, ez dau balijo bautismuak. Ara erakutsita, zelan egin biar dan etxe bautismua premina orduban. Ta oni darraiko erakustia, nok batiatu legijan seina premina orduban.

 

 

III.

 

        Baustismoko sakramentuba gauza santuba ta andija da, neure entzula onak. Orregaiti ez da edozein modutan egiten dana ta egin biar dana. Eleisa Ama santiak imini dau moduba gauza onetan bere. Ta Eleisiaren aginduba egin biar dogu. Bautismo santuba nok egin biar daben erakusteko esaten da, bada: 1. Obispo jaunen zeregina da batiatutia. Obispo jaunen urreengo kura jaunen zeregina da. Oneen ondorik sazerdote jaunena. Oneen ondorik diakunubena. Gero sudiakunubena. Gero edozein eleisa gizonena. Eleisa gizonen paltaan, leenago dira gizonezkuak emakumiak baino. Beste kristinau batiatuten dakijanaren paltaan, dira gurasuak, seinaren aita edo ama. Ordena au gorde biar da seinak batiatuten. Ta austen bada premina bagarik, seina batiatuteko aurrerago danari egiten jako injurija. Ta au pekatu da, dinue santo Tomasek ta san Karlos Millanguak beste askogaz. Sazerdote baten aurrian batiatuko baleu seina beste abade ez dan batek, abade jaunak ontzat emon bagarik, egingo leuke pekatu seina abadiaren aurrian batiatuten dabenak. Gurasuak batiatuko baleu bere umia, beste dakijanik nok batiatu daguala, egingo leuke pekatu ta ekarriko leuskijo bere burubari beste karga astun bat, zein irago biarko leukian bere konpesoriagaz.

        Esaten da 2. alako seina etxian edo jaijoten dan lekuban batiatuteko, ordu estuba danian edo eleisa gizonik ez badago aurrian, onduen dakijanak batiatu biar dabela seina. Beste lagun asko aurrian egon arren, ez badakije seina batiatuten ondo ta seguru ta seinaren aitak edo amak badaki batiatuten ondo, orduban aitak nai amak obeto dakijanak batiatu biar dau seina. Bada, alako nora ezian ta estu orduban geijen balijo dabena ta biarren dana da, seina ondo batiatutia ta aren arimia salbetako bidian imintia. Alakuan, ez inori injurija andirik egiten jako, ez gurasuak egiten dau paltarik seina batiatubagaz.

        Esaten da 3. besten paltaan, edozein gizon nai emakumek batiatu legijala seina biar orduban, Eleisa Ama santiak bautismuan egiten dabena egiteko ustia euki ezkero. Dinot, edozeinek. Nai dala judeguba, nai dala jentila, nai dala morua, nai dala herejia batiatuten dabena, seinari ura ezarrijagaz leen izentau dirian berbak esan badeutsaz batiatuteko ustiagaz edo Eleisiak bautismuan egiten dabena egiteko ustiagaz, batiatuta geratuko da seina, dino Trentoko konzilijuak.

        Ez, bada, aaztu, neure entzula onak, zegaz egiten dan bautismoko sakramentu santuba; zelan egiten dan; ta zeinek egin legijan, bai eleisan jagokan naustasun guztiagaz ta bai biar orduban edozein lekutan. Sakramentu biarrekua ta nora ezekua itxi euskun Jesukristo geure Jaunak bautismoko sakramentuba, salbetako. Baina sakramentu merkia, erraza ta presta. Zer gauza eskuragua, sein bat batiatutia baino? Ez da dirurik biar. Ez da izerdirik bota biar. Ez da nekerik artu biar, seina batiatuteko. Ur puska bategaz ta berba bigaz batiatuten da seina edonun ta edonos. Zer gauza errazagua au baino? Zer gauza ugarijagua ura baino? Zer leenago egin ginai berba bi edo iru esatia baino? Zer leenago ikasi ginai, Aitiaren egitia ta nik batiatuten zaitut esatia baino? Bada, nik batiatuten zaitut Aitiaren ta Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian esanagaz ta ur puska bat ezarrijagaz seina batiatuta dago. Zerurako prestauta dago. Illtia palta dau, zeruban beti aingeruben lagunkidian biziteko.

        Oh, Jesus maitegarrija! Ze jakituna, ze ona, ze artetsuba zarian geure onerako! Ez zenduban gura izan, geu batiatuteko ura itxaso urrineti ekartia. Ez zenduban gura izan, Erroman bedeinkatu biarrekua izatia. Ezda diru askogaz erositakua izatia bere, ezbada edozein berezko ur, nai errekakua, nai pozukua, nai ituxurekua... itxi zenkuban bautismo geitzat. Edozein jentil, judegu, nai herejeri emon zeuntsan eskubidia seinak batiatuteko. Edozein leku, nai etxia, nai solua, nai basua, nai bidia, prestau zenduban biar orduko bautismo lekutzat. Oh, kristinaubak! Ez da au Jaungoikuaren miserikordija zabala ta presta, geu salbetako? Ta ez dogu maitetuko, alabauko, adorauko ta bedeinkatuko Jaungoikuaren izen santuba geure bijotz guztiagaz, gogo guztiagaz ta arima guztiagaz? Adanen pekatu gaistoti askatuteko ain modu seguruba, erraza, presta, merkia ta ugarija emon deuskulako? Bai, Jesus ona, ametan zaitugu, adoretan zaitugu ta alabetan zaitugu gogoti guztiok. Ta erregututen deutsugu zeure grazija indartsuba, agindu onei kobru emoteko ta onen sarija, zeu zeruban gozetako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa