www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eleisako zazpi sakramentuben ikasikizuna
Frai Bartolome
1819

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

VII. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Norentzat dan biarrekua ta noraezekua pekatu guztiak

era batera konpesetia edo konpesinoe jenerala.

2. Norentzat dan gauza ona.

3. Norentzat dan txaarra.

 

        Ez dago, neure entzula onak, bizitziak dirauban artian aterik itxita zeruban pekatarijarentzat. Ez dau gura Jaungoikuak inor kondenau dedin, ezbada guztiok salbau gaitezan. Zelan, bada, salbau leiteke, konpesinoe txaarrak egin dituban pekatarija? Zelan salbau leiteke, pekatubak lotsaz konpesau bagarik itxi ditubana ta pekatubak sarri gaiski konpesau ditubana, pekatu guztiak ziatz ta ondo konpesau biar badira salbeetako? Ezekias Judeako erregek egiten ebana eginagaz salbauko da. Zelan, bada? Bere urte guztietako pekatubak barriro gogora ekarrita, bijotzeko damu ta pena mingotx bategaz ostera guztiak konpesaubagaz. Gogoratuko deutsudaz, Jauna, ta esango deutsudaz neure denpora guztiko gatxeginak neure arimako damu mingotxagaz, esaten eban propeta damutubak. Recogitabo tibi omnes annos meos in amari tudine animae meae. Ez da au beste gauzarik, ezbada, leenago konpesau ez balitz legez, pekatu guztiak gogora ekarrita era batera konpesetia. Ez da au beste gauzarik, ezbada leen gaiski jorratu dirian landarak barriro ondo ta ziatz jorratutia. Ez da au beste gauzarik, ezbada leenago gaiski egindako sailak barriro ondo egitia. Au da konpesinoe jenerala egitia. Orduban pekatarijak zuzenduten ditu leenagoko konpesinoietako kolpe uts guztiak. Ta geratuten dira bere biziko pekatu guztiak konpesinoe on baten azpijan. Alako konpesinoiari esaten jako, pekatu guztien konpesinoia. Izan leiteke bizitza guztikua. Baita urte batzubetakua bere. Bizitza guztikua izango da, errazoiaren usura eldu zaneti araginoko pekatu guztiak era batera konpesetan ditubanian. Urte batzubetakua izango da, leenago nosbait pekatu guztiak era batera konpesauta, andi aurrerako urtetako guztiak ostera batera konpesetan ditubanian. Egin dau batek ogei edo ogeta amar urtegaz bere bizi guztiko pekatuben konpesinoia. Baita egin gura dau irurogei urte edo geijago daukazanian, ogeta amar zitubaneti araginokua. Au da urte batzubetako pekatu guztien konpesinoia.

        Pekatu guztien konpesinoiak balijoko badau, euki biar ditu beragaz leen esan dirian bost gauzak. Pekatubak gogora ekarri ziatz, damutu eurakin, artu gogua ostera ez egiteko, autortu konpesoriari, ta egin aren esana. Pekatu guztien konpesinoia batera egin ez arren, ez da ardura. Lelengo eginian edo aldijan esan legiz gogora ekarri ditubanak edo agindu batzubetakuak edo urte batzubetakuak. Ta bigarren aldijan edo irugarrenian edo laugarrenian, bestiak. Arian da konpesoriaren ta beraren eritxijan, guztiak ziatz esan artian. Konpesinoe au dan legez leenagoko gatxen ta uts egiten osagarrija, ez da guztientzat bardin. Arimako gatxak ta gatx modubak bere ez dira bardinak. Alan pekatu guztien konpesinoia egitia bere, batzubentzako nora ezekua da. Beste batzubentzat nora ezekua ez da, baina gauza ona da. Ta beste askorentzat kaltegarrija da. Esango deutsut bada, kristinaubak, erakutsi onetan: 1. Norentzat dan biarrekua ta nora ezekua pekatu guztien konpesinoia. 2. Norentzat dan gauza ona, baina ez nora ezekua. 3. Norentzat dan kaltegarrija. Ez kansau, kristinaubak, inos bere ondo konpesetiari jagokan dotrinia ikasten. Berba bakotxa ta dirianak aitu biar dituzu ainbat onduen. 1. Dinot, bada, askorentzat nora ezekua ta biarrekua dala, egin dituban pekatu guztiak era batera, ondo ta ziatz konpesetia. Oneetati batzuk esango deutsudaz. Ta andi aterako dozu besten kontuba. Nora ezekua ta biarrekua da, nai dala modu batera nai dala bestera, leenago konpesinoe txarrak egin ditubanarentzat. Eskina askotati jazoten da konpesinoe txaarrak egitia.

        Lelengo: Dotrinia ez jakinagaz. Doktrinia ez dakijanak konpesinoe onik ezin legi, sarri entzun dozun legez. Asko dagoz, bai gurasuak ta bai umiak, ondo konpesetako biar dan dotrinia ez dakijenak. Ez da asko ondo konpesetako, orazinoe batzuk buruz esaten jakitia. Aitu biar dira sustraiz umetan buruz ikasitako orazinoiak. Aitu biar dira sustraiz, Jaungoikuaren agindu santubak eskatuten dituben ta eragozten dituben gauzak. Aitu biar dira sustraiz, konpesinoe onerako nai ta ez biar dirianak. Aitu biar dira sustraiz, bakotxak bere estaduban daukazanak. Ta zeinbat, neure entzula onak, kasik ezer bere onako gauzarik aituten ez dabeenak? Zeinbat guraso? Zeinbat persona nausi? Bada, dotriniaren paltaz onan destajuban legez egindako konpesinoiak, barristau biar ditubee, salbauko badira.

        Bigarrenian: Pekatubak ondo gogora ekarri bagarik konpesau dirianak. Iraiz baten, bertatiko baten, edo ondo konzienzija aztertuta pekatubak gogora ainbat ziatzen ekarri bagarik konpesau dirianak, egin ditubee konpesinoe txaarrak. Asko batez bere dotrina gitxi dakijenak juaten dira konpesoriaren oinetara, bapere prestau bagarik. Zerbait itandu dakijuenian asten dira kontubak ateraten, ta pekatubak gogora ekarten, burubari eraginda. Askok ez daroie prestaera geijago konpesetara, mezia entzutera edo sermoetara baino. Oneek egiten ditubee konpesinoe txaarrak. Ta barristau biar ditubee, salbauko badira. Urte guztian edo denpora luzian bizi dira, aoti, begijetati, miinetati, eskubetati, oinetati ta bijotzeti pekatuba darijuela. Bizi dira, Jaungoikuaren agindu santubak lotsa bagarik austen ditubeela. Ta konpesetara juateko ustia artu baino beste kontu aterate bagarik, nai leukee zortzi, amar edo urte osoko pekatu pillua banaan gogora ekarrita, ziatz konpesau. Alan bizi dira itsu itsuban estadu zori gaistokuan ta kondenetako bidian. Oneek barristau biar ditubee euren konpesinoiak, salbauko badira.

        Irugarrenian: Damutu bagarik konpesau dirianak. Oneek dira pekatuti konpesinoera ta konpesinoeti pekatura bizi izan dirianak. Betibee konpesau. Baina inos ez erremedijau. Oneen artian kontetan dira, usurerubak, logrerubak, opizijuetako lapurrak, ardao salzalle, aragi salzalle, errotari, dendari, eskribau ta beste euren opizijuan ekanduz oostuten dabeenak. Baita jokolarijak, makilarijak, ordijak, okasinoetsubak, kasik beti gauza txaarrerako prest dagozanak. Baita auzilarijak, oker nai zuzen atarako prest dagozanak, auzitan luzaro ibili dirianak. Baita alkarren gorrotuan urtetan egon dirianak bere. Baita seme alabak dotrina bagarik nasai azi ditubeenak bere. Komedijetara, sarau ta bigira nasaijetara, dantza galdubetara ta beste pekatuko okasinoe jakinetara gabaz ta egunaz umiai juaten itxi deutsen gurasuak egin ditubee konpesinoe txaarrak. Baita gurasuai lotsia galduta, esker gaistuan alako lekubetara juan dirian umiak bere. Baita kristinau loijak bere, batian batagaz ta bestian bestiagaz, edo askotan askogaz kastidadiaren kontra pekatu loijak egin ditubeenak. Urteetan alan berbaz naiz ta egitez loi izan dirianak. Ta konpesa aldirik geijenetan pekatu loijak autortu ditubeenak.

        Esan dirianetati batek bere ez dau pijau biar bere alako denporako konpesinoiakin. Nai dala dotrinia ondo ez dakijelako, nai dala Jaungoikuaren ezauberarik ta bildurrik bapere sustraiz ez daukelako, nai dala pekatubaren kaltiai begiratuten ez deutseelako, nai dala guztiak gaiti, ez dabee artu euren bijotzian pekatubaren damu egijazkua, etxuriak dinuanez. Ez dabee artu ostera pekaturik ez egiteko gogo osua. Ta ez deutsee balijo denpora areetako konpesinoiak. Autortu biar ditubee, bada, pekatu guztiak barriro konpesinoe baten, salbauko badira.

        Laugarrenian: Pekatubak lotsaz esan bagarik itxi ditubeenak. Modu bitara jazoten da au bere. Edo zuzen dakijala, pekatuba lotsaz itxijagaz. Au txito ezaguna ta umiak bere dagijena da. Itxi dituzu pekatu bat edo geijago lotsaz konpesau bagarik lau, zortzi edo ogei urtian? Bada, urte areetako pekatu guztiak, konpesaubak ta konpesau bagakuak, barriro esan biar dituzu konpesinoian. Pekatubak esan bagarik isteko bigarren moduba da, edertuta, apainduta, inori errurik geijena ezarrita, bere buruba garbitubaz pekatubak konpesetia. Au da diabrubaren astuzija bat, (azartuten nas esaten) konpesinoerik geijenak edo beintzat txito asko sakrilejijotuten ditubana. Oh, zeinbat pekatariri entzuten deutsaguzan konpesinoian pekatubak; izan beriak, berak eginak, berak naijak, ta inorenak balira legez! Senarrak bere pekatuben erruba ezarten deutsa emaztiari. Emaztiak senarrari. Gurasuak ume gaistuai. Umiak gurasuak agindubari edo gurasuak itxijari. Ordijak ardaua edaateko eriari edo trago bat edaatera konbidau ebeenai. Emakume loijak prakadun lotsa galdukuai. Ugazabak errenterubari, errenterubak ugazabari. Auzilarijak juezai, eskribaubai ta letraubai. Oneek auzilari okerrai. Tratalarijak pagazalle txaarrari. Pagazalle txaarrak tratalarijari... Zer geijago? Onan irago ginaiz txito pekatari askoren konpesinoiak. Zeinbat bidar datorren gogora Adanen ta Ebaren jazua! Ebak egin eban pekatu, berak nai izan ebalako. Ta diabrubari ezarri eutsan erruba. Serpens decepit me. Adanek egin eban pekatu, berak gura ebalako. Ta Ebari ezarri eutsan erruba. Mulier, quam dedisti mibi... Ta parkatu eutseen Jaungoikuak Ebari ta Adani, inori erruba ezarrita autortu ebeen pekatuba? Batari bere ez; arian da euren pekatutzat ezaututa, ondo garbatuta, barriro obeto autortu artian.

        Beste ainbeste dira, kristinaubak, inori erruba ezarrita, noberaren buruba garbitubaz ta pekatubak edertubaz egiten dirian konpesinoiak. Orregaiti guztiak barriro konpesau biar dira era batera. Atera, bada, kontubak zeuben artian, neure entzula onak, ta begiratu ia edo dotrinia ondo jakin ezagaz, edo pekatubak ondo gogoratu ezagaz, edo pekatubakin damutu ezagaz, edo pekatubak konpesinoian ondo autortu ezagaz konpesinoe txaarrik egin dozun. Bada, ez dago beste biderik alakua salbetako, pekatu guztiak era batera ondo konpesauta bizitzia obatutia baino. Atariko guztientzako nora ezekua ta preminakua da konpesinoe jenerala.

 

 

II.

 

        Beste batzubentzat ez da nora ezekua, baina gauza ona da bere bizi guztiko pekatubak era batera konpesetia. Oneek dira: Lelengo: Inos leenago egin ez dabeenak. Guraso onen arduriagaz ta erakutsi santubagaz bizi arren kristinauba txikitati ta sarritxutan ta ainbat onduen konpesau arren umetati, orraitino bere umetako konpesinoiak umetakuak dira. Jaungoikuaren ezauberia, pekatubaren kaltiak ta arimiaren balijua ez dira kolpe baten sartuten geure ariman biar litzatekian argitasunagaz. Au gaiti jazoten da umetan ta gaztetan egitia gauza batzuk, orduban ondo ezautu bagarik, ondo ez dirianak ta gero norbera lotsatuten dabeenak. Ezautu biar zirian edo ez, ala pekaturako duina ezaubera eguan edo ez, au da dudia. Konpesau zirian edo ez, ta biar zan damubagaz konpesau zirian edo ez, au da dudia. Duda onetan geratuten dira umetako ta gaztetako gaistokerija asko ta konpesinoe asko. Au gaiti erregututen eutsan Dabid erregiak Jaungoikuari: Neure gaztetako pekatubakin ta ez jakinakin ez zaitez gomutatu, Jauna. Ze bide, bada, onako dudaak ta arimako ar aginkarijak kenduteko? Ez besterik, ezbada edadian sartu dedinian, kontuban obeto jausi dedinian, egin pekatu guztien konpesinoia, leenago egin ez dabenak. Alan kristinau guztientzat da txito gauza ona edade elduban sartu ezkero, bere pekatu guztiak era batera konpesetia.

        Bigarrenian: Baita gauza ona da barriro egitia pekatu guztien konpesinoia, leenago umetan egin ebeenentzat bere. Amabi, amalau, amasei urte aldia oraindino umetako denporia legez da, alako gauza andija ta balijo andikua betiko egiteko. Gauza ona ta erakutsi ona da umiai txikitati, dinot, edade atara eldu ezkero, pekatu guztiak era batera konpesetako esatia. Baita gauza ona da, gero naustubago ta edadian sartubago egin ditezanian, guztiak era batera ostera barristetia bere.

        Irugarrenian: Gauza ona ta arimiaren bake andikua da pekatu guztiak batera konpesetia kristinaubak, bizieria aldatuteko, edo estadu barrija artuteko. Leenagoko pekatu guztiai konpesinoe baten azpijan giltza emonda, Jaungoikuagaz bake osua eginda prestau biar dau kristinaubak, biziera barrija artuteko, nai dala prailetzia, nai dala abadetzia, nai dala ezkontzia.

        Laugarrenian: Gauza ona da urtian bein edo urte birik baten edo alan denpora atako pekatubak guztiak era batera konpesetia. Au arimiaren onera andiko gauzia da, biar dan espiritubagaz ta prestaeriagaz egin ezkero. Orduban gogo barrijagaz asten da kristinauba paltaak gitxituten ta gauza onak egiten. Esan dirianentzat ta beste askorentzat, zeintzubai esango deutseen euren konpesore jaunak, da gauza ona konpesinoe jenerala, guztiz preminakua izan ez arren. Baina beste batzubentzat kaltegarrija da. Ta entzun egizu norentzat.

 

 

III.

 

        Eguzki batek argizarija bigundu egiten dau, ta buztina liortu. Alan konpesinoe jeneralak bere arima batzuk gozatuten ditu, bigunduten ditu ta zeruko grazijaren iruntz ederragaz samurtuten ditu, amodijo garbijaren prutubak aurrera emon dagijezan. Esanda geratu da, nori onako mesediak egiten deutsazan konpesinoe baterakuak. Baina beste arima batzubai, eguzkijak buztiniari egiten deutsana, egiten deutsee pekatu guztien era baterako konpesinoiak. Liortuten ditu, sikatuten ditu ta leen dauken gozo ta debozinoe puskia bere kendu egiten deutsee.

        Onakuak izaten dira, leenago pekatu guztien konpesinoia batera euren ustez ondo egin ebeenak, baina barriro dudaak ta kezkak konpesinoien gainian artuten ditubeenak. Egin dozu bein edo birritan edo geijagotan zeure bizi guztiko pekatuben konpesinoia batera? Juan zinian orduban konpesetara, zeure arimia ondo garbituteko ustiagaz ta aurrera pekatuti alde egiteko gogo osuagaz? Esan zenduzan pekatu guztiak ainbat ziatzen? Amaitu zenduban konpesinoe guztia zeure ta konpesore jaunaren eritxijan ondo? Geratu zinian zeure ustez arimako bakiagaz? Ez jatzun gaineko konpesinoe batzubetan ezer gogoratu orduban esan bagako pekaturik? Edo gogoratu bajatzun, konpesau zenduban barriro? Itxi zeuntsen leenagoko pekatu lagunai, pekatuko okasinoiai ta pekatuko ekandubai? Bada, au onan izan ezkero, zeindan konpesinoe onaren senailia, ez da zuretzat ondo barriro bizitza guztiko pekatubak konpesetan ibiltia, dudaak eta kezkak etorri arren leengo konpesinoiaren gainian. Zure dudaak dira: Zeure pekatubak ondo konpesau ete zenduzan edo ez zenduzan; konpesoriak aitu ete eutsun, edo ez ete eutsun; damutu ete zinian edo ez ete zinian... Bada, beste milla bidar egingo bazendu bere, beste ainbeste duda edo geijago agertuko litxakezuz. Sinistu biar dozu etsaijaren tentazinoiak diriala duda orreek; Jaungoikuak ez dabela gura zu kondenetia; zeugan zana leen egin ezkero, geijago ez deutsula eskatuko; ta zuk konpesoriari itsu itsuban obeidutia gura dabela Jaungoiko onak ta parkazailiak. Au da Jaungoikuak aginduten deuskuna. Onegaz gainera, konpesinoe jeneralak egiten ibiltia, norberaren bake txarrerako ta kalterako da.

        Onetarikuen gatxa da guztiz seguru jakin gura izatia, ia pekatubak parkatu jakuezan edo ez. Au etsaijaren tentazinoia da. Esaten jakue, bada, entzun dagijuela konpesore jakitun bati. Ta ak esaten deutseenagaz larga dagijuela era batera leenagoko pekatu zaar parkatuta dagozanak konpesetiari, nai badabee euren arimen bakia Bestelan zeinbat geijago erainago, ainbat geratuko dira denpora gitxi barru naastaubago, estubago ta txaarrago euren arimako gauzetan. Beste uts egite bat bere oi dabee onetarikuak. Ta da, leenago pekatubak ondo konpesauta ete dagozan txito ardura andija ta barriro konpesau guria bateti. Ta besteti, bizitzia obatuteko ta pekatubak gitxituteko ardura gitxi. Au txito gatx andija da ta osatuten gatxa. Larga, bada, leenguai Jaungoikuaren miserikordijaren ta konpesinoe egindakuen azpijan. Ta kontu orain pekatu txikarrik bere ez egiteko ezauberaz ta ekanduz. Miina ixilago, begijak itxijago, belarrijak batubago, pausubak zuzenago, eskubak biartsubago ta pobrentzat zabalago, bijotza zintzuago, samurrago ta Jaungoikuagana prestago. Au da alako kristinaubak egin biar dabeena.

        Gogoratu bada, neure entzula onak, norentzat dan biarrekua ta nora ezekua pekatu guztiak era batera konpesetia; norentzat dan gauza ona; ta norentzat kaltegarrija. Eskatu daijogun Jesus maitiari bialdu daigula bere grazija santuba, konpesinoeko sakramentu santuban geure arimak garbituteko. Emon daigula bere bizitza ta erijotza penazkua gaiti, geure pekatuben ezauberia ta damu egijazkua. Baita ondo konpesetako laguntasuna bere. Egin daigun geugan dana, kristinaubak. Ta ez deusku ukatuko Jesusek bere grazija, zeinegaz jaditxiko dogun betiko zeruko glorija. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa